Aldaketa baten pintzelkadak »
Udane Juaristi azkoitiarraren ‘Ibilixen’ erakusketa ikusi ahal izango da, gaurtik abenduaren 20ra, Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Guztira, 22 obra egongo dira ikusgai.
Udane Juaristi azkoitiarraren ‘Ibilixen’ erakusketa ikusi ahal izango da, gaurtik abenduaren 20ra, Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Guztira, 22 obra egongo dira ikusgai.
Oiartzungo ihoteak ardatz dituen karta jokoa sortu dute. Jolaserako aukera emateaz gain, kultur ondarearen transmisioa bermatzeko tresna izatea nahi dute proiektuaren sortzaileek.
Atzerritik etorritako familien eta jatorriz bertakoak direnen arteko bazkariak antolatu ohi ditu SOS Arrazakeria plataformak azaroan. Aurten, pandemia dela eta, ezingo dituzte egin bilera horiek, baina harremanetan jartzeko gonbita egin diete denei.
Amenabarrek hamahiru sortzaile elkarrizketatu ditu saritutako ikerketan. Haien sormen lanetako artearen eta posizionamendu politikoaren arteko harremana, edukia eta kontatzeko modua aztertu ditu ikerketa lanean.
Errenteria Film Laburren Jaialdiaren barruan, hogeita hamar film labur emango dituzte, igandera arte. Film laburren lehiaketak 25 urteko ibilbidea egin du jada.
Antton Kazabonek ‘Xabier Lete ttiki’ liburua idatzi du. Orain dela hamar urte hil zen musikaria eta poeta, eta haren berri belaunaldi gazteei emateko asmoz ondu du liburua. Leteren arreba Arantzak kontatutakoetan oinarritu da lanerako.
Animalien izenekin egindako palindromo ilustratuekin osatutako erakusketa bat jarri dute Itziar Aranburuk eta Ion Ander Garciak, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Aurten pandemiagatik ikastolen aldeko jaiak bertan behera gelditu diren arren, elkarteak urteari amaiera "gozoa" eman nahi dio gaurko ekitaldiarekin. ‘Ikastolak herriari’ jaialdia egingo dute Donostiako Kursaalean, 18:00etatik aurrera.
Artisten eta sortzaileen lagunarteko topalekua da Jose Mari Telleria argazkilariak Beasainen duen Nafarroa 23 espazioa. Herriari irekitako leku bat izatea nahi du Telleriak, eragileek eta artistek erabil dezaten.
Irungo Udalak lehenengoz abiarazi du Iñigo Muguruza beka, eta Asier Suberbiolak eskuratu du. Horri esker, Muguruzaren musikan eta izatean sakonduko du, material pedagogikoa sortzeko.