Mahaitik altxatuta, kalera »
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileak hiru eguneko greba egiten ari dira atzotik. Sindikatuen hitzetan, "blokeatuta" dago negoziazio mahaia.
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileak hiru eguneko greba egiten ari dira atzotik. Sindikatuen hitzetan, "blokeatuta" dago negoziazio mahaia.
Bi urteko etenaldiaren ostean, berriz ere martxan da Oporrak Bakean programa, eta Saharako 110 haurrek igaroko dute uda Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Lehen aldia izango da guztientzat. Oporrak Bakean programaren Gipuzkoako koordinatzailea da Elixabet Eizagirre (Leaburu, 1984).
AEBetan hiesa zeukan emakume bat sendatu berri dute, zelula amen tratamendu bati esker. Oiartzungo Harri Beltz elkartean urteak daramatzate gaixoei laguntza ematen.
Errebal Plazia merkatu berria zabaldu berri dute Eibarren, baserritarrak hamalau urtez Rialton izan eta gero. Merkatu berria "hobea eta osoagoa" izango dela ziurtatu du udalak, eta "jasangarritasuna eta hurbiltasuna" bultzatu nahi dituela.
Save the Childrenen azterlan baten arabera, nerabeek gero eta pornografia gehiago kontsumitzen dute. Teknologia berrien eragina nabarmendu dute adituek.
‘Kataia eten barik-Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu’ egitasmoaren barruan, gaur egingo dute aitona-amonei buruzko biografia lanen sari banaketa, Eskoriatzan.
Gipuzkoako Eliza hausnarketa prozesu betean murgilduta dago. Jose Ignacio Munilla gotzainak iaz kargua utzi zuenetik, hautsita dagoen elizbarrutia batzea izango da apezpiku berriaren erronka nagusia. - Irakurri gehiago...
Asteotan, udal barrutiak erregulatzen dituen araua berrikusten ari dira Batzar Nagusietan. Angiozarren, Bergaran, galdeketa baten bidez, tokiko erakunde txiki izan nahi dutela berretsi dute. Mila Elortza da Angiozarko alkatea.
XXV. Berdel Eguna ospatuko dute bihar Mutrikun, arrantza sektorea eta berdela goratzeko jaia. Berritasun gisa, aurten, arratsaldean egin ordez, eguerdian egingo dute ohiko berdel-pintxo dastaketa.
Asteasuko Udalak liburuxka bat kaleratu du herriko burdin meategien inguruan, Burdina taldearen laguntzarekin. 1907an, aireko kableen bidez lotu zituzten Asteasu eta Zarautz