Bergarako Udalak herriko artxiboa eskuragai jarri du; webgune erabilerraz baten bidez, herritarren interesa bultzatu nahi dute, eta interaktibotasuna sustatu. Artxiboak baieztatzen du historia zabala duen herria dela Bergara, eta bertakoek aztarna handia utzi dutela herrian bertan eta herritik kanpo.
Udalak berriz abiarazi du Zarautzen trena lurperatzeko proiektua, baina herritar batzuek obraren kalteak ikusarazi dituzte. EH Bilduk eta auzokide batzuek udalaren "gardentasun falta" salatu dute.
Herri Hezitzailearen filosofiari lotuta, Haurren Kontseilua eratu dute Azpeitian. Helburua da umeei erabakitzeko ahalmena aitortzea eta toki erakundeek haien proposamenak entzutea.
Duela bi urte onartutako gerraren aurkako akordioa otsailean ezartzeko asmoa du Eibarko Udalak. Eibarko Gerrarik Ez plataformak exijitu du udalak konpromisoa bete dezala.
Donostiako Turismo Olde Handiko Eremua Bretxako merkataritza gunera zabaltzeko eskatu du Bretxako Erabiltzaileen Elkarteak, igande eta jaiegunetan dendak ireki ahal izateko. Jaurlaritzak du azken hitza.
Astearteaz geroztik, Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidea ordainpekoa da. Goierriko eta Debako herritarrak ez daude batere ados.
OƱatin etxebizitza bat eskuratzeko dagoen arazoa plazaratu dute zenbait eragilek, dokumental batean. Alokairua gaur egungo konponbidea izan daiteke, baina beste aukera batzuk ere lantzearen alde agertu dira.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak egingo ditu bihar, Donostian eta Eibarren. Dagoeneko lau urte bete dira astelehenetako mobilizazioei ekin zienetik. - Irakurri gehiago...
2022an amaituko ote da COVID-19aren pandemia? Garestitzen jarraituko al dute prezioek? Lortuko al dute akordiorik zahar etxeetan? Nork irabaziko du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa? Hurrengo hamabi hilabeteek emango dituzte horien eta gehiagoren gaineko erantzunak. - Irakurri gehiago...
Oihana Mujikari "dezente" aldatu zaio egunerokoa, iazko urrian Donostiara, Martuteneko espetxera, ekarri zutelako haren bikotekide Joanes Larretxea, baina COVID-19aren gordintasunaz ohartarazi du.