Unai Zubeldia
Partida asko jokatzen dira astero, eta ia inoiz ez da gertatzen ezer. Oso gertakari bakana da hau". Azken hamasei urteotan Gipuzkoako Epaileen Elkarteko presidente lanak egiten ari da Emilio Navas (Irun, 1959), eta harrituta dago joan den astean epaile batek Eibarren jokoan zen zazpiko futbol lehiaketa batean jasan zuen erasoak izan duen oihartzunarekin. Gertakariak euren elkartearekin zerikusirik ez daukala argitu du irundarrak. "Jaien aitzakian antolatutako lehiaketa bateko partida bat ari zelako zuzentzen epailea. Ez zen partida ofiziala, eta gazte hori ez dago federatuta epaile gisa". Hori bai, Navasek gogor salatu du joan den asteko gertakaria.