Urko Iridoy Alzelai

«Hondarribiko Ikastola zergatik sortu zuten sortzaileek berek kontatzea nahi nuen»

«Hondarribiko Ikastola zergatik sortu zuten sortzaileek berek kontatzea nahi nuen»

1960ko hamarkadan, Hondarribian ezinezkoa zen euskaraz ikastea, harik eta «ero» talde batek egoera aldatu zuen arte. Hondarribiko Ikastolak 1965. urtean eman zituen lehen pausoak, guraso talde bat elkartu eta euren seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emanda. Udalak, ikastola horren sorreran parte hartu zutenei aitortza egiteko asmoz, iaz enkargu bat egin zion Gari Garaialderi (Hondarribia, 1972): ikastolaren...

«Telebistara itzuli nahiko nuke orain, urteetako terapia praktikan jartzera»

«Telebistara itzuli nahiko nuke orain, urteetako terapia praktikan jartzera»

Donostiako Antigua auzoko taberna batean jarri dute hitzordua Zuhaitz Gurrutxagak (Elgoibar, 1980) eta kazetariak. Halere, ez dira sartu, eta beste taberna batzuen kanpoaldetik pasatu dira, non sartu erabaki ezinda. Azkenean erabaki dute nora joan: hitzordua jarri duten tabernara. «Eseriko gara mahai honetan?», esan dio Gurrutxagak kazetariari. «Tira, hobe hemen», dio berriz. «Ikusten duzu nire gaitza...

Ateak eta besoak zabalik Goierrin

Ateak eta besoak zabalik Goierrin

AEBetan bizi diren euskal jatorriko hainbat gazte Goierrin izango dira uda honetan ere. Ekainaren 28tik uztailaren 20ra bitartean egingo dute egonaldia, eta euskara ikasteko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dute, hizkuntzarekin, historiarekin, dantzarekin, musikarekin eta mitologiarekin lotutako askotariko jardueren bitartez. Hirugarren aldia du ekinbideak, eta aurten, Kaliforniako, Washingtongo, Coloradoko, Nevadako eta Oregongo 16 eta...

«Hernaniarrek nahiago zuten euskaldun batek artatzea»

«Hernaniarrek nahiago zuten euskaldun batek artatzea»

Zer kontatu izango ez duelakoan etorri da Maitere Goñi emagin ohia (Ordizia, 1936) kazetariarekin adostutako hitzordura. 25 urte baino gehiago dira erretiratu zela, eta esan du askotxo ez dakiela gaur egungo erditzeko teknika berriez. Baina tematu da kazetaria, eta Hernaniko jubilatuen etxeko mahai baten inguruan eseri dira. Goñik harro erakutsi ditu Hernaniko Kaxko elkarteak omenaldia egin...

«Nire bizitzaren eta ametsen aztarnak jarri ditut ikusgai»

«Nire bizitzaren eta ametsen aztarnak jarri ditut ikusgai»

Eva Serna artistak (Donostia, 1970) erakusketa bat ireki berri du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean: Aztarnak. Fantasiaren eta ametsen munduan murgildutako artelanak jaso ditu bilduman, bizi ezin dena irudikatzeko asmoz. Sernak dio lan guztiek hari berari jarraitzen diotela, eta askotariko materialak erabili ditu horretarako, hala nola olioa, klera, akrilikoa, akuarela, papera eta telak. Erakusketa martxoaren 31ra bitartean...

Fibromialgia ikusarazteko asteburua

Fibromialgia ikusarazteko asteburua

Azken urtebetean zenbait kirol probatan parte hartu du Beñat Garcia Escribano asteasuarrak, bere buruari erronka botatzeko, eta, bide batez, fibromialgiari, hurbiletik bizi duen gaixotasunari, ikusgaitasuna emateko. Fibromialgia abordatzen izendatu du proba sorta hori, eta asteburuan itxiko du egitaraua. Horretarako, Gipuzkoari itzulia emango dio, korrika. Gaur abiatuko da, 20:00etan, Donostiako Boulevardetik, eta igandean amaituko du, 12:00ak...

Kukua

Kukua

Uste dut akordatzen naizela lehenengo aldiz noiz entzun nuen kukuaren kantua. Martxoko, apirileko eguraldia egiten zuen, halakorik existitzen bada; bai, martxoa edo apirila izango zen. Aste Santuko oporrak hartu genituen eskolan; gurasoek lanean jarraitzen zuten. Aitona-amonen etxean generamatzan bizpahiru egun. Umeak ginen oraindik; goizero-arratsaldero, hosto berri eta zaharrak bihurtzen genituen jolas, etxepeko parkean. Eguerdi hartan,...

1923ko Hondarribia, Maximo Sagarzazuren begietatik

1923ko Hondarribia, Maximo Sagarzazuren begietatik

Txikitan ezagutu zuen Hondarribia irudikatzen zuen Maximo Sagarzazuk (Hondarribia, 1912-1999) eskuz egiten zituen mapetan. Haurtzaroko oroitzapenak berrogei urtez bildu zituen gogoan, eta irudi bilakatu zituen gero, koadernoetan mapak eginez. Orain, Sagarzazuren mapetako Hondarribia ehun urte zaharragoa da, baina herritarrek ordukoa ezagutzeko aukera dute. Izan ere, Sagarzazuk egindako mapekin osatutako erakusketa bat zabaldu du udalak Arma...

Donostiako kaiko hiru familiak salatu dute «baldintza bidegabeetan» bizi direla

Donostiako kaiko hiru familiak salatu dute «baldintza bidegabeetan» bizi direla

«Donostiako kaiko pasealekuan, 7. eta 8. portaleetan, familia batzuk egoera prekarioan bizi gara, eta hogei urte daramatzagu irtenbide baten zain». Hala mintzatu ziren etxe horietako bizilagunak gaur zortzi udaletxean egin zuten agerraldian. «Baldintza bidegabeetan» bizi direla salatu zuten. «Egungo udal gobernuak badu gure egoeraren berri, eta gure kasuaren espedientearekin duen utzikeria salatu nahi dugu». Bizilagunek...

Norabide berri bat nekazaritzan

Norabide berri bat nekazaritzan

Nekazaritzan lan egin nahi, baina ezin. Horrela daude gazte eta gazte ez diren lagun asko. Arazoari irtenbide bat aurkitu nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Baserritar Misto Profesionala programa abiatu zuen urtarrilaren 30ean. Horren bidez, baserritarrek baserriko lana eta enpresako lana uztartu ahal izango dituzte, eta programak sei urte iraungo du. Helburu nagusietako bat lehen sektorearen belaunaldi...