Albisteak

Izkribuek kontatzen duten egia

Izkribuek kontatzen duten egia

Valladolideko Kantzilertzak eta Gorteko alkateek bi emakumeren kontrako epaiaren berri eman zuten 1503ko uztailaren 21ean. Bi lagun akusatu zituzten: Maritxu Oiartzungoa eta Katalina Belauntzakoa —hala ziren ezagunak—. Elkarrekin «haragizko harremanak» eduki izana leporatzen zieten. Donostian hasi zen epaiketa, orduko alkate Miguel Otxoa Olazabalen aginduz. Epaiaren arabera, herritar batek bi emakumeak ikusi zituen «gizon batek emakume batekin soilik»...

Gipuzkoako kanoiak

Gipuzkoako kanoiak

FIDELISSIMA BARDULIA NUNQUAM SUPERATA. Bardulia txit fidela, inoiz ez garaitua. Gipuzkoako armarriaren entseina. Leloaren gainean hiru hagin (zuhaitzak, ez hortzak), olatu urdin eta zilarrezkoak azpian, eta ezker-eskuin, armarriaren kontra erdi etzanda basagizon bana, zakil-zorrotan, txokolate-tableta bistan, garrotea eskuan. Bardulo gihartsuak gure probintzia babesten. Gerrarako prest. Horixe, ostera, ez da Barduliak izan duen armarri bakarra. Aurrekoetan...

Herria, epe luzeko lantoki gisa

Herria, epe luzeko lantoki gisa

Zumaiako, Getariako eta Azpeitiko udalek otsailaren 19an iragarri zuten udaltzainak kontratatzeko lan eskaintza bateratua egingo dutela, eta abian da prozesua. Zehazki, bost langile kontratatuko dituzte, Zumaiarako hiru, eta Getariarako eta Azpeitirako bana. Lehengo astean, kudeaketa gomendioa formalizatzeari behin-behineko onarpena eman zioten Zumaiako Udaleko ohiko udalbatzarrean. Izan ere, herri horretako udalak kudeatuko du lan eskaintza. Iñaki...

Iragana eta oraina elkar lotzeko hariak

Iragana eta oraina elkar lotzeko hariak

Martxoaren 8a 1910ean izendatu zuten lehenengoz Emakume Langileen Egun gisa. Ordutik, askotariko adierazpenak egin dituzte mundu osoko emakumeek, baina, urteak pasatuta ere, letra larriz idazten da oraindik efemeride hori. Eta hainbat izan dira mende horretan, Gipuzkoan, emakumeek abiatutako borrokak; Andoaingo ehungintzako emakumeena eta Hernaniko Zikuñagako paper lantegikoena, esaterako. Baina badira iragana uste baino gertuago dagoela...

Doako Parkina Denontzat dinamika sortu dute Donostia ospitaleko hainbat langilek

Doako Parkina Denontzat dinamika sortu dute Donostia ospitaleko hainbat langilek

Donostia ospitaleko langileek Doako Parkina Denontzat izeneko dinamika sortu dute oraintsu. Irtenbidea eman nahi diote langileentzako eta erabiltzaileentzako aparkalekuen eta garraio publikoaren faltaren arazoari. Otsailaren 28an aurkeztu zuten taldea, ospitaleko Arantzazu eraikinaren atarian. «Langileok eta pazienteok nazkatuta gaude ospitaleko aparkalekuaren egoera jasanezinarekin», esan zuten taldeko kideek. «Hilabeteak daramatzagu arazoa salatzen, eta Osakidetzak oraindik ez du...

«Zahartzeko eredu berri bat asmatzen ari gara, eredu tradizionala baina askoz ere dibertigarriagoa dena»

«Zahartzeko eredu berri bat asmatzen ari gara, eredu tradizionala baina askoz ere dibertigarriagoa dena»

Gaur egun, jende gehiagok zeharkatzen du 80 urteren langa, eta Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazle eta kazetariak dio sasoi horri aurre egiteko «maparik gabe» abiatu direla asko eta asko. Hainbat belaunaldikiderekin batera, zahartzaroa bizitzeko eredu berri baten bila ari da, bere ustez, eredu tradizionala baino «askoz ere dibertigarriagoa» dena. Ez du erabakiak hartzen diren lekutik...

Euskoa, aurki Oiartzualdean eta Baztanen

Euskoa, aurki Oiartzualdean eta Baztanen

Europan, gehien erabiltzen den tokiko moneta da euskoa. Gaur egun, Ipar Euskal Herrian erabiltzen da, eta hala izan da azken hamabi urteetan, sortu zenetik. Baina jauzi bat eman nahi du euskoak, eta Hego Euskal Herrian ere erabili ahal izango da laster. Bi eskualde izango dira euskoa erabiltzen lehenak: Baztan (Nafarroa) eta Oiartzualdea. Horrenbestez, Oiartzunen, Lezon,...

Hilabete bat bertsoz

Hilabete bat bertsoz

Gaur zortzi hasi zen Martxoan Bertsoa zikloaren 23. aldia, Urretxuko Soraluze tabernan. Aurten, hiru kidez osatutako bederatzi talde ari dira lehian taldekako txapelketan, eta lehenengo kanporaketan Jon Mendizabalek, Jon Gurrutxagak eta Jorge Anduezak osatzen duten Miletoko Fideua taldea izan zen garaile. Arkaitz Aizpuru, Mikel Iturriotz eta Gorka Santestebanen Ziripoto eta Jon Mata, Aritz Kortabarria eta...