Pirinioetatik Alkizara »

Maria Giro Coll katalana praktikaldia egiten ari da Alkizako Ur Mara museoan; landa eremuan egiten diren kultur eta arte prozesuak zaizkio interesgarri sortzaileari, "lurraldeari lotuta eta komunitateari begira". Pirinioetako herri txiki batekoa da.

Liburuak txerto bihurtuta »

Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta, egun bakarreko ekitaldi sorta zabalduta, asteburu guztirako eskaintza osatu dute Irunen. Azoka nagusiaz gain, beste haima bat ere prestatu dute.

Ezezagun izateari uzten hasteko »

Musikagela Weekend jaialdia egingo dute bihar, Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Mihise, Tenpera eta Watxuwey ariko dira, 18:00etatik aurrera.

Trukak badu bere oasia »

Oiartzualdean eta Bidasoan jokatzen da truk karta jokoan. Oiartzunen oso errotuta dago gazte nahiz helduen artean, baina Lezon eta Irunen eteten ari da transmisioa.

Eraberritze soilagoa eta merkeagoa »

Udazkenean hasiko dituzte Donostian Koldo Mitxelena eraberritzeko lanak, baina "birdimentsionatu" egin dute jatorrizko proiektua, pandemiaren eraginez. Bi urtean itxita egongo da kulturunea, eta beste gune batzuetan emango dituzte hango zerbitzuak.

Uhin arteko loturak »

Urretxu-Zumarragako gaztetxean sare sozialen bidezko elkarrizketak egiten hasi dira. Harreman berriak egiteko zubi bilakatu da sarea.

Historia digitalizatzeko »

Inauteriei buruzko ikus-entzunezko materiala uzteko eskatu die Tolosako Udalak herritarrei, digitalizatzeko eta dokumental bat egiteko.

Folk doinuen plaza berria »

Tolosan sortu berri duten Jeajeaka kultur elkarteak Tolofolk musika jaialdia egingo du hilaren 7tik 11ra. Kultura herrikoiari eta munduko musikari oihartzuna eman nahi diote.

Orrazi arteko arte galeria »

‘Txo!Koak’ erakusketa ikusgai izango da, maiatz amaierara arte, Legazpiko Juan Kruz ile apaindegian. Ez da ohiko arte galeria bat, baina bertako eta inguruko artisten bilgune kutunetako bat da.

Soinuz beteriko eguzki izpiak »

Kultur esperientzia berriak arakatzeko bidean, Ordiziarock Ekintzak taldeak Ekirock sortu du: energia berriztagarriak erabilita kultur ekintzak antolatzeko bitarteko berria.