[Herriz herri] Idiazabalen mamia »

A. Vierbücher

Idiazabal izen berbereko gazta ospetsuengatik da ezaguna, besteak beste. Urtero milaka bisitari jasotzen ditu, gaztaren ospeak erakarrita. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroak eta Idiazabalgo Udalak lan handia egin dute bisitariari zerbitzu erakargarri batzuk eskaintzeko.

Ekonomia sozialaren fabrika »

Erik Gartzia Egaña

Izaera sozialeko ekonomiak eta ekintzailetzak gero eta presentzia handiagoa du Gipuzkoako ekonomian. Proiektu asko sortzen ari diren arren, ez da bide erraza izaten gisa horretako proiektuak aurrera eramatea. Horiek sustatze aldera, Koop Fabrika proiektua martxan jarriko dute aurten. Olatukoop sarea eta Lanki Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateko lankidetzaren ikertegia dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, baita tokian tokiko eragileak ere.

[Herriz herri] Ibarra. Herritarren neurrira »

Rebeka Calvo
Bi Ibarra omen daude: Txumitxa tabernatik beherakoa eta Txumitxatik gorakoa. Hori esan izan dute ibartarrek, baina joera aldatzen ari dela dirudi, eta horren adierazlea plaza omen.

Herritar antolatuen aldarriak »

Urtekaria. Donostian herritarrek bultzatutako mobilizazio ugari izan dira urte osoan. Donostia aldeko metroaz eta zezenketez galdeketak eskatu dituzte, eta erakundeei hainbat proiektu zorokatzea galdegin diete; Belartza II industrialdekoa, esaterako. Epaitegira iritsi dira auzi horietako batzuk. - Irakurri gehiago...

[Urtekaria] Neguan hasi, neguan segitu »

Maite Alustiza
Diputazioak aktibatu du Neguko Bidezaintza Plana. Gipuzkoako errepide sarea “erabilera baldintza egokietan” manten dadin, 80 kamioi, 12 ibilgailu arin eta 8.100 tona gatz izango ditu erabilgarri apirilera bitarte.

[Herriz herri] Hondarribia. Udarako eta gehiagorako »

Asier Perez-Karkamo
Turismo gidetan Espainiako Estatuko herri politenen zerrendan agertzeak baditu alde onak eta txarrak. Hori ongi dakite Hondarribian. Herriko ekonomian pisu gehien duen sektorea zerbitzuena da.

“Drive Brands ideia gisa sortu zen, eta proba fasean dago” »

Eider Bereziartua
Badira pertsona batzuk mugarik ezagutu ez eta mundua aldatu nahi dutenak. Gazte izanagatik ere, ez dute beldurrik beren ideiak plazaratu eta haiei eusteko. Horrela, besteen esanetatik urrunduz, beren bide propioa sortzen dute.

[Herriz herri] Hernialde. Altuerak dakarren ikusmira »

Jon Miranda

. Iaz berritu zuten plan orokorrean aurreikusita bezala, etxebizitzak eraikitzeko eremuak zehaztu dituzte herrian, eta horietako batean hamar etxe egiteko lanak 2017an hastea espero dute udal arduradunek, herriko gazteek bertan geratzeko aukera izan dezaten.

Trastelekutik egongelara »

Aizpea Amas

Etxeko armairuan ezkutatuta egoten dira, edo trastelekuan, edo ganbaran. Zaila da jakitea noiz utzi zioten objektu izateari, eta traste bilakatu, baina berriz ere objektu izan daitezke, eta horren jakitun dira Emaus fundazioan. Izan ere, horiekin elkartasun enkantea egiten ari dira.

[Herriz herri] Hernani. Garapena, sinergiak eta erabakia »

Maite Alustiza

Garapen sozioekonomikoa da Hernaniko Udalaren apustuetako bat. Soziala eta ekonomikoa elkar eraginean jartzeko, proiektu bat dauka martxan Gabriel Zelaia eremuan. Bi eraikin dituzte inguru horretan: batean, tokiko garapeneko zerbitzuak daude; eta bestea Emakumeen Etxea izango da hilabete batzuen buruan. “Bien artean sortuko diren sinergiak eta inguruko espazioak emango dituen aukerak apustu garrantzitsua dira”, azaldu du Luis Intxauspe alkateak.