Azokako erosketa, klik batean »

Zumarragako Udalak Klik eta Jaso programa jarri zuen martxan orain hilabete eskas. Azokako erosketak erraztu eta bezeroekin harreman bide berriak sortzea da asmoa.

Irekitzeko datarik gabe »

Urtebetean hilabete gutxi batzuetan bakarrik egon dira irekita elkarte gastronomikoak, eta batzuek uste dute bazkideen arteko harremanak "hozten" ari direla horren ondorioz. Lehen ere segurtasun neurriak "behar bezala" bete zituztela diote, eta orain ere ikusten dute horretarako aukera.

Euskaraz jardutea indargune »

Deusto Business Schooleko ikasle talde batek aztertu du ea bideragarria den Codesyntax enpresa garatzen ari den proiektu digital bat, eta euskararen garrantzia azpimarratu dute.

Argi printzak iluntasunean »

Zenbait baserritar LED argi bidezko laguntza baliatzen ari dira tomateak ekoizteko. Herritarren artean zalantza sortu du urrutitik ikusten den negutegiko argiak. Herbehereetatik ekarritako sistema bat da.

Udarako argituko duen esperantzan »

Aurtengo txakolin uzta duela hiru aste aurkeztu zuten, Getarian. Kalitateari eta kantitateari dagokienez, "urte aparta" izan dela esan zuten orduan; salmentei dagokienez, ordea, ezin esan gauza bera, oraingoz.

Herriko bezeroak ez zaizkie aski »

Astelehenaz geroztik, herrien arteko joan-etorriak debekatuta daude Gipuzkoan, salbuespen gutxi batzuekin. Ondoko udalerrira ere ezin da joan jarduera sozioekonomikoetara, eta horrek eragin nabarmena du hainbat negoziotan, bezero posibleak asko gutxitu zaizkielako gehienei. - Irakurri gehiago...

Sarrera loriatsuaren berpiztea »

Industriak indar handia eduki izan du Urretxun, eta horren erakusgarri izan da herriaren sarrera. Enpresa gehienak itxi egin zituzten, baina pixkanaka berpizten ari da ingurua.

Olatu artifizialen parkeari bidea errazteko borondatea du Donostiako Alkatetzak »

Plan Orokorraren aldaketa babestuko du EAJk, Antondegi Gaineko etxebizitza proiektua moldatu, eta han bestelako proiektu pribatu bat egin ahal izateko.

Gozo guztiak berdinak ez direlako »

Gipuzkoako hainbat gozogilek jendaurrean aurkeztu dute Gozoa elkartea, opilak eskuz eta mimoz sortzen dituztenen lanbidea sustatzeko. Eredu industrialetik desberdintzeaz gain, belaunaldi berrien transmisioa ere bermatu nahi dute.

Bertako uzta gal ez dadin »

‘Errenteriako uzta’ kanpaina jarri du martxan bertako udalak. Lehen sektoreko ekoizleei aitortza egitea eta haien produktuak ezagutaraztea da helburu nagusia.