Albisteak

Abu Dhabira, Olinpiar Jokoetara

Abu Dhabira, Olinpiar Jokoetara

Unai Zubeldia

Aukera izanez gero prest egongo ote ziren galdetu, eta Iker izan zen lehenengoa eskua altxatu eta baietz esaten". Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Goi Zikloan Diseinuko irakaslea da Xabier Puertas (Lasarte-Oria, 1981), eta Abu Dhabitik itzuli berria da Iker Borde Fabrikazio Mekanikoko Diseinua zikloko ikasle ohiarekin batera (Donostia, 1997). World Skills Munduko Txapelketan parte hartu zuen Bordek urriaren 15etik 18ra, "Lanbide Heziketako Olinpiar Jokoetan".

Soroan zein lantegian, arkatza poltsikoan

Soroan zein lantegian, arkatza poltsikoan

Miriam Luki

Ez zen izan ohiko poeta. Legazpiko Telleriarte auzoko izen bereko baserritik hartu zuen izena Martin Ugarte Saletxe-k (Legazpi, 1916-1996). Han jaio eta hazi zen. Baserritar jaio zen, eta Patricio Echeverria siderurgia fabrikan hasi zen lanean 17 urterekin. Aurretik, artean umea zela, Aizkorri aldera eramaten zuen artaldea, aitarekin, eta Arriurdineko parajeetan igarotzen zituen udak. Zertzelada bat falta da Saletxe ez zela ohiko poeta izan azaltzeko: on Geronimo apaizak, Brinkolako auzoan maisu izan zuenak, irakurzaletasuna transmititu zion gaueko eskoletan. Saletxeren soslaia osa daiteke zertzelada guztiak batuz gero: baserrikoa, artzaina, lantegiko behargina eta arkatza zein papera beti soinean eramaten zituen herri poeta.

Ikuskizun miresgarria

Ikuskizun miresgarria

Aitor Biain

Herri monumentala izateaz gain, miresgarria ere bilakatuko da asteburuan Bergara. Fantasiazko pertsonaiez, abestiz zein dantzaz jantziko baita herria Alizia musikalari esker. Bergarako Musika Eskolako ikasleek, ikasle ohiek zein irakasleek ondutako ikuskizuna taularatuko dute, bihar eta etzi, udal pilotalekuan. Atzerako kontua abiatuta, bi urte luzez egindako lana erakusteko ordua iritsi zaie dagoeneko. Estreinaldi orok sortzen duen urduritasunarekin, baina "lasai" daudela aitortu du Marije Ugalde Bergarako Musika Eskolako zuzendariak. "Egia esan, oso onak izan dira azken entseguak. Gogor lan egin dugu, eta nahiko lasai iritsi gara azken txanpara".

[Herriz herri] Zizurkil. Errimatzen dute goiak eta beheak

[Herriz herri] Zizurkil. Errimatzen dute goiak eta beheak

Jon Miranda

Ikerketa lana egin zuen Hernandorena herriko elkarteak, eta bailara historikoen toponimia bildu, egokitu eta gaur egungo errealitatera moldatu zuen iaz. Udalbatzak onartu zuen gero elkarteak egindako proposamena, eta, horrenbestez, sei bailaratan banatuta dago Zizurkil: Mendibailara, Buztinbailara, Akezkobailara, Elbarrena, Ergoiena eta guztien ardatza, herrigunea. Hain zuzen, herritarren parte hartzearekin bideratu dute Zizurkilgo herrigunean dagoen Pedro Mari Otaño plaza berritzeko proiektua. 2017ko aurrekontuan 212.580 euro gorde dituzte horretarako. Plaza azpiko azpiegiturak egokitu, zoladura berritu eta plaza erdian zuhaitza landatuko dute otsailean. Herritarrek hala erabakita, haritza.

II. Komikilabea

Azaroaren 13ra bitartean honako jarduera hauek izango dira, Komikilabeak antolatuta: Gaur Tailerra. Nolakoa da zure heroia? tailerra eskainiko du Garbiñe Ubeda kazetariak, ikastetxeetako umeentzat. 11:00etan, Tabakaleran. Aurkezpena. Sarah Gliddenek Rolling Blackouts nobela grafikoa aurkeztuko du. 19:00etan, Komikigunean. Afaria. Komikia eta gastronomia lotzeko, Kanpai! afari japoniarra eskainiko dute Gastronomiaren Euskal Anaiartean, 21:00etan. 25 euro balio du,...

Komikiaren taupaden doinua

Komikiaren taupaden doinua

Eider Goenaga Lizaso

Hitzaldi, solasaldi, tailer eta erakusketek osatuko dute, aurten, Komikilabea jardunaldien egitaraua; heldu zein umeentzako ekintzak; aditu, aritu eta zaleentzako jarduerak; saio gastronomiko bat, musika emanaldia... Aitzakiarik ez dago; komikiari edo nobela grafikoari buruz gehiago jakin nahi duenak Donostian izango du aukera asteburu honetan. Herenegun eman zieten hasiera jardunaldiei, baina gaurtik astelehenera ere izango da aukerarik.

[Museora] Chillida Lantokia. Lantegi zaharrean, artea

[Museora] Chillida Lantokia. Lantegi zaharrean, artea

Eider Goenaga Lizaso

Eduardo Txillidak tamaina handiko eskulturak nola egiten zituen azaltzeko eta pieza haiek lantzeko prozesua ezagutarazteko xedez ireki zuten, 2010eko uztailean, Chillida Lantokia museoa. Pieza handiak bertatik bertara ezagutzeko aukera ugari ditu herritarrak, baina museoa ireki arte ez zitzaion bereziki erreparatu artistak lan egiteko moduari. Lanketa prozesu horri balioa emateko beharra ikusi zuen, ordea, Lenbur fundazioak, eta Txillidak Legazpirekin izandako harremanari erreparatuta —hango Patricio Echeverria burdinolan egin zituen obra handi asko—, museoa ireki zuten, paper fabrika zahar batean.