Albisteak

Ficoban nabigatzen

Ficoban nabigatzen

Itsasoaren zale direnek ontziak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute gaurtik igandera bitartean Irunen, Ficoba erakustazokan. Izan ere, Ababor azoka nautikoaren hirugarren aldia egingo dute. «Eskaintza aberatsa eta erakargarria» prestatu dute Hondarribiko eta Irungo udalek eta Hondarribiko Klub Nautikoak. Aisialdiaz gozatzeko itsas jarduerak aukeratzen dituztenentzat pentsatutako proiektua da Ababor; antolatzaileen esanetan, «geroz eta gehiago» dira...

«Hondarribiko Ikastola zergatik sortu zuten sortzaileek berek kontatzea nahi nuen»

«Hondarribiko Ikastola zergatik sortu zuten sortzaileek berek kontatzea nahi nuen»

1960ko hamarkadan, Hondarribian ezinezkoa zen euskaraz ikastea, harik eta «ero» talde batek egoera aldatu zuen arte. Hondarribiko Ikastolak 1965. urtean eman zituen lehen pausoak, guraso talde bat elkartu eta euren seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emanda. Udalak, ikastola horren sorreran parte hartu zutenei aitortza egiteko asmoz, iaz enkargu bat egin zion Gari Garaialderi (Hondarribia, 1972): ikastolaren...

Bakardade sentipena arintzea xede

Bakardade sentipena arintzea xede

Azken urteetan bolo-bolo dabilen gaia da zaintzarena. Nola erantzun zahartzen ari den gizarte baten behar berriei? Noren ardura da hori? Zer egin herrietako adinekoen ongizatea bermatzeko? Galdera horiek eta gehiago erantzuteko asmoz ari dira lanean Gipuzkoako hainbat eragile eta erakunde, eta, hain zuzen ere, norabide horretan ekarpena egin nahi dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Adinberri-Hariak diru...

Ateak eta besoak zabalik Goierrin

Ateak eta besoak zabalik Goierrin

AEBetan bizi diren euskal jatorriko hainbat gazte Goierrin izango dira uda honetan ere. Ekainaren 28tik uztailaren 20ra bitartean egingo dute egonaldia, eta euskara ikasteko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dute, hizkuntzarekin, historiarekin, dantzarekin, musikarekin eta mitologiarekin lotutako askotariko jardueren bitartez. Hirugarren aldia du ekinbideak, eta aurten, Kaliforniako, Washingtongo, Coloradoko, Nevadako eta Oregongo 16 eta...

«Nire bizitzaren eta ametsen aztarnak jarri ditut ikusgai»

«Nire bizitzaren eta ametsen aztarnak jarri ditut ikusgai»

Eva Serna artistak (Donostia, 1970) erakusketa bat ireki berri du Azpeitiko Sanagustin kulturgunean: Aztarnak. Fantasiaren eta ametsen munduan murgildutako artelanak jaso ditu bilduman, bizi ezin dena irudikatzeko asmoz. Sernak dio lan guztiek hari berari jarraitzen diotela, eta askotariko materialak erabili ditu horretarako, hala nola olioa, klera, akrilikoa, akuarela, papera eta telak. Erakusketa martxoaren 31ra bitartean...

Fibromialgia ikusarazteko asteburua

Fibromialgia ikusarazteko asteburua

Azken urtebetean zenbait kirol probatan parte hartu du Beñat Garcia Escribano asteasuarrak, bere buruari erronka botatzeko, eta, bide batez, fibromialgiari, hurbiletik bizi duen gaixotasunari, ikusgaitasuna emateko. Fibromialgia abordatzen izendatu du proba sorta hori, eta asteburuan itxiko du egitaraua. Horretarako, Gipuzkoari itzulia emango dio, korrika. Gaur abiatuko da, 20:00etan, Donostiako Boulevardetik, eta igandean amaituko du, 12:00ak...

Kukua

Kukua

Uste dut akordatzen naizela lehenengo aldiz noiz entzun nuen kukuaren kantua. Martxoko, apirileko eguraldia egiten zuen, halakorik existitzen bada; bai, martxoa edo apirila izango zen. Aste Santuko oporrak hartu genituen eskolan; gurasoek lanean jarraitzen zuten. Aitona-amonen etxean generamatzan bizpahiru egun. Umeak ginen oraindik; goizero-arratsaldero, hosto berri eta zaharrak bihurtzen genituen jolas, etxepeko parkean. Eguerdi hartan,...

Donostiako kaiko hiru familiak salatu dute «baldintza bidegabeetan» bizi direla

Donostiako kaiko hiru familiak salatu dute «baldintza bidegabeetan» bizi direla

«Donostiako kaiko pasealekuan, 7. eta 8. portaleetan, familia batzuk egoera prekarioan bizi gara, eta hogei urte daramatzagu irtenbide baten zain». Hala mintzatu ziren etxe horietako bizilagunak gaur zortzi udaletxean egin zuten agerraldian. «Baldintza bidegabeetan» bizi direla salatu zuten. «Egungo udal gobernuak badu gure egoeraren berri, eta gure kasuaren espedientearekin duen utzikeria salatu nahi dugu». Bizilagunek...