Kultura

Gazte eta sortzaile

Gazte eta sortzaile

Eider Bereziartua
Argiak, kamera, akzioa! Martxan da Azkoitiko eta Azpeitiko neska-mutil gazte batzuek sortutako Shine Again antzerki musikatua. Institutu bateko bizitza du hizpide obrak, eta 29 lagun arituko dira gaur, estreinako emanaldian.

Txotx garaia iragartzeko txotxa

Txotx garaia iragartzeko txotxa

Maite Alustiza
Sagardo garaia hasi aurretik, uzta berria dastatzen emateko, Sagardo Apurua egin ohi zuten sagardogileek garai batean. Donostian, txotx garaia hasi aurreko egunetan dira, eta, berotzen hasteko, XVI. mendeko dolare baserri bat jarriko dute Bulebarrean.

Moriartik pozez eta “harrotasun pixka batekin” jasoko du Abadia saria

Moriartik pozez eta “harrotasun pixka batekin” jasoko du Abadia saria

Olatz Mitxelena

Loreak filma izan da orain artean beren ekoizpen ospetsuena, baina ez bakarra. 80 egunean euskaraz ondu zuten, eta baita bestelako hamaika film labur ere, Zarautzen erosi zuen, esate baterako. Orain dela hamabost urte sortu zuten Moriarti ekoiztetxea, eta sorreratik ekoitzi dituzte lanak euskaraz. Horregatik, urte hauetan guztietan ikus-entzunezkoen esparruan euskarari egin dioten ekarpenagatik jasoko dute Anton Abadia saria.

[Museora] Luberri. Paleozoikotik gaur arte

[Museora] Luberri. Paleozoikotik gaur arte

Eider Goenaga Lizaso

Geologia, Paleontologia eta Lur Zientzien azterketa eta zabalkundeari eskainitako interpretazio zentroa da Luberri, eta Aranzadi zientzia elkarteko geologia saileko kide Jose Angel Torresek eta Klara Gutierrezek (Donostia, 1959) sortu zuten, 2003an. "Museo bat da berez, baina jendearengana hurbiltzea xede duen museo bat da hau. Ez dugu izan nahi soilik bertan dauden piezak ikusteko museo bat, gure helburua erakustea baita, zabaltzea, azalpenak ematea, interesa piztea...".

Iruditan jasotako indusketak

Iruditan jasotako indusketak

Maite Alustiza

"Zer dakigu Kabulen duten bizimoduaz talibanen erorialdiaren ondoren? Eta turismoak Kanbodian dituen ondorioez? Eta Panamako egungo biztanleen identitateaz?". Halakoei eta beste hainbat galderari erantzuna ematen ahaleginduko da Bidasoaldeko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Bihartik azaroaren 26ra bitarte, Irunen eta Donostian jatorri ugaritako lanak ikusi ahal izango dira: Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Txile, Serbia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal, Danimarka, Turkia, AEBak...

[Museora] Topic. Mundu “liluragarria”

[Museora] Topic. Mundu “liluragarria”

Eider Goenaga Lizaso

Tolosako Titirijai jaialdiarekin bateratsu piztu zen txotxongiloen museo bat sortzeko ametsa. Luze izan zuen buruan amets hori Idoya Otegi (Tolosa, 1960) Topic museoko zuzendariak, eta "erditze luzeaz" hitz egiten du museoaren sorrerari buruz galdetuta. Izan ere, 1982an sortu zen Titirijai, "arrakasta handiarekin", baina Topic ez zen inauguratu 2009 arte. Kostatu egin zen proiektua gauzatzea, baina erakunde publikoen babesarekin —Espainiako Kultura eta Sustapen ministerioak, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosako Udala— txotxongiloen munduan erreferente den museoa ireki zuten.

Iritsi zaie eguna sanmartinei

Iritsi zaie eguna sanmartinei

Maite Alustiza

Azaroaren bigarren asteburuan San Martin feria ospatzen dute Euskal Herriko hainbat herritan. Gipuzkoan ere, jai giroan murgiltzen dira San Martin egunaren bueltan, herri zein auzoetan: Ataunen, Zegaman, Araman, Urretxun, Gaintzan, Aian, Errezilen, Villabonan, Alkizan, Amezketan...

Feria entzutetsuenetako bat Zegamakoa da.

Ukuilu bat palazio bilakatzen denean

Ukuilu bat palazio bilakatzen denean

Itzea Urkizu Arsuaga
Ia hiru hamarkada egin behar da atzera Burgiko (Nafarroa) Elizpe elkartearen sorburura itzultzeko. Tolosako San Bernardo eskaut taldeak Erronkari eskualdera txangoak egiteko ohitura zuela eta, taldeko zenbait kide maitemindu egin ziren.

[Museora] Gatz Museoa. Museotik ekoizpenera

[Museora] Gatz Museoa. Museotik ekoizpenera

Eider Goenaga Lizaso

Leintz Gatzagan dago Gatzaren Museoa. Eta herriaren izena eta izana bera zein inguruko paisaia gatzaren ekoizpenari zor zaizkiola azaldu du museoko arduradun Aitor Larrañagak (Azkoitia, 1977). Izan ere, inguruan dagoen iturburu batetik datorren ura gatz-ura izanik, erromatarren garaitik baliatu dute gatza ekoizteko. 1974an ekoitzi zen gatza azken aldiz, ekoizpen industrial moduan. "Kantitate handietan ekoizten zuten gatza XX. mendean, baina gatza dagoeneko elikagaiak mantentzeko behar ez izateak, batetik, eta itsasoko gatzagen ekoizpenarekin ezin lehiatzeak, bestetik, itxiera ekarri zuen".