Asier Zaldua
Betidanik bidegurutze izan da Zumarraga. Hiru trenbide zituen garai batean: Nortekoa, Madril eta Paris lotzen zituena; Ferrocarriles Vascongados delakoa, Zumarraga eta Maltzaga artekoa; eta Urolakoa, Zumarraga eta Zumaia artekoa.
Ane Olaizola
Azken urteotan sona handia hartu du Zumaiak, Urola Kosta eskualdeko udalerriak. Gipuzkoako kostaldean dago, eta bertan bizi diren ia 10.000 herritarrek ikusi dituzte euren herriko txokoak telebistako nahiz zinema pantailetako agertoki bihurtuta.
Jon Miranda
Ikerketa lana egin zuen Hernandorena herriko elkarteak, eta bailara historikoen toponimia bildu, egokitu eta gaur egungo errealitatera moldatu zuen iaz. Udalbatzak onartu zuen gero elkarteak egindako proposamena, eta, horrenbestez, sei bailaratan banatuta dago Zizurkil: Mendibailara, Buztinbailara, Akezkobailara, Elbarrena, Ergoiena eta guztien ardatza, herrigunea. Hain zuzen, herritarren parte hartzearekin bideratu dute Zizurkilgo herrigunean dagoen Pedro Mari Otaño plaza berritzeko proiektua. 2017ko aurrekontuan 212.580 euro gorde dituzte horretarako. Plaza azpiko azpiegiturak egokitu, zoladura berritu eta plaza erdian zuhaitza landatuko dute otsailean. Herritarrek hala erabakita, haritza.
Ane Olaizola
Gipuzkoako iparraldean, Urola Kosta eskualdean dagoen udalerria da Zestoa. 3.740 biztanle zituen iaz, baina demografia txikia izanik ere, azalera handiko herria da —43,69 kilometro koadro ditu—. Biztanle gehienak herrigunean bizi badira ere, sakabanatuta dauden inguruko auzo ugarik osatzen dute udalerria: Aizarna, Akua, Arroagoia, Arroabea, Iraeta, Lasao… Hain zuzen, hori da herriaren berezitasunik nabarmenena Josetxo Mendizabal alkatearen iritziz (Zestoa, 1955): “Herri txikiak bezalakoak dira auzoak, eta hori kontuan hartzekoa da Zestoa bere osotasunean kudeatzeko orduan”. Horretarako auzo bakoitzarekin “ahalik eta harremanik zuzenena” eduki beharra dagoela azpimarratu du alkateak. “Eta konplexua da bakoitzaren eskaerak eta beharrak aurrekontuen arabera lehenestea”.
Loinaz Agirre
Txikia izanagatik, Euskal Herrian oso ezaguna da Zerain, tokiko garapenean eredu eta aitzindari baita. Herriaren etorkizuna bermatzeko urratsak egiten hasi ziren XX. mendearen amaieran, iraganera begiratuta, auzolanean oinarrituta eta ondarea berreskuratuta. Arantza Ruiz Larrinaga alkatearen (Donostia, 1965) deskribapenaren arabera, “inguru politean dagoen herri txikia da Zerain, euskalduna, eta kultura, ohiturak eta ondarea mantendu dituena”.
Asier Zaldua
Gipuzkoa hegoaldean dagoen 1.500 biztanleko herria da Zegama. Aizkorri magalean egonda, hala ere, biztanle kopuru horri dagokiona baino sona handiagoa du herriak.
Ane Olaizola
Gipuzkoako kostaldearen erdigunean dago Zarautz, Urola Kosta eskualdeko udalerririk handiena. 23.000 biztanle baino gehiago ditu, baina uda garaian aise igotzen da biztanle kopurua.
Aimar Maiz
Azaroaren 29an 250 urte beteko dira Zaldibiako pertsonaia historiko ospetsuena jaio zenetik: Juan Inazio Iztueta. 1767an jaio zen idazle, euskararen apologista eta, batik bat, dantzen biltzaile eta erakuslea. Bereziki gogoratuko dute sorterrian, haren izena duen fundazioak antolatutako egitarauan.
Jon Miranda
Villabonak XIII. mende erdialdean dauka jatorria, Oria ibaiaren ertzeko beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala. Abagune historiko egokia zen hura. Batetik, garai hartan pil-pilean zegoen Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen merkataritza, eta, bestetik, Oria ibaia komunikabide ezin hobea zen garraio hura guztia bideratzeko. Lehenagokoa da, ordea, Amasaren inguruko lehen aipamena. 1025. urteko agiri batean agertzen da, besteak beste, Saiazko haraneko herrixka moduan.
Aitziber Arzallus
Donostialdean, Gipuzkoako hiriburutik hamar kilometrora eta Oria ibaiaren ertzean dago Usurbil. 6.200 biztanle ditu, eta ia 25 kilometro koadroko azalera. Orio, Aia, Lasarte-Oria, Zizurkil eta Donostia ditu inguruan. Hiriburuaren eragin geografikoaren barnean egonagatik, usurbildarrek beren izaerari eusten diotela nabarmendu du Xabier Arregi alkateak (Zubieta, 1964). “Usurbil herri euskalduna da, eta euskal kulturak herri honengan utzitako ondare fisiko zein sentimentala ondo baino hobeto gordetzen du”. Usurbil herri “bizia” dela dio, eta usurbildarrak, “konpromiso sozial handikoak”; “horiek dira gure herriaren aktiborik garrantzitsuenak”.