Albisteak

Suhiltzaile gutxiegi Donostian

Suhiltzaile gutxiegi Donostian

Donostiako Udaleko suhiltzaileek 30 urte daramatzate langile kopuru berarekin, eta, azken bi urteetan, langileak hori aldatu nahian ibili dira. Aurtengo mobilizazioen ondoren, udalak konpromisoa hartu du datozen bi urteetarako beste hamabi langile kontratatzeko, eta akordioa sinatu dute. Dena dela, Mikel Goiatxe Donostiako suhiltzaileen zerbitzuko teknikariak eta Egoitz Urbe suhiltzaileak diote suhiltzaile gehiago behar direla. Biek ala biek Gipuzkoako...

Adostasuna gizarte zerbitzuetan

Adostasuna gizarte zerbitzuetan

Donostiako Udaleko gizarte zerbitzuetako langileen grebak ere eman du fruiturik: udalarekin aurreakordioa egin berri dute, eta jende gehiago kontratatzea adostu. Maialen San Sebastian gizarte langilea 2019tik dabil gizarte zerbitzuetan lanean, eta esan du lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela zerbitzu egokia emateko. Txomin Lasa ELA sindikatuko udal arduradunak ezohikotzat jo du gatazka, baina adierazi du beharrezkoa izan dela gizarte ereduaren...

Sukaldea

Sukaldea

Herren egiten duen aulki bat. Mahai bat, inguruan bildu ohi dituena platerak, katiluak, latak, hautsontziak, eskuak, aldizkariak, opariak, frutaontziak. Kafe-makinaren pssssss. Pospolo erabiliak. Leiho bat zabalik, atzera eta aurrera. Koloretako zakarrontziak. Sei labana paretan pegatuta, beste bi mahaian. Iturria, eta azpian, harraska bat ataskatuta. Egunkariak pilatuta. Melokotoi ubelduak. Ogi apurrak lurrean, eta azenario bururen bat....

«Antropologiaren bazterketa gizarte osoaren galera da»

«Antropologiaren bazterketa gizarte osoaren galera da»

Onintze eta Garazi Garrido ahizpa bikiek (Beasain, 2000) txikitatik izan dute mundua ulertzeko jakin-mina. Horrexek bultzatuta, Gizarte Antropologia gradua ikastea erabaki zuten, eta egun irakasleak dira biak. Iruditzen zaie hezkuntzan antropologia ez dela behar bezain ikusgai, eta lanean ari dira diziplina horrek «behar duen lekua» izan dezan. Gizakari proiektua sortu zuten martxoan, antropologia gizarteratzeko eta...

Baserritar gazteen lekukoa

Baserritar gazteen lekukoa

Izendatu dituzte lehen sektorean jarduteko diru laguntzak jasoko dituzten hemeretzi gazte gipuzkoarrak. Eusko Jaurlaritzak —Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiekin batera— 2005etik du martxan nekazari gazteentzako GazteNek programa. 18 eta 40 urte bitartekoentzat da, eta partaideek laguntza ekonomikoa eta aholkularitza jaso ahal izango dituzte bost urtez. Programaren onuradun dira, besteak beste, Urtzi Lazkano, Ane Aranburu, Aitor...

Kafe aleak itxaropen izpi

Kafe aleak itxaropen izpi

Tigrinyeraz kafea da buna. Esanahi bera duten hitzak izan arren, Etiopia iparraldean kafea hartzea baino gehiago da. Hain zuzen ere, Tigray eskualdeko gerra zibilean sexu abusuak jasan dituzten emakumeei babesa eskaintzen dien kafearen erritua da buna. Egoaizia elkarteak Tigrayko emakume horien testigantzak jasotzen eta gerraren nondik norakoak azaltzen dituen erakusketa bat antolatu du Donostiako Okendo kultur etxean. Ikusgai...

Euskarak behar duena

Euskarak behar duena

Zer behar du euskarak? Pasa den astean Siadecoren txostena aurkeztu zuten: «Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa». Bertan azaldutako joerak izugarriak dira, etorkizuneko argazki tristea zirriborratzen dute. Beraz, zer da beharrezkoa proiekzio horiek hain izugarriak izan ez daitezen? Zer da premiazkoa etorkizuneko erretratu hori hain goibela izan ez dadin? Egia esanda, ni...

Astigarragako tren geltokia 2027aren amaieran irekiko dute

Astigarragako tren geltokia 2027aren amaieran irekiko dute

Astigarragako bizilagunek 2027. urtearen amaieran erabili ahal izango dute tren geltoki berria; izan ere, Astigarragako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Adif enpresak hura eraikitzeko akordioa sinatu zuten lehengo astean, udaletxean egin zuten agerraldi batean. Han izan ziren Xabier Urdangarin alkatea, Susana Garcia Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailburua eta Pedro Marco Adifeko presidentea, eta esan zuten geltokia eraikitzeko lanak...

«Erromeria Egunak 25 urte betetzeak esan nahi du gauzak ongi egin ditugula»

«Erromeria Egunak 25 urte betetzeak esan nahi du gauzak ongi egin ditugula»

Dantza, musika eta giro aparta. Errenteriak baditu ongi pasatzeko osagaiak, eta bihar denak nahastuko dituzte, herriko Erromeria Egunaz gozatu ahal izateko. Festak 25. urtea beteko ditu aurten. 10:30ean hasiko dute egitaraua, dianarekin, eta hamaiketakoa egingo dute ondotik, Koldo Mitxelena plazan. Musikaren txanda izango da gero, Aiko taldearekin; Xabier Olaskoaga plazatik abiatuko dira, eta herriko kaleak...