Albisteak

Lana euskalduntzeko lanak

Lana euskalduntzeko lanak

Eider Goenaga Lizaso

Eskualde euskaldunenetan ere agerikoak dira lan mundua eta harreman sozioekonomikoak euskalduntzeko zailtasunak. Lan mundua ez ohi da inguru euskalduna, langileak zein enpresako zuzendaritza hala izan arren. "Harreman informalak, langileen artekoak, euskaraz izaten dira, modu naturalean; baina harreman formalak, bilerak eta, batez ere, idatzizko komunikazioa gazteleraz dira, hori ere modu naturalean", azaldu dio Hitza-ri Iker Salaberria Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko ordezkariak. Hori irauli nahi du Kontseiluak, eta 2013tik ari dira horretan, Lan Mundua Euskalduntzeko Konferentzia egin zutenetik. Horretarako, eragileak identifikatu zituzten lehenik (enpresak, langileak, bezeroak eta administrazioa), eta lan ildoak zehaztu zituzten. Orain, lau eragileak lanean batera jarri nahi dituzte, eta Urola Kosta hautatu dute esperientzia pilotu bat abiatzeko.

“Soldata kobratzea bezala, euskaraz lan egitea ere eskubide negozia ezina da”

E. Goenaga Lizaso

Euskaraz lan egitea langileen eskubidea da, eta horretan zalantzarik ez dute ELAk eta LABek; baina horren kontzientzia ez dago nahi beste eta behar besteko indarrarekin txertatuta langileen kontzientzian, eta Urola Kostan Kontseiluarekin batera martxan jarriko duten egitasmoan hori bilatzen dute. "Nik uste dut egitasmo honen funtsa hori dela, langileak ahalduntzea, euskara beste eskubide batzuen maila berean ikus dezaten, hizkuntza eskubideei beste eskubideek duten formalismo eta konpromiso maila emateko, eta baliabideak eskaintzeko", azaldu du Amagoia Unanue Etxabek, ELAren Urola Kostako koordinatzaileak.

Eragileak

Arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko eragileen gidalerroak zehaztuak ditu Kontseiluak 2013tik.

Enpresak

AIZARNAZABALObe Hettich S.L.Hettich Iberia S.L.AZKOITIASan Jose egoitzaSammic S.L.AZPEITIAAstigarraga Kit Line S.L.J.J.A. Producciones S.L.Residencia San MartinBiele S.A.GETARIAIndustrias Auxiliares S.A.ZARAUTZKSB Itur Spain S.A.ZUMAIAGKN Driveline Zu...

“Utzikeria sumatu dugu”

“Utzikeria sumatu dugu”

Unai Zubeldia
Suzko armarekin jaurtitako tiro batek buruan eragindako odoljarioa. Azalpen berbera ageri da bi gazteen heriotza agirietan". 1974ko maiatzaren 20an, Hondarribiko Asturiagako hondartza ondoan hilda agertu ziren Jose Luis Mondragon Elortza 'Morico' 27 urteko arrasatearra eta Xabier Mendez Villada 'Roke' 21 urteko santurtziarra.

Irakurri ondoren, “askatu”

Irakurri ondoren, “askatu”

Ane Olaizola Elortza
Azken urteetan ugaritu egin da liburuak gune publikoetan "askatzeko" ohitura, norberak irakurri duen liburu hori beste batek ere irakur dezan. Atzerritik datorren joerari jarraituz, Euskal Herrian ere martxan jarri dituzte 'bookcrossing'-a eta antzeko egitasmoak, liburuak liburutegietatik atera eta kalea bera bihur dadin liburutegi.

Pilotalekuak

10:00etan hasi eta 13:45 ingurura arte, sei gunetan jokatuko dituzte pilota partidak etzi. Horrez gain, profesionalen esku-huskako jaialdia izango da arratsaldean Atano III.a pilotalekuan.