Albisteak

ChatGPT: «Nire asmoa laguntzea da»

Urteko azken zutaberako elkarrizketa bat egitea bururatu zait, baina ez edonori, urteko pertsonaia aipatuenetako bati baizik: ChatGPTri. Ez da gipuzkoar petoa, baina badu gipuzkoarretik zerbait, hemen ere egiten baitu lan. Gainera, Gipuzkoako Hitza ez da gai unibertsaletara itxitako argitalpena. Hemen elkarrizketa osoa kabitzen ez zaidanez, adierazpen hautatu batzuk bildu ditut, euskara aldetik pixka bat orraztuta,...

Bertsolari aitzindariari, aitortza

Bertsolari aitzindariari, aitortza

Hitzekin egindako jolasa da bertsolaritza. Litekeena da, beraz, uste dena baino lehenago sortu izana. 1452. urte ingurukoak dira Euskal Herrian bertsolaritzari buruzko lehen aztarna idatziak. Itziarren, emakume batek bere ahizpa hil berriari bertso sorta bat idatzi zion: Lasturko Milia. XVIII. mende amaieran, beste mugarri bat markatu zuten zenbait bertsolarik, eta tartean zen Fernando Bengoetxea Altuna...

«Gure helburua da ahalik eta arraunlari gehien izatea lehian»

«Gure helburua da ahalik eta arraunlari gehien izatea lehian»

Itsasoan eta lehorretik beti tiraka. Urte asko dira Maika Tameron arraunlari ohia (Errenteria, 1967) hala dabilela. Txikitatik izan du kirola pasio, eta orain 30 urte bihurtu zuen arrauna bere egitekoa. Errenteriako Hibaika arraun elkartearen eta emakumeen arraunaren aldeko borrokalari izaki, Emakumeen Traineru Elkartearen (ETE) eta Kantauriko Arraun Elkartearen (KAE) presidente karguekin uztartzen ditu Hibaika arraun...

Literaturaren bihotz handia, hitz txikitan

Literaturaren bihotz handia, hitz txikitan

Orioko bizilagun diren Jesica Bordoni (Buenos Aires, Argentina, 1979) eta Daniele Amalfitano (Genova, Italia, 1975) senar-emazteek Bartzelonan ezagutu zuten elkar, eta bien arteko harremana eraiki ahala, Apuka sortzen hasi ziren, eskuz egindako kortxozko liburutxoen argitaletxea. «Apuka, maitasun istorio bat dela esaten dugu», esan du Amalfitanok. «Geure arteko solasaldietan beti agertzen ziren liburuak, gure bidaide zirelako,...

Mende erdi Olentzerorekin gabon eskean

Mende erdi Olentzerorekin gabon eskean

Olentzero ez da ausaz joaten Euskal Herriko etxeetara. Lesakara (Nafarroa), Oiartzunera (Gipuzkoa) eta beste zenbait herri eta ibarretara aspalditik joaten da, baina beste herri askotara duela lauzpabost hamarkada hasi zen joaten. Horien artean, lehenengo geldialdietako bat Urrestillan (Azpeitia, Gipuzkoa) egin zuen, 1972an. Ordutik gaur arte, urtero joaten da urrestildarrekin gabon eskean baserriz baserri, eta Gabon...

Bertsoak pentsiodunen alde

Bertsoak pentsiodunen alde

«Ari garela/ ari garela/ astelehenero kalean…». Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak jarri du puntua, eta Euskal Herriko zein diasporako pentsiodunei eta 60 urtetik gorakoei egin die erantzuteko gonbita. Izan ere, bere ibilbidean lehenengoz, Bertsopentsiotan izeneko bertso jarrien lehiaketa antolatu du mugimenduak. «Euskal kulturari ekarpen xume bat egitea», horixe du helburu pentsiodunek abiatutako lehiaketak. «Kultur ekimen berri...

Sei urtez, kaleak hartzen

Sei urtez, kaleak hartzen

Sei urte dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua astelehenero mobilizatzen hasi zenetik. «Pentsio duinak» galdegiten dituzte. «Bizitzak erdigunean jar daitezela eskatzen dugu», dio Maite Aristegi mugimenduko kideak. «Espainiako Gobernuari eta talde politikoei eskatzen diegu Kongresuko tramitazioa aprobetxa dezatela, 2023an ezkontidea ardurapean ez duen pentsiodunaren gutxieneko pentsioa hilean 1.080 eurotan ezartzeko, hamalau ordainsaritan». Mugimenduaren arabera, erreformaren ondorioz,...

«Subjektu aktibotzat hartu behar dugu minbizia duen gaixoa»

«Subjektu aktibotzat hartu behar dugu minbizia duen gaixoa»

Minbizia duten pertsonak eta horien ingurukoak gaixotasunak dakarren prozesuan laguntzea, minbiziaren inguruan dibulgazio lana egitea eta formakuntza dira Inurri elkartearen helburu nagusiak. Baina badute berezitasun bat: ikuspuntu «feminista eta eraldatzaile» batetik egiten dute lan. Urteak daramatzate gaixotasunaren inguruan begirada horren bidez kontzientzia zabaltzen, baina bihar egingo dute gaiaren inguruko (Min)bizi lehenengo kongresua, Donostiako Tabakaleran. Haren...

«Zer omen handiagoa, jendeak Imanolen kantak herrikoitzat jotzea baino»

«Zer omen handiagoa, jendeak Imanolen kantak herrikoitzat jotzea baino»

Eguberrietako protagonistak, Olentzero eta Mari Domingi ez ezik, gabon kantak ere badira. Herrikoitzat jotzen badira ere, horietako asko ez zituzten aspaldi sortu. Hain zuzen, Imanol Urbietarenak dira Din dan don, Kanta Alleluia eta Kanpaiak jaietan, esaterako. Haren bidelaguna izan zen Kontxi Aizarna (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1958), eta sorkuntza prozesuaren parte izan zen Xirula Mirula musika...

Ekoizle txikien azoka ibiltaria, Lazkaon

Ekoizle txikien azoka ibiltaria, Lazkaon

Leire Aiartzaguena duela pare bat urte jabetu zen sortzaileen artean gehiengo handi bat emakumezkoa dela. «Ez da kasualitatea», dio. Izan ere, haren ustez, zaintza, etxeko ardurak eta bestelako zereginak kontziliatzeko moduko lana da ekoizleena. «Ikusirik beste esparru batzuetako emakumeak biltzen direla, pentsatu genuen emakume sortzaileok ere elkartu gintezkeela, saretu». Hala sortu zuten Dinagu kolektiboa Aiartzaguenak...