Urko Iridoy Alzelai

Berrehun euroko isuna jarriko diete Pasaiako portuan arrantzatzen dutenei

Berrehun euroko isuna jarriko diete Pasaiako portuan arrantzatzen dutenei

Pasaiako Portu Agintaritzak neurri berri bat jarri du indarrean orain gutxi: han arrantzatzen dutenei isuna jarriko diete. Otsailean ohartarazi zuen arau hori abiatuko zuela, eta martxoaren 1ean jarri zuten martxan. Ordutik hona, izan dira isunak jaso dituzten arrantzaleak, eta berrehun euroko zigorrak jarri dizkiete. Ehunka pertsona agertu dira neurriaren aurka, eta Arrantza bai lelopean, protestarako mobilizazioa egin zuten martxoaren 21ean, Pasai San Pedron,...

«Presio estetikoak izugarrizko sufrimendua eragiten du, eta guk egunero ikusten dugu gure kontsultetan»

«Presio estetikoak izugarrizko sufrimendua eragiten du, eta guk egunero ikusten dugu gure kontsultetan»

Elikaeskola psikonutrizio taldea eta Parean generoa ardatz duen elkartea presio estetikoak osasun fisikoan eta mentalean duen eragina aztertzen ari dira, martxoaren 11n abiatu zuten hitzaldi ziklo batean. Lau solasaldi prestatu dituzte ekainaren 10era bitarte, eta jada egin dute bat: Indarkeria estetikoa eta lodifobia. Jone Larrañaga Elikaeskolako kideak (Zarautz, 1990) kontatu du lehen hitzaldi hartan emakumeak...

«Haurrak laguntza jaso du, baina guk asko ikasi dugu»

«Haurrak laguntza jaso du, baina guk asko ikasi dugu»

Adriana Uraldek (Hernani, 1969) betidanik izan du haur bat etxean hartzeko ideia, eta, familiarekin luze hitz egin ondoren, 2015ean hasi zuten prozesua. Orain, bost dira etxean: gurasoak, 30 urteko Aingeru eta Haritz semeak, eta, 2016az geroztik, 16 urteko alaba. Uraldek eta haren bikotekide Alberto Otxotorenak (Hernani, 1968) azaldu dute semeak ere «konprometitu» izana ezinbestekoa izan...

‘Bareak saltsan’, merkataritzaren aldeko podcasta

‘Bareak saltsan’, merkataritzaren aldeko podcasta

Beasaingo Bareak merkatari elkarteak Bareak saltsan izeneko umorezko podcasta sortu du orain gutxi. Helburua da merkatari lana herrira zabaltzea, tokiko komertzioari balioa ematea eta herriko merkatarien egunerokoa ezagutaraztea. Goierriko Merkataritza Bulegoko kide Eneritz Iturriotzek dio entzuleek merkatarien egunerokoa ezagutzeko aukera izango dutela podcastaren bidez, eta, hala, oraindik ezagutzen ez dituzten merkatari eta saltokien berri izango...

Bestelako irakurle taldeak

Bestelako irakurle taldeak

Irakurle taldeak sortzen ari dira Gipuzkoan; horren adibide dira Hernaniko A(letu), Donostiako Momentuz eta Zarauzko Uhera taldeak. Mutrikun ere sortu dute —Balira—, eta Beasaingo gaztetxean ere liburuen bueltan elkartzen ari dira hainbat gazte. Orain bi urte eratu zen Gasteizko Azpimarra irakurle taldea izan dute eredu Gipuzkoan sortu berri direnek. Guztiek dute berezitasun bat: gazteen eskutik...

«Idaztea ekintza soziala da»

«Idaztea ekintza soziala da»

Beñat Sarasola idazle, irakasle eta literatur kritikariak (Donostia, 1984) hainbat irakurle taldetan hartu izan du parte. Bestelakoak dira orain gazteen eskutik datozen taldeak, eta Hernaniko A(letu) taldeko irakurleek Sarasolaren lehen nobela aukeratu dute ekainean lantzeko: Deklaratzekorik ez. Zerekin lotuko zenuke irakurle taldeen loraldia? Duela urte batzuk sumatu nuen irakurle taldeak ugaritzen ari zirela, baina egia da...

Etorkizun iluna areto futbolean

Etorkizun iluna areto futbolean

Denboraldi honetan, Gipuzkoan ez dago emakumezkoen areto futboleko ligarik. «Egoera oso txarra da Gipuzkoan, areto futboleko ligarik ez baitago emakumezkoentzat, ez senior mailan, ezta beste kategorietan ere», esan du Garazi Arregik, aurreko denboraldian Tolosako TEEP Tolosala taldeko jokalaria izandakoak. «Badaude eskolak, eta Tolosalak eta Lauburu Ibarrak badituzte taldeak, baina federatuen kategoria guztietan ez dago nesken...

Udaberriko izotz beltza

Udaberriko izotz beltza

Lantokiaren ezkerraldeko landa txiribitaz beteta dago, ez dakit hainbeste loretxo ikusi dudan inoiz. Eguzkitan daude. Eskumaldeko mendi altu mitikoa, ostera, zurituta dago, asteburuan elurra egin du-eta. Neguaren eta udaberriaren artean gaude. Udaberria badator! Dagoeneko hemen da! Xabier Letek eta Lourdes Iriondok kantatutako Izotz ondoko eguzki abestia etorri zait akordura, eta Leteren letrak, azken ahapaldian, halaxe...

Ficoban nabigatzen

Ficoban nabigatzen

Itsasoaren zale direnek ontziak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute gaurtik igandera bitartean Irunen, Ficoba erakustazokan. Izan ere, Ababor azoka nautikoaren hirugarren aldia egingo dute. «Eskaintza aberatsa eta erakargarria» prestatu dute Hondarribiko eta Irungo udalek eta Hondarribiko Klub Nautikoak. Aisialdiaz gozatzeko itsas jarduerak aukeratzen dituztenentzat pentsatutako proiektua da Ababor; antolatzaileen esanetan, «geroz eta gehiago» dira...

«Hondarribiko Ikastola zergatik sortu zuten sortzaileek berek kontatzea nahi nuen»

«Hondarribiko Ikastola zergatik sortu zuten sortzaileek berek kontatzea nahi nuen»

1960ko hamarkadan, Hondarribian ezinezkoa zen euskaraz ikastea, harik eta «ero» talde batek egoera aldatu zuen arte. Hondarribiko Ikastolak 1965. urtean eman zituen lehen pausoak, guraso talde bat elkartu eta euren seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emanda. Udalak, ikastola horren sorreran parte hartu zutenei aitortza egiteko asmoz, iaz enkargu bat egin zion Gari Garaialderi (Hondarribia, 1972): ikastolaren...