Kultura

Herri guztia bihurtuko dute kuartel

Herri guztia bihurtuko dute kuartel

Kuartela Herrira jaialdia egingo dute datozen hiru larunbatetan Aretxabaletan. Hamabi kontzertu izango dira herriko hainbat txokotan. Kuartelaren egoera txarra dela salatu dute erabiltzaileek, eta neurriak hartuko dituela agindu du udalak.

Euskara, fokuen argitik at

Euskara, fokuen argitik at

Gipuzkoako zinema eta antzerki aretoetan apala da euskararen presentzia. Gaia landu duten eragileek salatu dute laguntza instituzionala falta dela arlootan euskara bultzatzeko. Zineman eta antzerkian aritzen diren aktoreek, berriz, euskaraz lan egiteko oztopoak nabarmendu dituzte.

Txikiteorako egunik dotoreena

Txikiteorako egunik dotoreena

Maritxu Kajoi ospatuko dute gaur Arrasaten, 1977an txikiteroen patroiaren omenez sortutako jaia. Goizetik sortuko da giroa, eta 20:30ean piztuko da festa, Maritxuri egingo dioten lore eskaintzarekin eta aurtengo mirariarekin. Erakundeen diru laguntzarik gabe antolatzen dute eguna.

Xabier Mendiguren Elizegi. Euskara zainetaraino sartuta

Xabier Mendiguren Elizegi. Euskara zainetaraino sartuta

Unai Zubeldia Idazlea, itzultzailea, hizkuntzazalea, Euskalgintzaren Kontseiluko lehenengo idazkari nagusia, irakaslea… eta askoz gehiago zen Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945). Baina, batik bat, euskararen maitalea, euskara bizitzarako tresna gisa baliatu zuen euskaltzalea —euskaltzain urgazlea zen—. Astelehenean hil zen euskalgintzako ikurretako bat, 78 urterekin. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan 1998tik 2010era egin zuen lanak eman zion sona,...