Lau loraldi Landare ureztatzeko »

Mende erdi darama errugbiak Landare ureztatzen, Hernanin. Agerikoa da; errugbi zelaira iristearekin batera, urteurrena gogorarazten duten afixak daude nonahi. “Ez nahastu, ez da elkartearengatik; nik ere 50 urte bete ditut aurten, eta denak ospakizune…

Hiru hilabeteko bertso lasterketari etzi ekingo diote, Beasainen »

Usurbe antzokian (Beasain) du abiapuntua, eta Illunben (Donostia) helmuga. Igandean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, 17:30ean. Hortik aurrera, eta abendura bitartean, ia astebururo izango dira kanporaketak. Hala, bertsolariak forma onean iritsi diren neurtuko dute igandetik aurrera. Lau urtez behin jokatzen da txapelketa, eta 43 bertsolari elkartuko ditu aurten. Maiatz-ekainean abiatu zen, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasearekin. 30 bertsolarik lortu zuten txapelketarako sailkatzea. Gainerako hamahiruak 2011ko txapelketan finalaurrekoetara edo finalera heldutakoak dira.

Igandean, Ane Labaka, Beñat Iguaran, Elixabet Pagola, Haritz Mujika, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Jon Maia ariko dira bertsotan Usurbe antzokian. Haiena izango da bertsolari txapelketari lehen puntua jartzeko ardura.

Azpeitian eta Lasarte-Orian jarraituko du txapelketak. Irailaren 26an, 17:30ean, Azpeitiko Soreasu antzokian, Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal irtengo dira oholtza gainera, final-laurdenetara igarotzeko txartelaren bila. Hilaren 27an, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da bertso saioa, 17:30ean. Aitor Irastorza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola eta Xabier Sukia ariko dira gai-jartzaileak jarritako lanak betetzen.

Urriaren 3an, Elgoibarren, Herri Antzokian izango da saioa, aurrekoen ordu berean. Lehian Iban Urdangarin, Iñigo Gorostarzu, Manex Mujika, Manu Goigana, Oihana Iguaran eta Unai Muñoa ariko dira. Arrasaten jokatuko da hurrengo final-zortzirena, urriaren 4an, Amaia antzokian. Aratz Igartzabal, Egoitz Eizagirre, Eneritz Artetxe, Felix Zubia, Haritz Casabal eta Iñaki Gurrutxaga izango dira oholtza gainean. Final-zortzirenetan azkena, urriaren 11n jokatuko da, Andoaingo Basteron. Antton Fernandez, Asier Azpiroz, Gemma Urteaga, Ibai Esoain, Jokin Uranga eta Unai Gaztelumendi irtengo dira hurrengo faserako txartela eskuratzera.

Final-laurdenak

Urriaren 20an hasiko dira final-laurdenak. Aurreko fasea gainditu duten bertsolariekin, 2011n finalera sailkatutakoak ere izango dira horietan: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre.

Igandetik aurrera joango da argitzen Aitor Sarriegik orain lau urte eskuratutako txapela noren buruan eroriko den.

2,5 »

Gipuzkoan arrantzatutako hegaluzea, milioi kilotanHegaluzearen kanpaina oraindik amaitu gabe dagoen arren, emaitza onak ari da izaten. Batez ere, iazko kanpainarekin alderatuta, inoizko txarrenetakoa izan baitzen. Aurten, dagoeneko 2,5 milioi kilo heg…

Bi proba: bihar Andoainen, eta etzi Zarautzen »

Aurrena Andoainen hasi ziren antolatzen txirrindularitza egokituko probak. Han parte hartu, gustatu, eta Zarautzera eraman zuten lehia bat Arrotaonandia anaiek, Zarauztarra klubaren laguntzarekin.Bihar, txirrindularitza egokituko XI. Batzokia Sarian G…

Bisitariak milaka lehen asteburuan »

Lau urteko obren ondoren, azkenean ireki dute Tabakalera. Joan den ostiralean zabaldu zituzten ateak, eta irekitzearekin batera, milaka herritar joan ziren tabako fabrika zaharberritura. Donostiako kultura garaikideko zentroak ibilbidea hasi baino ez du egin, eta orain eraikina kulturaz, proiektuz eta jendez betetzea da erronka. Lehen asteburuan, datuak oso onak izan dira, eta horri eusten ahaleginduko dira proiektuaren arduradunak. Hiru egunetan —ostiraletik igandera— 28.200 lagunek bisitatu dute Tabakalera.

Katalunia, Euskal Herria »

Euskaldun askori Kataluniak inbidia ikaragarria sortu izan digu. Betidanik. Lehen, mirespenez begiratzen genien katalanaren egoerarengatik. Adurra dariola behatzen genuen euren jarduna: kalean, literaturan, oraintsuago telebistan... - Irakurri gehiago...

Palestinako emakumeak, euskaldunen begietatik »

2013an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar emakumek Palestinako lurralde okupatura bidaia egin zuten, han emakumeen eskubideen alde garatzen duten lana ezagutzeko. Bidaiaren emaitzetako bat da Sareak ehuntzen erakusketa; igandera arte Usurbilen ikusi a…

Antzerkiaren bidez, bizikidetza hobetzea helburu »

Mai Gorostiaga eta Elena Aranbarri aktoreek euskal gatazkaren inguruan gogoeta egitera eramango dituzte ikusleak, Eta hik zer? obrarekin. —Irudian, Eibarren egindako emanaldia—. Antzerki forumak sei antzezlan labur biltzen ditu, eta egunerokoan ohikoak diren hainbat egoera islatuko dituzte aktoreek. Ikusleek atal bakoitza aldatzeko aukera izango dute, bizikidetza hobetzeko proposamenak eginez; gero, aldaketok antzeztu egiten dituzte. Donostia2016 egitarauaren barruan, asteartean egingo dute euskarazko saioa, 2016 gunean. Aurrez izena eman behar da.

“Nesken arraunak bultzada izan du, baina egiteko asko dago” »

“Hik igerian ba al dakin ba?”. Kostakoa ez denez, arraunean hasi zelako txiste bat baino gehiago entzun behar izan du Itsaso Aramendik (Azpeitia, 1986): “Hasieran egiten zituzten halako txisteak, baina ez, hasiera-hasieratik oso ongi hartu ninduten”. …

“Oso-oso zaila da piraguismoa bizibide izatea” »

Ikasle garaian deskubritu zuen piraguaren mundua Olatz Alkortak (Donostia, 1983), eta oraindik horretan murgilduta jarraitzen du. “Arantzazuko Ama ikastolan nenbilen garaian, heziketa fisikoko klaseetan, udaberrian eta udazkenean bosna piragua saio eg…