Berdea eta urdina dira amua »

Eider Goenaga Lizaso

Aste Santuko oporrak gainean, asteburuan jada hasiko da bisitarien etorrera antzematen. Baina, turismoaren ikuspegitik, egun inportanteenak ostegunetik igandera bitartekoak dira. Herri txiki asko hustu egingo dira datorren asteburuan, baina beste herri batzuk bisitariz beteko dira, kostaldekoak horietako asko, eta, batez ere, hiriburua. Turismo arloko eragileak pozik daude azken bi urteetako joerarekin, eta aurten goranzko joerari eustea espero dute.

[Herriz herri] Leintz Gatzaga. Lehengora itzuli nahi dute herria »

Unai Zubeldia

Historiari keinuka bizi da Leintz Gatzaga. Gatzaren ustiapenak eman dio sona herriari, baina baliabide ekonomiko horrek berak sortu izan ditu hainbat eta hainbat liskar, 1334, 1371, 1492 eta 1498ko suteak tartean. Arabaren muga-mugan, Gipuzkoaren hego-mendebaldean, Deba ibaia hantxe hasten da gorpuzten Bizkaiko itsasora bidean. 14,7 kilometroko eremua dauka, 600 metroko garaieran dago, eta 240 biztanle inguru dauzka —99 urte ditu helduenak, Matilde Arresek—. Hogei kilometro eskasera dauka Gasteiz, eta 80ra Donostia.

[Herriz herri] Legorreta. Paperetik digitalerako jauzia »

Ariane Vierbücher

Goierri eskualdean dago Legorreta, Zazpiturrieta, Igetagain eta Astokolomendi mendien babesean. Inguruotako gainerako herriak bezala, ingurune natural ezin ederragoan dago herria, kolore berdea nagusi den eremuan. Txango ederrak egiteko paraje ezin hobea da.

Jaso dute euren altxorra »

Erik Gartzia Egaña

XVI. mendean, euskal baleazaleen jarduna zen Euskal Herriko ekonomiaren zutabeetako bat. Harrapatutako baleen gorputzaren zati osoak baliatzen zituzten orduan. Pasaian eraikitako San Juan itsasontziak Ternuatik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Ternuara eramaten zituen produktuak. Haren ibilera, baina, Ternuako Red Bay herriko badian bukatu zen; euskal baleazaleen kuartel nagusia zen portu hartako uretan hondoratu zen 1565ean. 1978an, haren aztarnak topatu zituen Kanadako arkeologo talde batek, eta 30 urtetik gora aritu dira hura ikertzen.

[Herriz herri] Legazpi. Natura eta burdina »

Miriam Luki

Goierri garaian dago Legazpi, Aizkorri-Aratz natur parkearen azpian. Ordubete baino gutxiago behar da handik Hego Euskal Herriko lau hiriburuetara iristeko. 1900. urtean, 1.266 biztanle zituen, eta, 50 urteren buruan, 4.016. 1983an jo zuen goia, 10.741 bizilagunekin. Egun, 8.453 dira. Legazpiko argazki orokorra osatzen dute datu demografiko horiek, demografia industriaren garapenarekin estu lotuta baitago.

[Herriz herri] Leaburu. Herria eta auzoa, parean »

Rebeka Calvo
Leaburu-Txaraman 360 bat biztanle dira. Bitan banatuta dago herria, izenean ageri den bezala: Leaburu da herria, eta Txarama, berriz, auzoa. Baina Luisa Uzkudun Etxenagusia alkateak esan duenez, “bi herri txiki” dira.

[Herriz herri] Lazkao. Herri bizi eta lasaia »

Loinaz Agirre
Agauntza errekaren haranean, eta Lazkaomendiren eta Aralarren babesean dago Lazkao, biztanlerik gehieneko Goierriko seigarren herria. 5.426 biztanle ditu, eta oraindik ere hazten ari da.Herri bizia da, eta lasaia bizitzeko.

[Herriz herri] Lasarte-Oria. Kulturan aberats, lanpostuak behar »

Maite Alustiza

Euskararen Maratoia, paddle txapelketa, Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa, Euskal Inauteria… Eragile eta elkarte ugari dabil Lasarte-Orian herriarentzako jarduerak antolatzen: “Lasarteren bizitza kulturala oso aberatsa da, oso indartsua, eta geroz eta gehiago gainera. Edozein asteburutan kultur ekitaldiak daude. Horrek aberastu egiten du gure herria, eta etorri nahi duenari gonbita egiten dio parte har dezan”. Jesus Zaballos alkateak azaldu duenez, udala ere ahalegintzen da ekintza kulturalak sustatzen, bere egitekoa ez baita “soilik urbanismoaz arduratzea”.

“Ez da erraza bat-batean herritarren ohiturak aldatzea” »

Olaia Iraola

Hilaren 6tik dago martxan Zure erosketa etxean banaketa zerbitzua Oñatin. Egitasmoari esker, herritarrek aukera dute herriko zenbait dendatan erosten dutena etxean jasotzeko. EderMobilityServices enpresak jarri du abian, eta SD Logistica arduratzen ari da banaketaz. Proiektuaren arduradun Igor Ezpeletaren arabera (Eskoriatza, 1978), helburua negozio berriak sortzea da.

Etxe komunitarioa, herri seguru batean »

Ikerne Zarate
Errenteriako haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko udalak abiatutako prozesua da Marea Gora. Lehenengo fasea amaituta, bigarrenari ekiteko prest da. Herriko haur, gazte eta nerabeak herritar aktibo eta ahaldun nahi ditu.