Diasporan sortutako euskal musika, etxean »

Bihar eta etzi emanaldi bana eskainiko du Le Quartet Ideal Belgikako taldeak Eibarren eta Beasainen, eta horrekin bukatuko dute Batura zikloaren bigarren aldia, ‘Euskal musika Ameriketan’ izenekoa.

Mapa bidelagun hartuta »

Ugaritzen ari dira turistak Gipuzkoan, eta jendetza espero dute gaurtik astelehenera artean ere, Aste Santua izaki. Eskualdez eskualde prest daukate eskaintza: museoak, bisita gidatuak, gastronomia, txangoak, prozesioak…

Ezagutzaren transmisioan »

‘Kataia eten barik-Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu’ egitasmoaren barruan, gaur egingo dute aitona-amonei buruzko biografia lanen sari banaketa, Eskoriatzan.

Jai giroko keinua arrantzaleei »

XXV. Berdel Eguna ospatuko dute bihar Mutrikun, arrantza sektorea eta berdela goratzeko jaia. Berritasun gisa, aurten, arratsaldean egin ordez, eguerdian egingo dute ohiko berdel-pintxo dastaketa.

Erniarraitzen txapela jokoan »

Gaur jokatuko dute Erniarraitz bertso sariketako finala, 22:00etan, Azpeitiko gaztetxean. Hiru kanporaketa jokatu dituzte denera, eta sei bertsolari ariko dira finalean kantuan

Zuri-beltzeko garaiak gogoan »

Abenduan eta urtarrilean Urretxuko Berit, Navarro eta Motz tabernetatik igaro ostean, Pako Vierbücher argazkilariak Urretxuko Eguzkia tabernara eraman du orain ‘Tribu urbanoak’ erakusketa.

Hausnarketarako bidea »

Bigarren urtez, Euskal Dokumentalen Zikloa antolatu dute Lasarte-Orian. Atzo hasi ziren saioak, eta beste lau film ikusi ahal izango dira martxoaren 27ra arte.

Oraindik aitortu ez den lanaren kronika »

Arrate Fernandez andoaindarrak ‘Gure Hots’ dokumentala eskainiko du gaur, 19:30ean, Tolosako Topic zentroko aretoan. Berdintasunaren alorrean azken berrogei urteotan egindako bidearen erradiografia osatu dute hamalau emakumek.

Euskal kostaldea ezagutzeko aukera izango da martxo amaierara arte »

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea da martxoa, eta, hori baliatuta, eskaintza bereziak izango dira museo gehienetan. "Pixkanaka" bada ere, pandemia aurreko kopuruetara itzultzen ari dira museoak.

Tren txikiak, gozamen handirako bide »

Joan den asteburuan jarri zuten martxan Iraetako tren txikien zirkuituaren denboraldia, Zestoan. Euskal Herriko halako lehenengo zirkuitu finkoa da, eta, oraingoz, bakarra. Urri bukaerara arte izango da zabalik, hilean bi larunbatetan.