“Umearen erantzunaz harritu egin gara, eta gure egokitzapenaz” »

Curielek eta haren familiak duela hiru urte eta erdi erabaki zuten harreran haur bat hartzea; nabarmendu duenez, etxeari "beste oreka bat" eman dio, eta guraso rol zabaldua zer den ikasi du. - Irakurri gehiago...

“Jendeak, oro har, ez du ezagutza nahikoa energiaren inguruan” »

Iaz Tolosaldeko egoera energetikoaren diagnosia egin eta gero, jasotako ondorioei erantzuna emateko energia plana burutu du eskualdeko garapen agentziak, eta hainbat ekintza jarri ditu martxan. - Irakurri gehiago...

“Bigarren mailan uzten dira elikadura eta hidratazioa” »

Ordiziako Mendi Astearen barruan 'Elikadura mendian' hitzaldia emango du gaur Mujikak, Barrena kultur etxean. Zumarragako Ospitalean erizain ari bada ere, Dietetika eta Nutrizioa ikasi zuen. - Irakurri gehiago...

“Eragileka konpromisoak hartu dira euskaraz aritzeko” »

Auzia Euskaraz proiektuaren inguruko bilerak egin berri dituzte Tolosan. Auziak euskaraz egitea posible dela dio Balerdik; orain gutxi, Tolosan bi epaiketa egin dituzte euskaraz. - Irakurri gehiago...

“Mugak jartzea ondo dago, gehiegizko kontrolean erori gabe” »

Egitasmo pilotu bat abiatu dute Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeek eta Suspergintzak, gazteei, hezitzaileei eta gurasoei Interneten eta sare sozialen erabilerak dituen arriskuen eta aukeren berri emateko. - Irakurri gehiago...

“Egun ez dago alarma sozialik, baina droga kontsumitzen da” »

Urteekin substantziak aldatu diren arren drogen kontsumoa ez dela jaitsi uste du Perezek. Gizartean era guztietako menpekotasunak daudela dio psikologoak, eta konponbidea errehabilitazioa dela. - Irakurri gehiago...

“Hurrengo helburua da txapelketa handietako podiumetara igotzea” »

Euskal Herrian garaipenak lortu ditu azken denboraldian, eta nazioarteko txapelketetan goiko postuetan ibili da Irene Caminos tolosarra. Gustura dagoen arren, sailkapenetan beste pauso bat eman nahi du. - Irakurri gehiago...

“Epaimahaian tradizio ezberdinak izatea da helburua” »

Lotura handia du Enrique Azurza koru zuzendariak Tolosako Abesbatza Lehiaketarekin, hori izan baitzen bere musika ibilbidearen abiapuntua. Aurten, "ohore handiz", lehiaketako epaimahaiburu izango da. - Irakurri gehiago...

“Emakumeak historian beti biktima gisa agertu gara” »

Historia eta memoria historikoa "androzentrismoan" oinarritzen direla salatu du Mendiak. Hori azaltzeko, emakumeen memoria kolektiboa berreskuratu beharra dagoela uste du. - Irakurri gehiago...

“Ez dakigu nerabeak sare sozialetan non edo zertan dabiltzan” »

Teknologia berriek onurekin batera ekarri dituzte kalteak ere. Guraso eta hezitzaileen erronka 'ziberbullying'-ari aurre egitea da. Balerdik dioenez, "susmo txikienarekin" martxan jarri behar da protokoloa. - Irakurri gehiago...