Bosgarren diskoa, hitzak ardatz hartuta »

Zure aurrekari penalak. Izen hori du Anarik kaleratu berri duen diskoak. Anari Alberdik konposatutako eta idatzitako bederatzi kantak osatzen dute diskoa, eta, bere lan guztiekin egiten duen moduan, aurreko diskotik aldentzeko ahaleginaren emaitza da …

Gurtzarako eta biltzeko tokiak »

Gipuzkoan dozenatik gora gunetan biltzen dira musulmanak errezorako: Eibarren, Elgoibarren, Arrasaten, Oñatin, Bergaran, Zumarragan, Villabonan, Tolosan, Errenterian, Irunen, Orion, Zumaian, Azkoitian… Meskita gisa dira ezagunak, baina batzuk kultur elkarte islamikoak dira.

Oriokoa 2007an inauguratu zuten. Aste barruan batik bat oriotarrak biltzen dira otoitzerako, baina musulmanek ostirala dute errezatzeko egun nagusia, eta orduan inguruko herrietatik etorritako musulmanak ere elkartzen dira Oriokoan: Aia, Zarautz, Getaria, Usurbil eta Lasartekoak. Horrez gain, astean hiru egunetan arabierako klaseak jasotzen dituzte haurrek.

“Herrietako bilgune edo meskita hauek musulmanon kulturako tokiak dira, eta gure seme-alabei arabiera irakasteko toki moduan ere erabiltzen ditugu. Euskaraz gainera arabiera jakitea ere garrantzitsua baita haurrentzat, gero aitona-amonekin komunikatzeko”, dio Elaouni Elghailani Orioko meskitako kideak.

Orioko meskita sortu zutenean ere bizilagunekin arazoak izan zituztela dio Elghailanik, baina gaur egun elkarbizitza ona dute. “Askotan bizilagunek ez dakite zer egiten dugun meskitetan, eta ezezaguna duten horrek kezka sortzen die. Guk ere hasieran izan genuen arazotxoren bat. Baina, behin zabaldutakoan, bakean bizi gara. Hasieran, meskita barrutik ezagutu nahi zuenarentzako ate irekien egun bat ere egin genuen”. Orioko kasuan ere, bizilagunek esaten zuten ez zela meskitarentzako toki egokiena: “Aparkaleku arazoa zegoela jarri zuten aitzakia orduan ere”.

Meskita baten funtzioa ez ezagutzeak sortzen ditu jendearengan zalantzak. Baina kultur aniztasuna herriarentzako aberatsa dela nabarmendu du oriotarrak: “Era guztietako jendea egoteak, kultur desberdinen elkarbizitzak herria aberasten du. Elkarrekin bizi eta elkar errespetatzea da herri bat aberats egiten dutena”.

Zumaiakoa da Gipuzkoako berrienetakoa; iaz inauguratu zuten. Kultur Zentro Islamiarreko kideek diotenez, herrian bada musulmanen komunitate bat, eta erlijioa praktikatzeko toki bat edukitzeko sortu zuten. Errezorako elkartzen dira, eta, horrez gain, hitzaldiak eta haurrentzako arabierako klaseak ematen dituzte.

“Etxetik kanpo luze egoteak bizitza soziala gutxitzen dit” »

Modu “arraroan” iritsi zen Aitor Unanue Galtegitxo (Zestoa, 1985) barkuetako mekanikari izatera: “Ikasketetan ez nintzen ona, eta ez nekien zer ikasi batxilergoa amaitzean. Esan zidaten gauza asko ikasten zirela itsasoko mekaniko izateko ikasketetan, …

378 »

UDALEN ZOR BIZIA MILIOITAN2014ko abenduko datuen arabera, Gipuzkoako udalen zor bizia 378,5 milioi eurokoa da. 2006tik areagotzen joan zen zorra; maila gorenera 2010ean iritsi zen, 482 milioira. Geroztik nabarmen jaitsi da: 464 milioi eurokoa zen 2011…

