Albisteak

Negu guztia, arrastaka

Negu guztia, arrastaka

A. Arzallus Gripea erasokor hel zitekeela aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek iragan urriaren 19an, gaitzaren kontrako txertaketa kanpainaren aurkezpen ekitaldian. Eta bete-betean asmatu zuen. Oso gogor jo du aurten, aspaldiko urteetako gogorren. Guztira 2.003 lagun ospitaleratu behar izan dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, haietatik 409 larri, eta 86 lagun hil dira. %40k...

Arropa saltzaileak, gustura

A. Arzallus Arropa denden jabeek eguraldi txarra nahi izaten dute neguaren hasieran, berokiak eta jertseak errazago saltzen dituztelako. “Alde horretatik, oso denboraldi ona izan da”, adierazi du Ixiar Sanchez Tolosako Mihise emakumeentzako arropa dendaren arduradunak. “Lau denda ditugu guk; hiru Donostian eta bat Tolosan, eta oso ondo saldu dugu denetan; ez gaude kexatzeko moduan”. Sanchezek...

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Aitziber Arzallus

Azken 30 urteotako negurik bustiena izan da aurtengoa. Ia aterrunerik gabeko hiru hilabete luze. Gipuzkoan, batez beste, metro koadroko 681 litro bota ditu, garai horretan ohi duenaren ia bikoitza —metro koadroko 384 litro da batezbestekoa—. Eta otsaila izan da guztietan hilabeterik txarrena, euritsua ez ezik, hotza ere izan delako: atertu gabe bota zuen otsailaren 1etik 14ra; 28 egunetatik 21 euritsuak izan ziren; eta batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,5 gradu baxuagoa izan zen.

Iktusa, bat-bateko gaitza

Iktusa, bat-bateko gaitza

A. Vierbücher

Adinean aurrera egin ahala, gero eta kezka handiagoa sortzen du bizi kalitatearen kontuak. Adin batera iritsita, gauzarik preziatuena bizitza bera dela jabetzen dira gehienak, baina, hain justu, bizi kalitate ona behar izaten da bizitzak eskaintzen duen horretaz gozatu ahal izateko. Norberak bere kabuz bizitzen jarraitzeko, lagunekin eta familiarekin gozatzen segitzeko, mendi buelta bat edo bueltaxka txiki bat emateko... Gozagarri den hori guztia egiteko garrantzi handia dauka norbera ondo egoteak.

Abentura, ron botilarik gabe

Abentura, ron botilarik gabe

Asier Perez-Karkamo

Nerabeak, gazteak eta helduak nahastuta, denak altxorraren bila. Horixe da Hondarribiko talde batek Pazko astea Pasai Donibaneko Arrokaundietako Piraten Etxea aterpetxean igarotzeko aukeratu duen plana. Hondarribiko Saindua Udal Gaztelekuak eta Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak elkarlanean antolatuta, Konkis-Pirata 2018 izeneko oporraldi berezia ari dira egiten aurten ere. Zertan den berezia? Batez ere, antolakuntzan, gazte boluntarioen eta hezitzaileen artean banatzen baitituzte nerabeen egonaldiaren ardurak.

“Honek ez dauka zentzurik”

“Honek ez dauka zentzurik”

Unai Zubeldia

Ezer garbirik ez dago oraindik, baina kezkatuta gaude etor daitekeenarekin". Baserritarrak ez daude lasai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila onartzear den Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) dekretu berriarekin. "Ahaztu egin da landa eremuko errealitatea, eta, beste behin ere, baserritarrei kalte egingo digu bidegabeki", salatu du Garikoitz Nazabal EHNE sindikatuko lehendakariak. "Gure baserriak ez dira etxebizitza soilak; hamaika funtzio betetzen dituzte". Baserriak lotarako edo familian egoteko teilatupe soilak ez direla azalduta, euren eraikinek EITrik pasatu beharrik ez izatea eskatu dute baserritarrek. "Honek ez dauka zentzurik".

Bihar jokatuko dute Osinaldeko finala, Gabirian, 22:30ean

Plazatik Gaztetxera txapelketaz gain, beste hainbat gazte sariketa ere ari dira jokatzen hilabeteotan; Osinalde, adibidez. Hemezortzi bertsolarik parte hartu dute txapelketa horretan, hiru saiotan, eta Peru Abarrategi, Txaber Altube, Oier Etxeberria, Asier Galarza, Eli Pagola eta Aitor Servier ariko dira bihar, finalean, Osinalde elkartean. 20:30ean hasiko da bertso afaria, eta 22:30ean finala.

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Beñat Alberdi

Abian da XVI. Plazatik Gaztetxera txapelketa. Atzo egin zuten lehen saioa, Oñatin, eta gaur izango da bigarrena, Zestoan. Ondoren zain izango dituzte Soraluze, Itziar, Eibar eta Deba; Ondarroan (Bizkaia) jokatuko dute finala, maiatzaren 12an. Hamaika bertsolari, hainbat belaunaldi eta beste hainbeste saio bildu ditu txapelketak, hasierako oinarriak ahaztu gabe, hori bai.