Albisteak

Euskara, erronkaz irudikatuta

Euskara, erronkaz irudikatuta

Aitor Biain

Euskararen etorkizuna aurre egin beharreko erronkaz beteta dagoela erakutsi nahi dute Eibarren, eta hala irudikatuko dute datorren astean egingo duten ekitaldi esanguratsuan. Guinness errekor saiakera egingo baitute ekainaren 22an, Untzaga plazan osatuko duten giza irudi erraldoiarekin. Eibarren Akebai plataforma ezagutaraztea eta irailetik aurrera martxan jarriko duten Euskararen Plan Estrategikoari begira herritarrak "aktibatzea" du helburu egitasmoak. "Ilusioa ezinbestekoa da planean ezarri ditugun helburuak lortzeko. Ilusioa sortu behar dugu herritarrengan; giro berezia sortu behar dugu. Oinarrizkoa da hori. Horretarako balioko du ekitaldiak", adierazi du Idoia Argoitiak, Eibarren Akebai plataformako kideak.

Helburuak izango dira aurrekontuen oinarria

Helburuak izango dira aurrekontuen oinarria

Ikerne Zarate

Helburuetan oinarritutako aurrekontuak egin nahi ditu Errenteriako Udalak, eta, horri begira, lankidetza proiektua jarri du martxan Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU). Udalaren helburuak ardatz hartuta egin nahi dituzte aurrekontu horiek, eta adierazle batzuk finkatuko dituzte horretarako, egindako inbertsioen betetze maila egokia den ebaluatzeko. Dirua zertan gastatzen den, eta, aldi berean, inbertitzen den horren eraginkortasuna zenbatekoa den neurtu nahi dute garatu nahi duten sistema berriarekin. Hala azaldu du Jon Txasko Errenteriako Udaleko Ogasun zinegotziak. "Inbertitzen den dirua zertan erabiltzen den azter dezaten sustatu behar dugu. Aldaketa erraza dela pentsa badaiteke ere, orain arte ez dute asmatu plazaratutakoa teoriatik praktikara eramaten".

Ziabogan trabatuta

Ziabogan trabatuta

Unai Zubeldia

Itsasoa zakartuta dabil Donostia aldean. Bizpahiru metroko olatuak, ipar haizea... Ez da giro Gipuzkoako hiriburuko kai inguruan. Azken hiru urteotan eginahalak eta bi egin dituzte emakumezkoen proiektu sendo bat sortzeko, baina ziabogan trabatuta jarraitzen dute Donostiako arraun klubek. Elkarrekin ados jarri ezinik, bihartik aurrera hiriburuko bi ontzi izango dira uretan Gipuzkoako Ligan: Donostia Arraun Lagunak, hirugarren urtez jarraian, eta Kaiarriba Donostiarra, lehenengoz.

“Sasoia behar da, baina, gogoa izanez gero, dena da posible”

“Sasoia behar da, baina, gogoa izanez gero, dena da posible”

A. Vierbücher

Emakumezkoak mendi lasterketetara hurbiltzeko asmoz jarri dute abian Zuk badezakezulako kanpaina Beasaingo Udalak eta Ehunmiliak ultratrailaren antolatzaileek. Jon Aranburu prestatzaile fisikoarekin (Barañain, Nafarroa, 1970) izandako lankidetzatik atera dute ideia. Maiatz bukaeran aurkeztu zuten egitasmoa, Beasainen, eta lehenengo harria jarria dute jada. Ehunmilietako Marimurumendi mendi maratoiko 42 kilometroak hiru etapatan egitea da proposamena, lan saio modura. Joan den igandean egin zuten lehenengo saioa, eta hurrengo bi asteburuetan egingo dituzte beste biak.

Urtea bete elkartasun

Urtea bete elkartasun

Eider Goenaga Lizaso

Itsasondo ez da herri handia, baina, bere txikian, ekitaldi handia antolatu dute astebururako, euren herria utzi eta gainean daramatenarekin bizimodu berri baten bila atera behar izan duten milaka eta milaka errefuxiatuekin elkartasunean. Ongi Etorri Errefuxiatuak jarri diote izena jaialdiari, eta gaur arratsaldean hasita egitarau zabala atondu dute. Ongietorria, baina, ez da soilik errefuxiatuentzat. "Itsasondora datorren guztiari egingo diogu ongietorria. Izan ere, zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta hobeto, diru guztia errefuxiatuekin lanean ari diren taldeentzat baita", azaldu du Erkuden Mendizabalek, Itsasondoko Ongizate zinegotzi eta jaialdiaren antolatzaileetako batek.

[Herriz herri] Orendain. Herritarren parte hartzea oinarri

[Herriz herri] Orendain. Herritarren parte hartzea oinarri

Imanol Garcia Landa

Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orendain, baina ezin da ukatu oso dinamikoa dela. Herritarren parte hartzeari ematen zaion garrantzia nabarmendu du Gorka Egia alkateak (Orendain, 1978): "Aurreko legealdia hasi genuenean argi geneukan bideren bat aurkitu beharra geneukala herrian hartuko genituen erabakiak herritarren gehiengoaren iritziaren araberakoak izateko. Bost urteren ondoren, lasai esan dezakegu gaur egun herritar guztien araberakoak direla Orendainen hartzen diren erabakiak".

Umearen garapena ardatzean

Umearen garapena ardatzean

Eider Goenaga Lizaso

Konfiantzaren Pedagogia deitzen diote batzuek, Pedagogia Aktiboa ere bai, Azpeitian Kimu izena jarri zioten... Izenak izen, Haur Hezkuntzaren eraldaketa pedagogikoa ari dira egiten 60 ikastolatan (Gipuzkoan 26 dira), eta, horretarako, Haur Hezkuntzarako Ikastolen Elkartearen Proiektua dute ardatz. Proiektuak marko bat zehazten du, eta ikastola bakoitzak, bere behar, kezka eta baliabideen arabera, proiektu propio bat landu behar du, eraldaketa gauzatzeko. "Guk garbi daukagu ikastola bakoitzak bere proiektua egin behar duela; elkarteak marko bat jarri du, eta denok norabide berean joan behar dugu, baina bakoitzak marraztu behar du bere bidea", esan du Beñat Azurmendi Ikastolen Elkarteko Haur Hezkuntzako eta Prestakuntzako arduradunak.

Horma artean, iraganera jauzi

Horma artean, iraganera jauzi

Unai Zubeldia

Ez dauka zentzurik erabiltzen ez den azpiegitura bat horrela mantentzeak". Donostiako Udalak horregatik erabaki du Artikutzako Enobieta urtegia urez hustea, eta, ondoren, hormaren erdian zulo handi bat eginda, errekari bere berezko bidea egiten laguntzea. Alfonso Gurpegi Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotziak onartu du hasieran urtegia deuseztatzeko proiektu bat zeukatela esku artean, natura erabat lehengoratzeko. "Baina ez zen bideragarria inguru babestu horretan kamioiak eta gainerakoak sartzea".

Exotikoa? Betiko sukaldaritza

Exotikoa? Betiko sukaldaritza

Jon Miranda

Urte gutxian asko hazi da Txinako ekonomia, eta herritarrei handitu egin zaie munduko gastronomiarekiko interesa Mendebaldeko merkatuetara zabaltzearekin batera. Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala erakusteko asmoz joan zen Javi Rivero (Villabona-Amasa, 1991), maiatzean, Shanghaiko Sial Txina 2017 elikadura eta gastronomia azoka entzutetsura.