Albisteak

Sorosleen lanari «garrantzia» emateko eskaria

Sorosleen lanari «garrantzia» emateko eskaria

Donostiako hondartzetako sorosleek salatu dute materiala falta zaiela eta instalazioetan higiene falta dagoela. Esaterako, Mikel Ianzi Zurriolako sorosleen arduradunak esan du «samingarria» dela euren lanari garrantzirik ez ematea. Ianzi 2010etik dabil sorospen zerbitzuan lanean. [articles:2142764] Donostiako sorosleak urteetan ari dira lan baldintzen alde borrokan. Ianzik kontatu du 2017an hasi zirela antolatzen lan kontratuak hobetze aldera:...

Aldundiak esku hartu du hondartzetan

Aldundiak esku hartu du hondartzetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta kostaldeko udalek akordio bat sinatu dute hondartzen kudeaketaren harira. Aldundiko Jasangarritasun Sailak orain arte baino 4,1 milioi euro gehiago jarriko ditu 2027. urtera bitarte, hondartzetako funtsezko zerbitzuak finantzatzeko. Alazne Txurruka Debako alkateak eta Haritz Alberdi Getariakoak «eskuz esku» egin dute lan akordioa lortzeko, baina biek esan dute «akordio integral» bat nahi dutela eta helburua ez...

Errutina, bizitza, gerra

Ez dakit zuetako inor ohartu den azkenaldian dena dela errutina. Gimnasioan egin beharreko errutina, azala zaintzeko errutina, aurpegia garbitzeko errutina… Dena ingelesezko berbaz zipriztinduta, edo melatuta. Orain arte, ordea, errutina kontu askoz korrienteagoa zen, aspergarria, eguneroko bizimodua aurrera ateratzeko manera. Jaiki, prestatu, errekaduak egin, jatorduak atondu, etxea garbitu, lan egin, zaindu ume zein zaharrak… Bizitzari...

Iraganeko argiak betikotzea asmo

Iraganeko argiak betikotzea asmo

Antzinako herri ohiturak, hileta errituak eta argizaiolak ardatz hartuta, Argizaiola liburua osatu dute Joseba Urretabizkaia argazkilariak eta Fernando Hualde historialariak. Euskal Herriko seiehun argizaiola baino gehiagoren irudiak bildu dituzte, eta irizpidea izan da inoiz «benetan erabilitako piezak» izatea, eta «ez apaingarri huts» gisa erabilitakoak. Egileek esan dute lana ez dela argazki bilduma bat soilik; izan...

Ahalduntzea ospatzeko plaza bat

Ahalduntzea ospatzeko plaza bat

Aldaketa pertsonal eta kolektiboa gauzatzeko prozesua da jabetzea, bai eta «sistemak emakumeengan duen eraginaz konturatzea» ere. Hernaniko Emakumeentzako Jabetze Eskolak uste du horretarako nahitaezkoa dela hainbat faktore elkartzea, hala nola «emakumeei maila pertsonalean gertatzen zaiena ulertzea, eskubideak ezagutzea, informazioa eta baliabideak eskura izatea, nork bere ahalmenak lantzea eta autonomia, kontzientzia eta ahalmen kritikoa izatea». Jabetzea...

«Produktu erotikoak jendeari hurbiltzea da asmoa»

«Produktu erotikoak jendeari hurbiltzea da asmoa»

Aretxabaletako Udalak datorren asteazkenean tupper sex ikastaroa antolatu du, Jabetze Eskolen egitarauaren barnean. Idoia Sanchezek (Aretxabaleta, 1994) gidatuko du saioa; erizaina, sexologoa, terapeuta menstruala eta metodo sintotermikoko monitorea da. Ez-mistoa izango da, eta jendeari produktu erotikoak aurkeztea izango da helburua. Sanchezek Xarma bilerak proiektua sortu zuen orain urte batzuk, herriz herri jostailu erotikoak ezagutarazteko. Zergatik...

Obabazaleei harrera egiteko

Obabazaleei harrera egiteko

Asteasuko Udalak 2015ean sortu zuen Muskerraren Bidea, Donostia 2016 kultur hiriburutzarekin lankidetzan. Ibilbideak Bernardo Atxaga idazle asteasuarraren Obabakoak liburu ezaguneko alegiazko lurralde literarioa du abiapuntu, eta helburua da idazleak inspirazio iturri izan zituen parajeak bertatik bertara ezagutzea. Bi kilometroko ibilbidea da Muskerraren Bidea, eta, hain zuzen ere, ibilaldi hori egiteko harreragunea inauguratu zuten maiatzaren 23an,...

Euskal sukaldea, itsasotik

Euskal sukaldea, itsasotik

Euskal Gastronomiaren Topaketak laugarren aldia izango du aurtengoa; bihar ospatuko dute, Getarian. Mantala elkarteak antolatu du. «Arabaz, Bizkaiaz edo Gipuzkoaz hitz egiten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina aurtengo Euskal Gastronomiaren Topaketan itsasoaz hitz egingo dugu; itsasoa izango da gure lurraldea», esan du Aitor Arregi Getariako Elkano jatetxeko sukaldariak. «Euskaldunon itsas izaera ez da...