Kalamua, agenda politikoan »

Hamar urte bete berri ditu Euskadiko Kalamu Erabiltzaile Elkarteen Federazioak. Itxaropenez begiratzen dio Jaurlaritzak onartu beharreko kalamu elkarteei buruzko erregelamenduari. - Irakurri gehiago...

Eibarko trenbide gaineko paseoak auzoa “hilko” duela salatu dute »

PSE-EEk eta EH Bilduk Estaziño kaletik Azitain arteko trenbide zatia estaltzeko akordioa lortu dute. Hainbat auzotarrek esan dute beren iritzia ez dutela kontuan hartu bi alderdiek.

Konfiantza ere pitzatu da jada »

Urnietako Egape Ikastola Publikoak urteak daramatza DBHko eraikin berriaren eskean. Udalak lursailen okupazio zuzenari ekin dio. Eusko Jaurlaritzak prest dauka proiektua.

Atzera begirako bat begiradari »

ArtEgaña elkarteak Xabier Egaña artistari buruzko erakusketa bat zabaldu du Zarauzko hiru gunetan. Hil bukaerara arte, haren 55 obra esanguratsu ikusteko aukera egongo da.

Izaro Mariezkurrena: “Sortzen dudan guztia nigandik sortzen dut, nire emozioetatik” »

Pasai Donibaneko Maridomingi tailerrean hamaika sorkuntza lan harilkatzen ditu Izaro Mariezkurrena irudigile eta artisauak. Pasaitarra sinistuta dago sortzaileen lanari ez zaiola ematen benetan duen balioa.

Ugalderen aurpegi guztiak ikusgai »

Hondarribian, Donostian eta Bilbon ikusgai egon ondoren, gaur Andoainera iritsiko da ‘Martin Ugalde Orradre. Jaiotzaren mendeurrena (Andoain 1921-Hondarribia 2004)’ erakusketa. Abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da, Basteron. Azaroaren 11n 100 urte beteko dira Martin Ugalde Andoaingo idazle, kazetari eta euskaltzalea jaio zela.

Baserritik harago doan paisaia »

Zizurkilen Erdi Arotik XXI. mendera baserriek artikulatu duten kultur paisaia aztertu dute Aranzadiko hiru ikerlarik. Paisaia "etengabeko bilakaeran" dagoela ikusi dute.

Familiak, hesiak botatzeko »

Errenteriako Koldo Mitxelena herri ikastetxean Familia Lagunak programa jarri dute martxan; eskola komunitatetik abiatuta, proiektuaren helburua da familien arteko kultur aniztasuna bultzatzea, eta komunitate osoan izan nahi du oihartzuna. - Irakurri gehiago...

Sorterria pixka bat gertuago izan dezaten »

Azkoitiko Izarraitz zentroko ikasle talde bat eskuko telefonoak biltzen ari da egunotan. Irungo Harrera Sareari eta hara iristen diren migratzaileei laguntzea da helburua.

Transmisioan ere, zer entzun, hura ikasi »

Euskaraldiaren aurtengo hutsunea baliatuta, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoa antolatu dute azaroaren 22tik abenduaren 5era arte, eta Oiartzunen ere garatuko dute. Helduen hizkuntza ohituretan eragin nahi dute sustatzaileek.