Albisteak

Renfe hasi da Irun eta Andoain arteko tren zerbitzua autobusez ordezkatzen

Renfe hasi da Irun eta Andoain arteko tren zerbitzua autobusez ordezkatzen

Gaurtik hasita irailaren 21era arte, Andoain (Gipuzkoa) eta Irun (Gipuzkoa) arteko Renferen tren zerbitzuen erabiltzaileek autobusez egin beharko dituzte bidaiak, abiadura handiko trenaren lanak direla eta trenbideak itxita egongo baitira. Renferen esanetan, bi hilabete horietan 8.000 autobus zerbitzu baino gehiago jarriko ditu trenez eskaini ezin duen zerbitzu hori ordezkatzeko. Andoaingo geltokian hainbat erabiltzaile kexu agertu...

Ezin ‘agur’ esan

Ezin ‘agur’ esan

«—Moztu zuk. —Ez, moztu zuk. -Moztu zuk. —Ez, moztu zuk.». Zenbat film eta telesailetan ez ote da agertu izan telefonoko elkarrizketa memelo eta memegarri hori, ia beti nerabeen artekoa edota maitale hasiberrien artean. Ni neu ere egon naiz trantze horretan, komunikazioa noiz eten jakin ezinda. Larriagoa zait mezu eta e-mailekin. «Ondo ibili asteburuan», esaten badidate,...

Bizkaiko eta Gipuzkoako ‘Hitzek’ papereko astekaria utzi eta eguneroko informazioari helduko diote digitalean

Bizkaiko eta Gipuzkoako ‘Hitzek’ papereko astekaria utzi eta eguneroko informazioari helduko diote digitalean

Hamabost urtez etenik gabe argitaratu dira Bizkaiko Hitza eta Gipuzkoako Hitza, baina gaurko hau dute azkeneko zenbakia astekari gisa eta paperean. Irailetik aurrera beste etapa bat hasiko dute, eta BERRIAk egunero landuko du Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde informazioa euskarri digitaletan, papereko astekari izateari utzita, eta Arabako informazioari ere leku handiagoa emango dio. BERRIAk sortu zituen...

Ekitaldi eta plaza «berezia» izkingileentzat

Ekitaldi eta plaza «berezia» izkingileentzat

Gaurko egunez, Azpeitiko zezen plazak «ekitaldi berezi bat» hartu ohi du urtero: izkingileen txapelketa. Azpeitiko Zezen Beltz elkarteak 2008az geroztik antolatzen du sariketa, Toropasion enpresarekin eta Azpeitiko Udalarekin batera. Herriko eta Euskal Herriko zaleentzat, festetako egitarauan huts egin ezinezko ekitaldia da, harmailak jendez lepo betetzen baitira izkingileen erakustaldietan. 18:30ean hasiko da txapelketa, eta dena prest dute horretarako. «Punta-puntako» bederatzi izkingilek...

Suhiltzaile gutxiegi Donostian

Suhiltzaile gutxiegi Donostian

Donostiako Udaleko suhiltzaileek 30 urte daramatzate langile kopuru berarekin, eta, azken bi urteetan, langileak hori aldatu nahian ibili dira. Aurtengo mobilizazioen ondoren, udalak konpromisoa hartu du datozen bi urteetarako beste hamabi langile kontratatzeko, eta akordioa sinatu dute. Dena dela, Mikel Goiatxe Donostiako suhiltzaileen zerbitzuko teknikariak eta Egoitz Urbe suhiltzaileak diote suhiltzaile gehiago behar direla. Biek ala biek Gipuzkoako...

Adostasuna gizarte zerbitzuetan

Adostasuna gizarte zerbitzuetan

Donostiako Udaleko gizarte zerbitzuetako langileen grebak ere eman du fruiturik: udalarekin aurreakordioa egin berri dute, eta jende gehiago kontratatzea adostu. Maialen San Sebastian gizarte langilea 2019tik dabil gizarte zerbitzuetan lanean, eta esan du lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela zerbitzu egokia emateko. Txomin Lasa ELA sindikatuko udal arduradunak ezohikotzat jo du gatazka, baina adierazi du beharrezkoa izan dela gizarte ereduaren...

Sukaldea

Sukaldea

Herren egiten duen aulki bat. Mahai bat, inguruan bildu ohi dituena platerak, katiluak, latak, hautsontziak, eskuak, aldizkariak, opariak, frutaontziak. Kafe-makinaren pssssss. Pospolo erabiliak. Leiho bat zabalik, atzera eta aurrera. Koloretako zakarrontziak. Sei labana paretan pegatuta, beste bi mahaian. Iturria, eta azpian, harraska bat ataskatuta. Egunkariak pilatuta. Melokotoi ubelduak. Ogi apurrak lurrean, eta azenario bururen bat....

«Antropologiaren bazterketa gizarte osoaren galera da»

«Antropologiaren bazterketa gizarte osoaren galera da»

Onintze eta Garazi Garrido ahizpa bikiek (Beasain, 2000) txikitatik izan dute mundua ulertzeko jakin-mina. Horrexek bultzatuta, Gizarte Antropologia gradua ikastea erabaki zuten, eta egun irakasleak dira biak. Iruditzen zaie hezkuntzan antropologia ez dela behar bezain ikusgai, eta lanean ari dira diziplina horrek «behar duen lekua» izan dezan. Gizakari proiektua sortu zuten martxoan, antropologia gizarteratzeko eta...

Baserritar gazteen lekukoa

Baserritar gazteen lekukoa

Izendatu dituzte lehen sektorean jarduteko diru laguntzak jasoko dituzten hemeretzi gazte gipuzkoarrak. Eusko Jaurlaritzak —Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin batera— 2005etik du martxan nekazari gazteentzako GazteNek programa. 18 eta 40 urte bitartekoentzat da, eta partaideek laguntza ekonomikoa eta aholkularitza jaso ahal izango dituzte bost urtez. Programaren onuradun dira, besteak beste, Urtzi Lazkano, Ane Aranburu, Aitor...

Kafe aleak itxaropen izpi

Kafe aleak itxaropen izpi

Tigrinyeraz kafea da buna. Esanahi bera duten hitzak izan arren, Etiopia iparraldean kafea hartzea baino gehiago da. Hain zuzen ere, Tigray eskualdeko gerra zibilean sexu abusuak jasan dituzten emakumeei babesa eskaintzen dien kafearen erritua da buna. Egoaizia elkarteak Tigrayko emakume horien testigantzak jasotzen eta gerraren nondik norakoak azaltzen dituen erakusketa bat antolatu du Donostiako Okendo kultur etxean. Ikusgai...