“Dena uste baino errazago joan da” »

Maite Aranak eta David de Miguel Lesek hilabete eta erdi daramate Larraulgo eta Berrobiko alkate gisa. Kargura «ustekabean» iritsi dira; PSE-EEk eskatuta sartu ziren zerrendetan, inola ere ez alkate izateko asmoz. Bi herrietan harrera ona egin dietela diote, «trantsizioa lasaia» izan dela. - Irakurri gehiago...

Trenbidea jan, herria asetzeko »

Urko Etxebeste

Estu bizi da Pasai Antxo. Ezin da hazi populazio gehien duten Pasaiako barrutietan bigarrena dena, ezin da zabaldu, ezin du arnasarik hartu. Kortsea ezarria diote Donostiako eta Errenteriako mugek, eta hainbat administrazioren mende dago edozein hirigintza asmo garatzeko. Pasai Antxoren hedatze interesen kontrakoak izaten dira administrazio horien planak, askotan. Bada, zailtasunak zailtasun, aukera bat sortu da orain.

Baserritik sukaldera, eta sukaldetik ahora »

Udane Arbeo
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan merkataritzarako sistema propio bat behar zela eskatzen ari ziren hainbat ekoizle eta erosle. “Etenik gabe” hazten ari da kontsumo ekologikoa, eta, joera aztertuta, goraka jarraituko duela dirudi.

Iñaki Olazabal: “Jai polita da; zerbait egin behar genuke oihartzun emateko” »

Eider Goenaga Lizaso

Gaur eta bihar festa egunak dira Irunen. Euskal Jiraren 41. ekitaldia egingo dute, eta Euskal Jira elkarteko Iñaki Olazabalen (Irun, 1975) arabera, festa berezia izaten da irundar askorentzat. Herrian jaiak erreferentzialtasuna baduela dio, baina kanpoan ezagutaraztea falta zaiela, agian. Euren erronka nagusietako bat da jendeak festa ezagutzea eta horiek Euskal Jirara hurbiltzea.

Haren sinadura nahi dute orain »

Unai Zubeldia

Gu Jaizkibelera joaten ginen beti, bazkaria hartu eta egun-pasa”. Ane Santestebanek oso kutuna du Donostiako Klasikoa. “Aita betidanik ibili izan da txirrindularitzaren munduan, eta ume-umetatik joaten ginen lasterketak ikustera; bai Donostiako Klasikoa eta bai Burgosko Itzulia”. Errenteriarrak azaldu du gehientsuenetan autoan joaten zirela Jaizkibelera. “Eta azken urteetan Mirakruzera jaisten ginen gero, txirrindulariak handik pasatzen ikusteko”.

Egitaraua »

Egun osoko jaialdian, bi agertoki izango dira Kristinaenea parkean.

Agertoki nagusia 12:00. Susmara. 12:50. Bloody Magic Nails. 13:40. Mice. 14:40. Grande Days. 15:50.

Hiriaren ohiko fokuetatik ihesean »

Unai Zubeldia

Donostia ez da Jazzaldia bakarrik; ez da Zinemaldia soilik; eta Musika Hamabostaldiaz harago ere hirian badago bestelako kultur eskaintzarik. Donostiaren arnasguneetako bat da Kristinaenea parkea. “Eta musika eskaintza horretan ere arnasgune moduko bat da Glad is the Day jaialdia”, azaldu du Jon Aizpuruak, Donostia Kulturako Kultur Ekintza Sailaren zuzendari teknikoak. “Zinemaldiaren eta Jazzaldiaren ondoan, aurrekontu eta baliabide aldetik proposamen apalagoa da Glad is the Day, baina jaialdi desberdina da. Formatuarekin asmatu dugula uste dut”.

Beldurraren albistegiak »

Leire Narbaiza
Uda betean egon arren, oraindik ez dut telebistan ikusi urteroko aholku andana, minutuak betetzeko erabiltzen direnak. Baliteke Espainiako Gobernua osatzeko ahaleginek (edo ahalegin ezek) betelan horiek baztertu izana.

Bidea egiten ari da bide zaharra »

Kerman Garralda Zubimendi

Ignazio Loiolakoak, Santiago de Compostelara jo beharrean Manresatik [Herrialde Katalanak] igaro eta erromesaldia Jerusalemera egin zuenean, aurkako noranzkoan zihoala sentituko zuen askotan. Bostehun urteren buruan, Donejakue bidearen senide txikia da oraindik ere Ignaziotar Bidea, baina aldatzen ari da joera hori. “Bidea betidanik hor egon den arren, 2012an gorpuztu zen Inaziotar Bidearen ideia. Proiektu berria da oraindik, eta jendea orain hasi da ezagutzen”, azaldu du Amaia Reta Zumarragako Udaleko turismo teknikariak.

Erronkari helduta, eztarria berotzen »

Aitziber Arzallus

Jai giroan eta poztasuna adierazteko erabiltzen den oihua da irrintzia. Baina bota daiteke beste egoera batzuetan ere, eta balio dezake beste sentimendu batzuk adierazteko ere. Komunikatzeko modu bat zen artzainentzat; Orreagako guduan, arerioak izutzeko erabili bide zuten; erabili izan da garaipenak ospatzeko, hildakoei agur esateko eta askatasuna aldarrikatzeko ere. Irrintzia kulturaren parte dela eta herritarrek transmisioa ziurtatzeko ardura dutela uste du Amaia Garciak. Herriz herri irrintzi ikastaroak ematen ditu, eta Zumaian izango da abuztuaren 7an.