Albisteak

«Albistea sortuko zuenaren larruan jarri nahi izan genuen»

«Albistea sortuko zuenaren larruan jarri nahi izan genuen»

Orain dela 25 urte sortu zen Hernaniko Kronika, 2000n, gaurko egunez. Aritz Zerain (Ereñotzu, Hernani, 1973) izan zen sortzailea, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazurekin batera. 0. zenbakia maiatzean argitaratu zuten, eta 1.a, San Joan bezperan. Ordutik, egunero argitaratzen da Kronika. Zerain zazpi urtez ibili zen han lanean, eta kontatu du egunerokoan euskarazko prentsaren presentzia bermatzea...

Talde desberdinak, arazo berak

Talde desberdinak, arazo berak

Regina Sorarrain (Aurrera Alegia) I Alegiako alkatea. «Iltzatuta dugu herritarrei emandako hitza» Regina Sorarrain, Alegiako alkatea (Aurrera Alegia). TOLOSALDEKO HITZA Gipuzkoan hogei alkatetza pasatxo dauzkate talde independenteek, eta haietako bat Alegiakoa da. Duela bi urte izendatu zuten hango alkate Regina Sorarrain (Alkiza, 1969). 2019an sortu zen Aurrera Alegia talde independentea, eta, orduko hauteskundeetan, Sorarrain zerrendaburu...

Martxan dira Zarauzko trafikoa arinduko duen saihesbidearen lanak

Martxan dira Zarauzko trafikoa arinduko duen saihesbidearen lanak

Hasi dituzte Zarauzko saihesbidea eraikitzeko lanak. Azpiegitura berriaren helburua da herriko zirkulazioa hobetzea, herrigunea zeharkatzen duen N-634 errepideko trafikoa arintzeko eta trafiko astuna zuzenean Abendaño eta Errotaberri industrialdeetara bideratzeko. Lanek hamar milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dute, eta Altuna y Uria eta Amenabar eraikuntza enpresek egingo dute. Aurreikuspenen arabera, saihesbidea 2027. urte hasierarako erabilgarri egongo...

Historiaurreko aztarnen bila

Historiaurreko aztarnen bila

Aranzadi zientzia elkartea hirugarren urtez ariko da indusketa lanetan Amasako Aranerrekako harpean eta Garmendi kobazuloan. Abuztuan ekingo diote lanari, oraindik data zehatzik ez badakite ere. «Orain dela bi urte hasi ginen kobazuloen bila, eta, Amasako ingurua kareharri inguru nahiko garrantzitsua denez, han hasi ginen miaketak egiten», esan du Jon Aldaia Aranzadiko arkeologo eta EHUko doktoregaiak....

Elikadura osasungarria digitalki hedatzea

Elikadura osasungarria digitalki hedatzea

Hamalau ikasle taldek parte hartu dute Gazteak On Elikadura Erronka lehiaketan, eta elikadura iraunkorrari buruzko askotariko bideoak aurkeztu dituzte. Gaur zortzi jakinarazi zuten irabazlea: Irungo Toki Alai institutuko 3. eta 4. mailako ikasleek egindako Ohitura osasuntsuen bila lana. Hain justu, kideek elikadura ohiturak aztertu dituzte ikasturte honetan, 2030erako Agenda egitasmoaren barnean, elikadura osasuntsuaren alde egiteko...

Karibe Zaharra, musikarien agertokia

Karibe Zaharra, musikarien agertokia

Hainbat musikariren topaleku bihurtu da Legazpiko Karibe Zaharra taberna. Zuzeneko kontzertuak eskaini ohi dituzte han bi astetik behin, ostiral gauetan, eta ezagun bilakatu da Euskal Herriko musika eszenan. Kontzertuak emateko leku ofiziala tabernaren barnealdea bada ere, badira lau urte udako emanaldiak kanpoaldean egiten direla. Ekainaren 1ean hasi zuten udako denboraldia, eta egitarau zabala dute uztailaren...

Irribarreak eta negarrak

Irribarreak eta negarrak

Gai harrotasuna ospatu zen ekainaren 9an EAEko zenbait lekutan. Bai, ez naiz erratu, ondo jarri ditut gai hitza eta data. Ez niharduen LGTBIQ+ harrotasunaren egunaz, ez. Gai (ez gay) izatearen momentuaz baizik. Barkatuko didazue txiste txarra, baina hala izan zen pasa den astean, HABEren idatzizko azterketen emaitzak agertu zirelako. Gai/ez gai da inportanteena, homofoboenak ere...

«Denda batek emandako hondakinekin pitxer bat egin dezakegu»

«Denda batek emandako hondakinekin pitxer bat egin dezakegu»

Donostian Organic Studio sortze laborategia sortu zuen iazko uztailean Paula Francok (Donostia, 2000), eta proiektua garatzeko diru laguntza bat jaso berri du. Francok hondakin organikoak berrerabiltzen ditu, eta kontatu du diru laguntzari esker Donostiako establezimenduekin trukea egin nahi duela. Bilboko Basque BioDesign Centerren egin zuen masterra, eta han areagotu zitzaion material organikoekiko zaletasuna. Hala, Organic...

Kimetz Furundarena eta Agurtzane Agirre: «Gizartea oraindik ez dago prestatuta desgaitasunen bat dugunontzako»

Kimetz Furundarena eta Agurtzane Agirre: «Gizartea oraindik ez dago prestatuta desgaitasunen bat dugunontzako»

Jaio eta bi urtera jarri zioten izena Kimetz Furundarenaren gaixotasunari (Arama, 2008): Larsen sindromea. Gaixotasun horrek %90eko desgaitasun fisikoa eragiten dio Furundarenari, baina gaitasun kognitiboetan ez du inolako eraginik. Sindromea gaixotasun arraroen artean dago sailkatuta, eta, oraingoz, Euskal Herrian ezagutzen den kasu bakarra da harena. Ahalik eta bizitza normalena egiten saiatzen da. Duela gutxi futbol egokituan...