gipuzkoa

Migratzaileen oztopoak pantailara

Migratzaileen oztopoak pantailara

Irunen eta Hendaiaren (Lapurdi) arteko Santiago zubia eta Etorbidearen zubia gune gatazkatsuago bilakatu dira 2018tik geroztik; hain zuzen, Frantziak migranteen aurkako polizia kontrol zorrotzagoak ezarri zituenetik muga administratiboan. Helburua da migratzeko ahaleginetan ari diren horiek muga ez zeharkatzea. Ordutik, kezka soziala ere areagotu egin da, eta badira migranteen eskubideen alde ari diren taldeak: besteak beste, Irungo Harrera Sarea....

Saharar herriaren aldeko hilabetea

Saharar herriaren aldeko hilabetea

Maiatza sahararren aldeko hilabetea izan ohi da, eta Tolosaldean hainbat ekintza antolatzen dituzte. Tolosaldea Sahararekin elkarteak 25 urte egin berri ditu, eta, urtero bezala, Maiatza Borrokan sentsibilizazio jardunaldia antolatu du egunotarako. Igandean amaituko da, Bueltaka ekinbidearekin. 1973ko maiatzaren 10ean sortu zuten Fronte Polisarioa, Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimendu politiko eta militarra. Urte bereko maiatzaren 20an izan zen...

‘Gu’

‘Gu’

Ruper, behar zaitut» diodan guztietan, Ordorika beti dago hor kanta batekin, ataka estutik ateratzeko —Zer gara gu? Nor gara gu? Euskotarrak gara gu?…—, eta haren Egin kontu ez ezik, Beti eskamak kentzen ere gogorarazteko.  Gu horrek beti obsesionatu nau pixka bat. «Gu ez gara horrelakoak», «Ez da gure estiloa», «Hori gurea (gutarra) da»… Esaldi horiek...

Joan-etorri etiko eta osasuntsua

Joan-etorri etiko eta osasuntsua

Azokatik sukalderako bidea egitea izaten da ohikoena, baina, sukaldaritza jendea azokara erakartzeko amua izan daitekeela sinistuta, Landaola Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak Azokatik mahaira sukaldaritza saioak sortu ditu herrialdeko hainbat udalekin batera. Maiatzaren 16an egin zuten lehenengo saioa, Legazpiko azokan, eta Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak herritarrei erakutsi zieten bertako produktuekin plater bat...

«Ikastaroaren helburua da hilekoa eta ziklo hormonala normalizatzea»

«Ikastaroaren helburua da hilekoa eta ziklo hormonala normalizatzea»

Ainitze Sala fitoterapeuta eta baserritarrak (Lazkao, 1981) sendabelar guztiak ditu ezagun. Gainera, hainbat ikastaro antolatzen ditu urtean, mota bakoitzaren tratamendua nola egin azaltzeko. Maiatzaren 29an, esaterako, hilekoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikasteko aholku eta gomendioak emango ditu Lizartzan, 18:30ean, udal aretoan.  Emakumea eta hilerokoa ikastaroa emango duzu Lizartzan. Nola sortu zen ikastaroa egiteko aukera? Sendabelarren gaineko...

«Saiatzen ari gara sasoiaren arabera ekoiztearen garrantzia azaltzen»

«Saiatzen ari gara sasoiaren arabera ekoiztearen garrantzia azaltzen»

Donostiako Bretxako merkatuan kamioiak husten ari dira baserritarrak, goizean goizetik. Bertan dago Mikel Irizar (Astigarraga, 1979), egunero bezala, lorez inguratutako postuan. Salgai izango dituen lore sortak prestatzen ari da. Astigarragako Lizardi baserrikoa da Irizar, eta, gaur egun, bere aitak hasitako lanbideari eusten dio, emaztearekin eta beste bost langilerekin batera. Bretxako merkatuan izaten ditu loreak salgai,...

«Auzoan itxita utzi gaituzte»

«Auzoan itxita utzi gaituzte»

Donostiako Gros auzoko Basque Culinary Centerren (BCC) Gastronomy Open Ecosystem eraikinaren lanak direla eta, «kezkatuta» daude Manteo auzuneko bizilagunak. Izan ere, esan dute obrek «kaltea» eragin dietela, «mugitzeko arazoak» izan baitituzte hala oinezkoek nola ibilgailuek. Euren kexak azaleratzeko asmoz, prentsaurrekoak eman zituzten maiatzaren 9an eta 13an, eraikina egiten ari diren lekuaren alboko eskaileretan. Udalak duela hemezortzi...

«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»

«Nabaritu dugu sexilioari buruzko hitzaldiak barrenak mugitzen dizkiola jendeari»

Martxel Larraza (Etxalar, 2000) Xerka fotokazetaritza proiektua aurkezten ari da Euskal Herriko hainbat txokotan, Joseba Olagarai kazetariarekin batera. Lanak sexilioa du ardatz, eta «LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesu isila» lantzen du. Horretarako, Larrazak Euskal Herriko landa eremuko bost pertsona queer-en bizipenak eta hausnarketak jaso ditu, baita nola sentitu diren ere. Lana aurkezteko lehen...

Ribera bekak, Bidasoa ibaiaren memoria nabarmentzeko

Ribera bekak, Bidasoa ibaiaren memoria nabarmentzeko

Irunen berebizikoa da Bidasoa ibaiaren garrantzia. Irundarren izaeraren oinarrizko elementua da, haren ertzean baitago hiria. Hain justu, ibaia goraipatzeko eta memoriak bizirik irauteko sortu zuten Ribera beka, 2016. urtean. Bikoteka egindako proiektuak saritzen ditu bekak, eta ikertzaile batek eta artista batek osatu behar dute bikotea. Asteon iragarri dituzte lan irabazleen izenak: Ageda Blasco eta Izaro Ieregiren Través...

Bertako altxorrei lekua emanez

Bertako altxorrei lekua emanez

Gipuzkoako errotei balioa emateko asmoaz, IV. Erroten Eguna ospatuko dute igandean, herrialdeko errotetan. Hainbat udalerrik egin dute bat ekinbidearekin, hala nola Aiak, Antzuolak, Aramak, Ataunek, Azkoitiak, Azpeitiak, Beasainek, Bergarak, Errenteriak, Ezkiok, Irunek, Itziarrek, Legazpik, Leintz Gatzagak, Mendarok, Mutiloak, Oiartzunek, Oñatik, Tolosak, Usurbilek, Zegamak eta Zerainek. Askotariko jarduerak antolatu dituzte egun horretarako. Erroten historiari eta duten...