Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu dute, gazteen artean gero eta urriagoa delakoan euskararen aldeko "borroka antolatua". Diote euskararen aldeko lanak denen beharra duela oraindik, herririk euskaldunenetan ere "hautu politiko bat" egin behar baita. Bihar manifestazioa egingo dute, Donostian. - Irakurri gehiago...
Gipuzkoako zahar etxeetako itunaren negoziazio mahaiko bilera izango da gaur. ELAk eta LABek "dagokion ardura" hartzeko eskatu diote aldundiari, eta proposamen bat patronalari.
Aitor Gonzalez historialariak harresien inguruko 11. lana argitaratu du; oraingoan, Gipuzkoako murruak bildu ditu lan monografiko batean. Hirurehun argazki baino gehiago daude bilduman.
36ko gerra eta diktadura frankista garaian emakumeen aurka izan zen errepresioa aztertu du Ione Zuloaga Aranzadi zientzia elkarteko historialariak. Orduan, hurrengo berrogei urteetako emakume eredua landu zutela esan du.
Bihar jokatuko dute Txindokiko Kilometro Bertikala proba, Larraitzen. 210 lasterkarik parte hartuko dute, eta 3,6 kilometro eta 980 metroko desnibelari aurre egin beharko diote; 10:00etan hasita, banaka abiatuko dira Larraizko langa paretik.
Hirugarren eta azken fasean sartu dira jada Oiartzungo Beloagako gaztelua berreskuratzeko lanak.
Kontenporanea kultura garaikidearen jaialdia egingo dute gaurtik igandera, Irunen. Nazioarteko zortzi artistaren lanak ikusi ahal izango dira. San Juan plaza izango da, aurten ere, gune nagusia.
Realak 2004-2005eko sasoian sortu zuen emakumezkoen taldea, eta, hamazazpi denboraldi geroago, Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzeko sailkatu da, Espainiako Liga bigarren postuan amaituta. Maite Lizasok lehen talde hartan jokatu zuen; Ane Etxezarreta, berriz, oraingo taldean dabil. - Irakurri gehiago...
Ikasleen buruko osasuneko arazoak prebenitzeko, "espazio lagunkoiak" sortu dituzte Tolosako Inmakulada lanbide ikastolan. Ikasleek "espazio seguru bat" izan dute euren emozioez eta kezkez hitz egiteko; suizidioa, depresioa eta antsietatea landu dituzte. Topaketa izango dute gaur.
Crohn-en gaixotasuna eta kolitis ultzeraduna duten herritarrek aurre egin behar izaten diete egoera deseroso batzuei. Gipuzkoako Accu elkarteak egoitza bat irekiko du laster, Irunen.