gipuzkoa

Martxan dira Zarauzko trafikoa arinduko duen saihesbidearen lanak

Martxan dira Zarauzko trafikoa arinduko duen saihesbidearen lanak

Hasi dituzte Zarauzko saihesbidea eraikitzeko lanak. Azpiegitura berriaren helburua da herriko zirkulazioa hobetzea, herrigunea zeharkatzen duen N-634 errepideko trafikoa arintzeko eta trafiko astuna zuzenean Abendaño eta Errotaberri industrialdeetara bideratzeko. Lanek hamar milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dute, eta Altuna y Uria eta Amenabar eraikuntza enpresek egingo dute. Aurreikuspenen arabera, saihesbidea 2027. urte hasierarako erabilgarri egongo...

Historiaurreko aztarnen bila

Historiaurreko aztarnen bila

Aranzadi zientzia elkartea hirugarren urtez ariko da indusketa lanetan Amasako Aranerrekako harpean eta Garmendi kobazuloan. Abuztuan ekingo diote lanari, oraindik data zehatzik ez badakite ere. «Orain dela bi urte hasi ginen kobazuloen bila, eta, Amasako ingurua kareharri inguru nahiko garrantzitsua denez, han hasi ginen miaketak egiten», esan du Jon Aldaia Aranzadiko arkeologo eta EHUko doktoregaiak....

Elikadura osasungarria digitalki hedatzea

Elikadura osasungarria digitalki hedatzea

Hamalau ikasle taldek parte hartu dute Gazteak On Elikadura Erronka lehiaketan, eta elikadura iraunkorrari buruzko askotariko bideoak aurkeztu dituzte. Gaur zortzi jakinarazi zuten irabazlea: Irungo Toki Alai institutuko 3. eta 4. mailako ikasleek egindako Ohitura osasuntsuen bila lana. Hain justu, kideek elikadura ohiturak aztertu dituzte ikasturte honetan, 2030erako Agenda egitasmoaren barnean, elikadura osasuntsuaren alde egiteko...

Karibe Zaharra, musikarien agertokia

Karibe Zaharra, musikarien agertokia

Hainbat musikariren topaleku bihurtu da Legazpiko Karibe Zaharra taberna. Zuzeneko kontzertuak eskaini ohi dituzte han bi astetik behin, ostiral gauetan, eta ezagun bilakatu da Euskal Herriko musika eszenan. Kontzertuak emateko leku ofiziala tabernaren barnealdea bada ere, badira lau urte udako emanaldiak kanpoaldean egiten direla. Ekainaren 1ean hasi zuten udako denboraldia, eta egitarau zabala dute uztailaren...

Irribarreak eta negarrak

Irribarreak eta negarrak

Gai harrotasuna ospatu zen ekainaren 9an EAEko zenbait lekutan. Bai, ez naiz erratu, ondo jarri ditut gai hitza eta data. Ez niharduen LGTBIQ+ harrotasunaren egunaz, ez. Gai (ez gay) izatearen momentuaz baizik. Barkatuko didazue txiste txarra, baina hala izan zen pasa den astean, HABEren idatzizko azterketen emaitzak agertu zirelako. Gai/ez gai da inportanteena, homofoboenak ere...

«Denda batek emandako hondakinekin pitxer bat egin dezakegu»

«Denda batek emandako hondakinekin pitxer bat egin dezakegu»

Donostian Organic Studio sortze laborategia sortu zuen iazko uztailean Paula Francok (Donostia, 2000), eta proiektua garatzeko diru laguntza bat jaso berri du. Francok hondakin organikoak berrerabiltzen ditu, eta kontatu du diru laguntzari esker Donostiako establezimenduekin trukea egin nahi duela. Bilboko Basque BioDesign Centerren egin zuen masterra, eta han areagotu zitzaion material organikoekiko zaletasuna. Hala, Organic...

«Inklusioaren teoria errealitatera eraman beharra dago»

«Inklusioaren teoria errealitatera eraman beharra dago»

Batera Aske kooperatibak sormen saio bat eta familientzako topaketa bat antolatu ditu Azpeitian, elbarritasunen bat duten gazteentzat. Ane Davila kooperatibaren sortzailea (Eibar, 2000) aritzen da koordinatzaile lanetan eta dinamizazioan. Lau haizetara izena du Azpeitian egingo duten tailerrak, eta Gipuzkoan eta Nafarroan zabalduko duten proiektuaren parte da. Saioa ostegunean izango da, 17:30etik 19:30era, Dinamoa sormen gunean. Izena...

Haurren minbizia ikertzea oinarri

Haurren minbizia ikertzea oinarri

June Sanchez Tolaretxipi 2013. urtean zendu zen, 2 urte zituela, minbiziak jota. Hori dela eta, Sanchezen gurasoek Juneren Hegoak elkartea sortu zuten, Errenterian. Alabaren omenez egin zuten, baita Gipuzkoan gaixotasun hori pairatzen duten umeen familiak laguntzeko ere. Elkarteak minbiziaren prebentzioaren eta diagnostikoaren aldeko lana egiten du, eta, hori sustatzeko, June Sanchez Tolaretxipi beka antolatzen dute urtero,...

Mende laurden bat bertsoa hedatzen

Mende laurden bat bertsoa hedatzen

Bertsolaritzak izen handiak eman ditu Euskal Herrian, eta, azkeneko hamarkadetan, horretan zerikusi handia izan dute bertso eskolek. Bertsogintzaren transmisioa bermatzeko tresna nagusietakoak dira. Legazpikoak 25 urte beteko ditu aurten: Bertso Olariak-ek. Hango kide Asier Iriondok esan du «ofizialki» 2000. urtean sortu zutela. Herrian orduan bazen bertso grina, bazen «parranda giroan» bertsotan egiten zuen gazterik, eta, elkarrengana...