Albisteak

Emaitzak jasotzeko garaia da

Emaitzak jasotzeko garaia da

Unai Zubeldia

Hilabete askoko isileko lanaren ondoren, iritsi da bateko eta besteko iritziak pilatzen hasteko garaia. Aurreko urtekoa baino bizixeagoa dela, alkohol gehiago daukala, kolorez indartsuagoa dela... Tortilla, bakailao, txuleta, intxaur eta gazta artean, txoko askotan sagardoa izango da hizketagai nagusia hurrengo aste eta hilabeteetan. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, hurrengo asteazkenean inauguratuko dute txotx garaia, Astigarragako Gartziategi sagardotegian, Sagardo Berriaren Egunarekin, eta maiatzeko lehen asteburura arte zabalik egongo dira sagardotegietako ateak.

Aiala Oronoz: “Niretzat, garrantzia du Irunen jazotakoa dokumentatu izanak”

Aiala Oronoz: “Niretzat, garrantzia du Irunen jazotakoa dokumentatu izanak”

Beñat Alberdi

Filosofia eta Musikaren Historia eta Zientzia ikasketak eginda dauzka Alaia Oronozek (Hondarribia, 1977). Bizitzak hamaika buelta ematen ditu, ordea, eta historialari lanetan bukatu du azkenean. Orion egin zituen lehen urratsak memoria historikoa berreskuratzeko lanean, garai bateko testigantzak batuz, eta gero lan berbera egitea proposatu zion Irungo Nicolas Guerendiain elkarteari. Artxiboak arakatu eta arakatu, bertan lanean jardun ziren presoen datuak aurkitu arte. Horrela sortu zen A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa proiektua, eta aurkeztu berri du lana. Behartuta lanean jardun zirenak oroitu ditu ikerketan, historiak irentsitako 207 pertsona.

Elkartasuna argazki bihurtuta

Elkartasuna argazki bihurtuta

Unai Zubeldia

Ez da argazki lehiaketa soil bat, eta ez da erakusketa arrunt bat ere. "Ekintza honek Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari laguntzeko erronka dauka oinarrian". Hala azaldu du Artgazki Arrasateko argazki elkarteko presidente Anibal Carmonak. 2015. urtean sortu zuten elkartea, eta 2016tik antolatu dute Udazkena Euskal Herrian argazki lehiaketa-erakusketa. Aurten 61 egileren 171 argazki jaso dituzte —gehienez hiru argazki bidal ditzake argazkilari bakoitzak—, horietatik 45 argazkik gainditu dute galbahea, eta ikusgai izango dira, gaurtik hilaren 26ra arte, Arrasateko Kulturateko erakusketa aretoan, astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

Eskoletatik energia iraultzen

Eskoletatik energia iraultzen

Ikerne Zarate
Energia aurreztea eta eraginkortasun energetikoa sustatzea: helburu hori dauka Oiartzualdeko lau ikastetxe publikotan martxan jarri duten 50/50 proiektuak, eta baita energia arloan parte hartzea, kontzientziazio lana egitea eta prestakuntza bultzatzea ere.

Zaintza dago jokoan

Zaintza dago jokoan

Aitziber Arzallus
Protesten eta mobilizazioen urtea izan da Gipuzkoako zahar etxeetako, adineko pertsonentzako eguneko zentroetako eta tutoretzapeko etxeetako langileentzat.

Amaiera guztiak ez baitira gozoak izaten

Amaiera guztiak ez baitira gozoak izaten

Unai Zubeldia

Bosgarrenez jarraian Kontxako Bandera astintzen ari ziren irailaren 9an, eta, zuzendaritzaren jarrera gogor kritikatuta, ia denek taldea utziko zutela jakinarazi zuten bi hilabete eskas geroago, azaroaren erdialdean. "Mugak gainditu ditu zuzendaritzak, eta atzera-bueltarik gabea da erabakia". Ez da giro Pasai Donibanen, azken bost urteotan besteak beste Euskotren liga eta Kontxako Bandera irabazi dituen taldea desegituratzeaz gain —Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak ere irabazi dituzte aurten—, gizonezkoen traineruak ere maila galdu zuelako irailaren 16an, Portugaleten (Bizkaia). 2019an KAE 1 ligan ariko da gizonezkoen ontzia.

Bizi-bizirik jarraitzen du oraindik

Bizi-bizirik jarraitzen du oraindik

Unai Zubeldia

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak...". Gitarra lagun hartuta, Mikel Laboak hala abestu zuen urte luzez herriz herri, auzoz auzo, eta erein zuen hura jasotzen ari da orain Donostiako artista, hil zela hamar urte bete direnean. Joan den abenduaren 1ean omenaldi goxoa egin zioten jaioterrian; egun horretan bertan inauguratu zuten Mikel Laboa plaza, Antigua auzoan, Marisol Bastida haren alarguna bertan zela. Laboaldia Azpeitian; Laboaren abestiak moldatuta kontzertua Urretxu-Zumarragan; omenaldi ekitaldia Baionan; Mugak. Laboari omenaldia Uztaritzen (Lapurdi)... Hegoak ebaki gabe, oraindik ere herriz herri hegan jarraitzen du Laboaren lan oparoak.