Kultura

Igandeetan ez dute jai egiten

Igandeetan ez dute jai egiten

Iñaki Gurrutxaga

Harrituta eta izututa geratu ziren Mirandaolako burdinolan lanean ari ziren olagizonak 1580ko maiatzaren 3an. Igandea zen, eta Elizak jai egiteko agindua emana zien herritarrei. Kondairak dioenez, burdinazko zati txiki bat izan zen egun osoko lanaren ordaina, baina ez nolanahikoa: 21 zentimetro luze eta 5,5 kiloko pisua zuen gurutze bat zen. Santikutz eguna zen, eta gertatutakoa miraritzat hartu zuten. Hasiera batean, Elorregi jauregiko armairu batean gorde zuten gurutzea, baina, gertakaria ahoz aho zabaltzen ari zenez, Done Mikelgo baselizara eraman zuten, eta gero herriko elizara.

Argiak, kamera… ekin!

Argiak, kamera… ekin!

Eider Goenaga Lizaso

Duela 30 urte, Donostiako Intxaurrondo auzoan hasi zen dena. Baserri abandonatu bat zen, eta aspaldian inor ez zen bizi bertan...". Larrotxene Bideok ekoitzitako film laburretako baten hasiera izan zitekeen esaldi hori; baina ez da fikzioa, horrela hasi baitzen, duela 30 urte, Larrotxeneren historia.

Aiztondo, bailara solidarioa

Aiztondo, bailara solidarioa

Jon Miranda

Negu Gorriak taldeak Chaquito kantua jaso zuen duela 25 urte Borreroak baditu milaka aurpegi diskoan, El Salvadorren armadaren eta gerrillaren arteko gudan besamotz gelditu zen mutiko bati eskainitako abestia. Hain justu, urte hartan, 1993an, El Salvadorko Segundo Montes komunitatearekin senidetzea erabaki zuen Zizurkilek; Morazan departamenduan, Meanguera eskualdean dago komunitate hori. Gerora, ekimenarekin bat egin zuten Aiztondoko gainerako udalerriek: Villabona-Amasak, Asteasuk, Adunak eta Larraulek, eta urtero, maiatzean, txandaka, Senidetze Eguna ospatzen dute herri horietan. Berezia izango da aurtengoa, 25 urteren ondoren proiektua sortu zen herrira itzuliko baita Senidetze Eguna, Zizurkilera.

Mugaz gaindiko artelana

Mugaz gaindiko artelana

Imanol Saiz

Bidasoa ibaiak banatzen ditu Irun eta Hendaia. Irla txiki bat dago Behobia auzoan bertan, ezohiko irla bat: munduko kondominio txikiena da, Faisaien Uhartea izenez aski ezaguna. Horixe da Irun eta Hendaiako txokorik txikiena. Sei hilabetean behin, Hendaiako eta Irungo udalek txandakatu egiten dute irlaren agintea, eta erakunde bakoitzak urte erdiz kudeatzen du eremua. Urtarrilaren 31n, Irunen esku geratzen da, eta uztailaren 31n, Hendaiaren esku.

Gorputzari mugarik jarri gabe

Gorputzari mugarik jarri gabe

Unai Zubeldia

Gorputza astintzeko hilabetea da maiatza. Musikaren erritmoari segika, hainbat eta hainbat herritan antolatzen dituzte dantza ikastaroak, tailerrak eta emanaldiak, eta Zumaian ere ez dira atzean gelditu. Azken urteotan bezala, prest daukate Maiatza Dantzan egitaraua, eta, Astindu Dantza Elkartearen eskutik, bertaratzen direnek dantzan eta dantzarekin gozatu ahal izango dute maiatzeko larunbat guztietan. Aurten, ordea, badaukate berritasun bat: Celine Illarramendi irakasle lanetan dela, Rendez-vous portuan dantza topaketa egingo dute, asteburu honetan, Zumaiako portuan —21 Dance Street dantza eskola da antolatzailea, Zumaiako Udalaren eta portuaren laguntzarekin—; ikuskizunak eta tailer irekiak izango dituzte bertan.

Taulaz kanpoko lehen aukera

Taulaz kanpoko lehen aukera

Beñat Alberdi

Irratiek zeresan handia daukate, oraindik, hurrengo abesti ezaguna zein izango den erabakitzeko garaian; horrek zehaztuko du uda honetan Euskal Herriko txosna guztietan zein kantu jarriko duten behin eta berriz. Nabarmena da, era berean, musika taldeen sustapenerako sare sozialek hartu duten indarra. Horren adibide litzateke joan den urtean Huntza taldeko seikoteak lortutako sona. Azken hamarkadan dezente aldatu da musikaren testuingurua. Egun, disko bat saltzea baino baliagarriagoa da abesti sorta Youtuben jartzea edo sarean edonork deskargatzeko moduan jartzea. Baina arau guztiek izaten dute salbuespena, eta Oñatiko musika taldeek testuinguru horretatik kanpo kokatu dute euren burua. Izan ere, laugarren aldiz herriko musika taldeen kantuak batzen dituen diskoa kaleratu berri dute: Oñati Bizirik 4.

Aniztasunean ‘trans-formatuz’

Aniztasunean ‘trans-formatuz’

Loinaz Agirre
Transexualitatearen inguruko zalantzak eta iluntasunak argitzen laguntzeko sortu dute Trans-formatzen film dokumentala. Aniztasunaren bidean urratsak eginez, "identitateak azaleratu" nahi dituzte HiKiru taldea osatzen duten hiru kideek: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena eta Garazi Zabaleta Mendizabal beasaindarrek, eta Aitor Lanas Ardanaz iruindarrak.

Argazki kultura sustatzeko

Argazki kultura sustatzeko

Rebeka Calvo

Bi helburu lortu nahi dituzte Tolosa Herria argazki lehiaketarekin: "Tolosan argazki kultura areagotzea eta gure herriaren izenak argazkien munduan oihartzuna izatea". Hala adierazi du Miren Atxagak, lehiaketa antolatzen duen Targazki taldeko lehendakariak. "Gaur egun Tolosan ez dago argazkilaritza kultura handirik", gaineratu du Javier Ortizek, taldeko kideak. "Beharbada, horretarako azpiegitura gutxi daudelako; erakusketak jarri ahal izateko aretoak, esaterako. Gure nahia hori ere bada, tolosarrak argazkilaritzara gerturatzea, alegia".

Bertsoaz gozatzera, finalera

Bertsoaz gozatzera, finalera

Maialen Etxaniz

Gipuzkoako bertsolari gazteek asteburu ederra dute zain. Lasturren (Deba) elkartuko dira gehien atsegin duten gauzetako bat egiteko: bertsotan aritzeko. Gaur jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko 38. Bertso Txapelketaren finala, eta harekin hasiko da bertso eskoletako gazteen egonaldia. Finalaren atarian, urduri bezain gogotsu daude eskolartekoaren azken plazara aterako diren zortzi bertsolariak.