Itzuleraren hasiera bat »

Debagoieneko Dantzari Eguna egingo dute bihar, Aretxabaletan. Arrasate, Oñati, Antzuola eta Aretxabaletako dantza taldeak elkartuko dira, eta harrera, kalejira eta emanaldia egingo dituzte.

Diasporan sortutako euskal musika, etxean »

Bihar eta etzi emanaldi bana eskainiko du Le Quartet Ideal Belgikako taldeak Eibarren eta Beasainen, eta horrekin bukatuko dute Batura zikloaren bigarren aldia, ‘Euskal musika Ameriketan’ izenekoa.

Mapa bidelagun hartuta »

Ugaritzen ari dira turistak Gipuzkoan, eta jendetza espero dute gaurtik astelehenera artean ere, Aste Santua izaki. Eskualdez eskualde prest daukate eskaintza: museoak, bisita gidatuak, gastronomia, txangoak, prozesioak…

Ezagutzaren transmisioan »

‘Kataia eten barik-Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu’ egitasmoaren barruan, gaur egingo dute aitona-amonei buruzko biografia lanen sari banaketa, Eskoriatzan.

Jai giroko keinua arrantzaleei »

XXV. Berdel Eguna ospatuko dute bihar Mutrikun, arrantza sektorea eta berdela goratzeko jaia. Berritasun gisa, aurten, arratsaldean egin ordez, eguerdian egingo dute ohiko berdel-pintxo dastaketa.

Erniarraitzen txapela jokoan »

Gaur jokatuko dute Erniarraitz bertso sariketako finala, 22:00etan, Azpeitiko gaztetxean. Hiru kanporaketa jokatu dituzte denera, eta sei bertsolari ariko dira finalean kantuan

Zuri-beltzeko garaiak gogoan »

Abenduan eta urtarrilean Urretxuko Berit, Navarro eta Motz tabernetatik igaro ostean, Pako Vierbücher argazkilariak Urretxuko Eguzkia tabernara eraman du orain ‘Tribu urbanoak’ erakusketa.

Hausnarketarako bidea »

Bigarren urtez, Euskal Dokumentalen Zikloa antolatu dute Lasarte-Orian. Atzo hasi ziren saioak, eta beste lau film ikusi ahal izango dira martxoaren 27ra arte.

Oraindik aitortu ez den lanaren kronika »

Arrate Fernandez andoaindarrak ‘Gure Hots’ dokumentala eskainiko du gaur, 19:30ean, Tolosako Topic zentroko aretoan. Berdintasunaren alorrean azken berrogei urteotan egindako bidearen erradiografia osatu dute hamalau emakumek.

Euskal kostaldea ezagutzeko aukera izango da martxo amaierara arte »

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea da martxoa, eta, hori baliatuta, eskaintza bereziak izango dira museo gehienetan. "Pixkanaka" bada ere, pandemia aurreko kopuruetara itzultzen ari dira museoak.