Albisteak

Gipuzkoako sei talde ariko dira Gipuzkoako Ligan

San Juan, Hibaika, Orio, Donostia Arraun Lagunak, Hernani eta Kaiarriba Donostiarra. Gipuzkoako sei klub horiek ariko dira, bihartik aurrera, Gipuzkoako Ligan. Deusto, Lea-Artibai eta Portugalete ere lehian izango dira, eta baita Castreña ere. Bilbon jokatuko dute lehen estropada, bihar, 11:30etik aurrera, eta ligak 11 estropada izango ditu guztira. Ohi bezala, bi luze eta ziaboga bat...

Ziabogan trabatuta

Ziabogan trabatuta

Unai Zubeldia

Itsasoa zakartuta dabil Donostia aldean. Bizpahiru metroko olatuak, ipar haizea... Ez da giro Gipuzkoako hiriburuko kai inguruan. Azken hiru urteotan eginahalak eta bi egin dituzte emakumezkoen proiektu sendo bat sortzeko, baina ziabogan trabatuta jarraitzen dute Donostiako arraun klubek. Elkarrekin ados jarri ezinik, bihartik aurrera hiriburuko bi ontzi izango dira uretan Gipuzkoako Ligan: Donostia Arraun Lagunak, hirugarren urtez jarraian, eta Kaiarriba Donostiarra, lehenengoz.

“Sasoia behar da, baina, gogoa izanez gero, dena da posible”

“Sasoia behar da, baina, gogoa izanez gero, dena da posible”

A. Vierbücher

Emakumezkoak mendi lasterketetara hurbiltzeko asmoz jarri dute abian Zuk badezakezulako kanpaina Beasaingo Udalak eta Ehunmiliak ultratrailaren antolatzaileek. Jon Aranburu prestatzaile fisikoarekin (Barañain, Nafarroa, 1970) izandako lankidetzatik atera dute ideia. Maiatz bukaeran aurkeztu zuten egitasmoa, Beasainen, eta lehenengo harria jarria dute jada. Ehunmilietako Marimurumendi mendi maratoiko 42 kilometroak hiru etapatan egitea da proposamena, lan saio modura. Joan den igandean egin zuten lehenengo saioa, eta hurrengo bi asteburuetan egingo dituzte beste biak.

Egitaraua

Gaur 18:00. Haur jolasak eta plazaren apainketa. 20:00. Txotx irekiera. Afaria, bakoitzak etxetik ekarritako janarekin. 3 euro balio du bi egunetan sagardoa edateko txartelak. Bihar 12:00. Monozikloen etorrera, diana eta triki-poteoa, herriko trikitilariekin. 12:00-14:00. Irrien Lagunen puzgarriak, eta aurpegi margoketa. 12:30. Pallasos en Rebeldia. 13:30. Monozikloen erakustaldia. 14:00. Bazkaria: paella solidarioa. 15:30. Urdaiazpikoa opari, haren...

Urtea bete elkartasun

Urtea bete elkartasun

Eider Goenaga Lizaso

Itsasondo ez da herri handia, baina, bere txikian, ekitaldi handia antolatu dute astebururako, euren herria utzi eta gainean daramatenarekin bizimodu berri baten bila atera behar izan duten milaka eta milaka errefuxiatuekin elkartasunean. Ongi Etorri Errefuxiatuak jarri diote izena jaialdiari, eta gaur arratsaldean hasita egitarau zabala atondu dute. Ongietorria, baina, ez da soilik errefuxiatuentzat. "Itsasondora datorren guztiari egingo diogu ongietorria. Izan ere, zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta hobeto, diru guztia errefuxiatuekin lanean ari diren taldeentzat baita", azaldu du Erkuden Mendizabalek, Itsasondoko Ongizate zinegotzi eta jaialdiaren antolatzaileetako batek.

[Herriz herri] Orendain. Herritarren parte hartzea oinarri

[Herriz herri] Orendain. Herritarren parte hartzea oinarri

Imanol Garcia Landa

Gipuzkoako herririk txikienetakoa da Orendain, baina ezin da ukatu oso dinamikoa dela. Herritarren parte hartzeari ematen zaion garrantzia nabarmendu du Gorka Egia alkateak (Orendain, 1978): "Aurreko legealdia hasi genuenean argi geneukan bideren bat aurkitu beharra geneukala herrian hartuko genituen erabakiak herritarren gehiengoaren iritziaren araberakoak izateko. Bost urteren ondoren, lasai esan dezakegu gaur egun herritar guztien araberakoak direla Orendainen hartzen diren erabakiak".