Eider Goenaga Lizaso
Ez dira gutxi ahobizi baten komeriak. Posible izango al du goizean etxetik atera eta itzuli arteko elkarrizketa guztiak euskaraz egitea? Saiatzen bada, nola erantzungo diote ezezagunek? Gai izango al da solaskideak gaztelerari eusten dion bitartean euskaraz jarraitzeko? Ariketa sozial gisa planteatu da Euskaraldia, nolabaiteko esperimentu gisa. Bere esperimentu propioa egin nahi du ahobizi-ak, eta Donostia ingurua hautatu du horretarako. 11:45ean iritsi da Donostiara, eta 16:00etan jarri dio bukaera esperimentuari, Urbilen.