Luzapena eta penaltiak »
Astelehenean egingo dituzte Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak. Bi hautagaitza ariko dira lehian: 'Garai Berriak' eta 'Gipuzkoa, denon joko zelaia'. - Irakurri gehiago...
Astelehenean egingo dituzte Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak. Bi hautagaitza ariko dira lehian: 'Garai Berriak' eta 'Gipuzkoa, denon joko zelaia'. - Irakurri gehiago...
Gipuzkoako EHNEk salatu du ardi esnea erosten duten industria batzuk ez direla "garbi" jokatzen ari, erosi baino bi hilabete lehenago eskaintza bat egin behar dietelako artzainei, eta epe hori ez dutelako betetzen.
Mikel Alkorta eta Olatz Albisu donostiarrak Asteasun bizi dira, eta baratze ekologikotik ateratzen dute egunerokoa; kontsumo taldea Donostian dute osatuta.
Betzaida Urtaza legorretarrak bigarren ipuina argitaratuko du laster, euskaraz egin duen lehenengoa: ‘Burrunba txoria’. Orain arte idatzi dituen bi ipuinek Amesgile argitaletxearen zigilua dute, legorretarrak berak sortu duen editorialarena.
Demode Produkzioak-ek sorkuntzaren arloan aritzeko gogoa zuen, eta ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ nobela aukeratu du musikal bat egiteko. Dramaturgia nahiz abestiak ikuskizunerako propio sortuak dira.
Abenduan, Donostiako Orfeoiak zenbait kontzertu emango ditu hiriko elizetan. Datorren urtean, berriz, kontzertu klasikoen zikloa antolatuko du lehen aldiz.
Elgetako Udalak CO2 isurien neurgailuak erosi ditu, unean-unean jakiteko aretoak aireztatu behar dituzten edo ez. Ez du balio COVID-19a detektatzeko, baina bai airearen kalitateaz ohartarazteko.
Aritz Iriondo gidari zestoarrak eta haren kopilotu Joseba Sanchez ordiziarrak irabazi dute 2RM mailako Espainiako Lur Gaineko Rally Txapelketa. Urte askotako lanaren ordaina izan dela diote.
2021eko Espainiako aurrekontuak babestearen truke, Loiolako kuartelak dauden lurrak Donostiako Udalari saltzea onartu du Espainiako Gobernuak. Militarrek, ordea, ez dute hiritik alde egingo, eta auzotik ere ez, aldaketarik ezean, hipika elkartearen sailetara joateko asmoa baitute. - Irakurri gehiago...
Urtebeteko geldiunea gorabehera, Arrasateko sexologia zerbitzua 25 urte betetzear da. Bulegoko aurrez aurreko eskaintzaz gain, herritarrengana gerturatzeko saiakera egingo dute aurrerantzean.