Albisteak

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua

Aitziber Arzallus

Euskal Herria eta, batez ere, euskal kostaldea ezagutu nahi duen edonorentzat, saihestu ezineko geldialdia da Zumaiakoa. Itsasertzeko herrien berezko xarmaz gain, baduelako gainontzekoetatik bereizten duen zerbait: flyschak. Munduan badira egitura geologiko horiek garatu diren beste leku batzuk ere, baina ez Zumaia eta Mutriku artean daudenen pareko entzuterik dutenik.

“Kapituluak itxiz joan behar dugu, eta, noski, presoena ere bai”

“Kapituluak itxiz joan behar dugu, eta, noski, presoena ere bai”

E. Goenaga Lizaso
0 Kilometroa kanpainari hasiera emateko ekitaldia egingo du Sarek, bihar, Donostian. Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen presoaren aldeko elkarretaratze batek emango dio hasiera dinamikari, 16:15ean. Ondoren, zortzi gune atonduko dituzte, eta presoekin zerikusia duten gai bana landuko dute horietan: preso gaixoak, emakume presoak, sakabanaketa...

Ezin orria pasatu

Ezin orria pasatu

Eider Goenaga Lizaso

Mila Iradi, Mayi Ugartemendia eta Izaro Arruarterekin egon da Hitza, Donostian; Ibon Fernandez Iradiren ama, Beñat Aginagalderen ama eta Ugaitz Errazkinen bikotekidea dira, hurrenez hurren; Arruartek, gainera, anaia ere preso du, Gari, gaixotasun larri batekin. Asteartez jarri dute hitzordua, asteburuan bisita eta bidaia izan ostean, astelehena ez baita egun erraza haientzat. Mezu argi batekin azaldu dira hirurak. "Edo konpromisoa hartzen dugu eta gai honi konponbidea emateko lema gizarteak hartzen du, edo bestela barruan ustelduko dira", dio Arruartek, beste biek buruarekin baietz egiten duten bitartean.

Euskara, erronkaz irudikatuta

Euskara, erronkaz irudikatuta

Aitor Biain

Euskararen etorkizuna aurre egin beharreko erronkaz beteta dagoela erakutsi nahi dute Eibarren, eta hala irudikatuko dute datorren astean egingo duten ekitaldi esanguratsuan. Guinness errekor saiakera egingo baitute ekainaren 22an, Untzaga plazan osatuko duten giza irudi erraldoiarekin. Eibarren Akebai plataforma ezagutaraztea eta irailetik aurrera martxan jarriko duten Euskararen Plan Estrategikoari begira herritarrak "aktibatzea" du helburu egitasmoak. "Ilusioa ezinbestekoa da planean ezarri ditugun helburuak lortzeko. Ilusioa sortu behar dugu herritarrengan; giro berezia sortu behar dugu. Oinarrizkoa da hori. Horretarako balioko du ekitaldiak", adierazi du Idoia Argoitiak, Eibarren Akebai plataformako kideak.

Helburuak izango dira aurrekontuen oinarria

Helburuak izango dira aurrekontuen oinarria

Ikerne Zarate

Helburuetan oinarritutako aurrekontuak egin nahi ditu Errenteriako Udalak, eta, horri begira, lankidetza proiektua jarri du martxan Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU). Udalaren helburuak ardatz hartuta egin nahi dituzte aurrekontu horiek, eta adierazle batzuk finkatuko dituzte horretarako, egindako inbertsioen betetze maila egokia den ebaluatzeko. Dirua zertan gastatzen den, eta, aldi berean, inbertitzen den horren eraginkortasuna zenbatekoa den neurtu nahi dute garatu nahi duten sistema berriarekin. Hala azaldu du Jon Txasko Errenteriako Udaleko Ogasun zinegotziak. "Inbertitzen den dirua zertan erabiltzen den azter dezaten sustatu behar dugu. Aldaketa erraza dela pentsa badaiteke ere, orain arte ez dute asmatu plazaratutakoa teoriatik praktikara eramaten".

Gipuzkoako sei talde ariko dira Gipuzkoako Ligan

San Juan, Hibaika, Orio, Donostia Arraun Lagunak, Hernani eta Kaiarriba Donostiarra. Gipuzkoako sei klub horiek ariko dira, bihartik aurrera, Gipuzkoako Ligan. Deusto, Lea-Artibai eta Portugalete ere lehian izango dira, eta baita Castreña ere. Bilbon jokatuko dute lehen estropada, bihar, 11:30etik aurrera, eta ligak 11 estropada izango ditu guztira. Ohi bezala, bi luze eta ziaboga bat...

Ziabogan trabatuta

Ziabogan trabatuta

Unai Zubeldia

Itsasoa zakartuta dabil Donostia aldean. Bizpahiru metroko olatuak, ipar haizea... Ez da giro Gipuzkoako hiriburuko kai inguruan. Azken hiru urteotan eginahalak eta bi egin dituzte emakumezkoen proiektu sendo bat sortzeko, baina ziabogan trabatuta jarraitzen dute Donostiako arraun klubek. Elkarrekin ados jarri ezinik, bihartik aurrera hiriburuko bi ontzi izango dira uretan Gipuzkoako Ligan: Donostia Arraun Lagunak, hirugarren urtez jarraian, eta Kaiarriba Donostiarra, lehenengoz.