Goiener energia merkaturatzen hasi zen, eta sorkuntzan ere aritzen da jada. Arlo hori garrantzitsua dela aitortu arren, Martinezek nabarmendu du kooperatibaren "esentzia galdu gabe" egin behar direla proiektuak.
Orain arteko jauzirik handiena izan behar zuena erdibidekoa baino ez da izan azkenean Liher taldearentzat. Konbentzimenduz mintzo da, hala ere, Hernando, taldeko abeslaria. Musika eszena eta kultur panorama hartzen ari diren jiteari zorrotz erreparatu dio. - Irakurri gehiago...
‘Antzuolako Alardea. Ikerketa historikoa’ liburua idatzi du Lourdes Odriozolak. Nabarmendu du alardeak gizartearen aldaketetara egokitzen asmatu duela, bere esentzia galdu gabe.
Josune Mendigutxiak haurra zenetik izan du behartsuei laguntzeko grina. 2018tik, Afrikatik iritsitako migranteak artatzen aritzen da, egunez zein gauez. Erretiratu arte hala aritzeko asmoa du; gero ere bai.
60 urte beteko ditu datorren abenduan Atzegik, eta ’60 urte bidelagunak biltzen’ kanpaina jarri du martxan. Lortutakoak gogoratuko ditu erakundeak, baina batez ere etorkizunera begira jarri nahi du.
Beti izan du kultura buruan, eta koronabirusak ere ez du lanik gabe utzi. Orain buru-belarri dabil ‘Fadoak entzuten zituen gizona’ antzezlana herriz herri aurkezten, baita Tolosako Abesbatza Jaialdiaren antolatzeko lanetan ere, bihar hasiko baita.
Ozaitak uste du Ibarran piperra ez dela baratzeko fruitu soil bat. Esan du produktu horrek kokatu duela herria mapan, eta, horrez gain, "herritarren arteko kohesio soziala" ere haren bueltan eraiki dela.
Mundu guztian barrena erakutsi izan ditu bere lanak Angel Urangak, baina badaramatza pare bat urte jaioterritik asko mugitu gabe, Zarauzko Kale Nagusian duen estudioan lanean. Hasitako ikerlanak bukatu nahi ditu, eta bilduma berri bat ere aurkeztuko du aurki. - Irakurri gehiago...
Goikoetxea irakaslea da ogibidez, eta sortzailea afizioz, baina Nafarroako Gobernuko Bizikidetza alorrean ari da lanean egun. «Uste dut puzzleak garela, eta bizitzan zehar piezak sartzeko lanean aritzen garela», dio. Uste du aukerek aberastu egiten dutela. - Irakurri gehiago...
Baserrian aritzen da egun Maite Aristegi, baina ez du lan horrek soilik gurutzatu bere ibilbidea. Espainiako Kongresuan egin zen ezagun, baina aurretik beste hainbat lan eginak zituen; EHNEko idazkari nagusia edo euskara irakasle izana da, besteak beste. - Irakurri gehiago...