Mujicaren bisita, erroetara »

Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia eta haren emazte Lucia Topolansky Euskal Herrian izan dira egunotan. Gipuzkoa ere bisitatu dute. Lehenik, Beasainen izan ziren, Astigarreta auzoan dagoen Muxika baserrian, zehazki —irudian—. Mikel Prieto ikerlariak egindako arbola genealogikoaren arabera, Mujicaren jatorria baserri horretan dago. Beasainen egon ondoren, Donostian izan ziren Mujica eta Topolansky. Juan Karlos Izagirre alkateak harrera egin zien udaletxean.

Meskitari erreparatu diote »

Azkoitian, Floreaga Berri plazan meskita berri bat eraikitzeko asmoa du herriko musulmanen komunitateak, eta kezka sortu du horrek bertako auzotarren artean. Horregatik, “harrituta” daude komunitate horretako kideak. Hala dio Azkoitiko meskitako presi…

“Gainontzeko animalia guztien gainetik dagoela uste du gizakiak” »

Askekintza taldea 2010ean sortu zuten animalien eskubideen alde lan egiteko. Animaliak erabiliko ez dituen eta euren eskubideak errespetatuko dituen jai eredu baten alde egin nahi du taldeak, eta bide horretan jarri nahi ditu udalak. Beraiena borroka …

Mutriku eta Errezil, egoera larritik onbidera »

Egoera bereziki zaila zen Mutriku eta Errezilgo udalena duela lau urte. Larria zen egoera, handia zorra, eta, irtenbide bat emateko asmoz, bideragarritasun plan bana jarri zuten martxan, aldundiarekin elkarlanean. Geroztik, onbidean dira, eta aurten e…

Gaitz arraroa bezain ezaguna »

Geneetan datorren gaitza da sanfilippoa. Gaixotasun arraro izendatzen duten horietako bat da, nahiz eta gurasoak ez dauden ados izendapen horrekin. Arraroa da jende gutxik duelako, baina gaitzari buruzko ezagutza oso handia da. Zein genetan datorren, zein entzima falta zaion eta zer eragiten duen… Baina, hain jende gutxik duenez, horren kontrako botika sortzearen errentagarritasuna zalantzan dago.

Sanfilippoa mukopolisakaridosis izeneko gaitzen multzoan sartzen da, eta zazpi mota ezberdin daude. Lau sanfilippo mota daude. A motako sanfilippoa da larriena, hain justu ere Oier Iribarrenek duena.

Gorputzak behar ez dituen substantzia toxikoak desegiten dituen entzima bat falta zaie sanfilippoa duten umeei, eta, ondorioz, heparan sulfato izeneko substantzia toxikoa pilatzen joaten da haien zeluletan. Kalte neurologiko larria eragiten du, eta adimen urritasuna da haren ondorio nagusia. Endekapenezko gaitza denez, toxikotasuna handitzen doan neurrian umeek okerrera egiten dute, eta lehen urteetan garatutako hainbat funtzio gal ditzakete; azken faseetan, baita arnasa hartzeko gaitasuna ere. Nerabezaroan hiltzen dira gehienak.

Sanfilippo gaitzaren genea nahiko ohikoa da, 63 pertsonatik bat izan daiteke genearen eroalea. Baina, gaitza garatzeko, bi gurasoek izan behar dute eramaleak, eta, horrela ere, umeak ez du zertan gaixotasuna garatu. %25eko aukera dago gaitza garatzeko, %25ekoa eroale ere ez izateko —Oierren arrebaren kasua da—, eta %50ekoa gaitza garatu ez arren eroale izateko.

Legeak ukatzen dien babesa »

Preso jarraitu beharko duela jakin du Ibon Fernandez Iradik duela bederatzi egun. Senideekin egindako lehen hitzetan, zer moduz dauden galdetu die. Minez, haserrez,