Albisteak

Maratoilari onenen sorlekutik lanean

Maratoilari onenen sorlekutik lanean

Kirolaria da txikitatik Iñaki Etxaniz (Urretxu, 1977). Pilotan eta futbolean aritzen zen gaztetan, eta 2005ean, Behobia-Donostia zela-eta, lasterketetan parte hartzeari ekin zion. Bizikletarekin hasi zen gero, eta triatloietan ere lehiatzen da egun. Nolanahi ere, ez dio sekula utzi korrika egiteari; 2009tik, urtero parte hartzen du maratoiren batean. Orain hiru urte, «maratoi korrikalari onenen herrialdean» izan...

«Nik sentitzen dut, arteak, zentzurik izatekotan, zerbait transmititu behar duela»

«Nik sentitzen dut, arteak, zentzurik izatekotan, zerbait transmititu behar duela»

Lau urte eta erdi inguru zituela eman zituen lehen pausoak gorputz adierazpenean Garazi Egigurenek (Tolosa, 1992). Gimnasia erritmikoan trebatu zen lehenik, eta Alurr dantza taldearen emanaldi batek txundituta, euskal dantzaren eta garaikidearen arteko nahasketan murgildu zen ondoren. Hainbat proiektutan parte hartu du ordutik. Besteak beste, Kuban izan da berriki, Ines Osinaga abeslariaren proiektu batean. Zer...

Gipuzkoa, urbanoa

Gipuzkoa, urbanoa

Irratitik baino gehiago, TikTok, Youtube zein Instagram eta antzeko sare sozialetatik jariatzen da gaur egun modako musika. Gazteek pantailetan ikusi eta entzuten dituzte Euskal Herriko zein kanpoko taldeen azken kantuak. Bada, ordea, indar handiz sartu den genero bat: musika urbanoak edo kaleko musikak irabazi du lekua azken urteotan, eta nabaria da estilo horren gorakada Gipuzkoan...

«Gure izatearen oinarria izan garen haur horretan dago»

«Gure izatearen oinarria izan garen haur horretan dago»

Haur eta nerabeetan espezializatutako terapeuta emozional sistemikoa da Donna Apellaniz (Donostia, 1990). Haurtzaroan jasotako heziketa emozionalak duen garrantzia nabarmendu, eta horrek helduaroan duen eraginaz aritu zen asteazkenean, Donostiako Okendo kultur etxean eman zuen Haurren emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak hitzaldian. Zer dira emozioak? Emozioak energia dira. Hitzak berak hori esan nahi du: energia eta...

Gipuzkoako Halterofilia Federazioak modalitatea indartzeko plana zehaztu du

Gipuzkoako Halterofilia Federazioak modalitatea indartzeko plana zehaztu du

Gipuzkoako Halterofilia Federazioa sortu zenetik, asko aldatu da kirola lurraldean. Orain 55 urte sortu zen federazioa, Zarautzen, eta, hain justu, oso errotuta dago bertan halterofilia. Gipuzkoan bazkide kopururik handiena duen udalerria da —berrogei kirolari, bost entrenatzaile eta hemezortzi epaile—. Federazioa ez ezik, lehenengo halterofilia kluba ere bertakoa da. 1968n sortu zuten Zarauzko kluba, eta, harrezkeroztik,...

Kolektibo baten narratiba

Kolektibo baten narratiba

Irungo LGBT kolektiboko kideek osatzen dute Lumak Haize taldea. Joan den ekainaren 28an sortu zuten, «harrotasun kritikoa» aldarrikatzeko asmoz. Ez ziren ekainean bakarrik aritu, ordea, eta hamaika dira harrezkeroztik egin dituzten jarduera eta mobilizazioak. Taldeko kide Gorka Iparragirrek nabarmendu du kulturan eragitea zutela helburu hasiera-hasieratik. Izan ere, adierazi du «luzea» dela LGTB kolektiboaren eskubideen borroka,...

Hurrengo geltokia: Andoain

Hurrengo geltokia: Andoain

Thotel izeneko luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza, mundu osoan zehar, euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen. Hoteleko 17. logelak badu deskubritu beharreko zerbait, eta, hain zuzen ere, horixe du abiapuntu Euskaraz barra-barra egitasmoak orain bi hilabete abiatu zuen 17. logela ihes gelak. Ez da, ordea, edonolako jolasa: ibiltaria da. Euskal Herriko zortzi txoko zeharkatu ditu...

«Musika idazteak mina eta antsietatea baretzen laguntzen dit»

«Musika idazteak mina eta antsietatea baretzen laguntzen dit»

Gaztea Cover saioa irabazi zuelako egin zen ezaguna Ainhoa Arroitajauregi (Eibar, 1999). Musika estilo ugari landu ditu kolaborazioen bidez, eta Suerte en tu vuelo diskoa kaleratu zuen 2018. urtean Debajo del Paraguas taldearekin. Gaur egun, Gaztea irratiko musika saioa gidatzen du asteburuetan, Ainhoa Vitoriarekin, eta Arroi proiektu berria dauka eskuartean. Noiz hasi zinen musikan murgiltzen?...

Perla beltzaren egun koloretsua

Perla beltzaren egun koloretsua

Babarrunaren Festa eta euskal jaia ospatuko dituzte bihar Tolosan, eta egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Azokarekin batera, Ekoizleen 28. Lehiaketa eta 35. Lehiaketa Gastronomikoa egingo dituzte goizean, eta festa giroak musika eta dantza izango ditu lagun egunean zehar.

Otordu bat, besteak ikusteko

Otordu bat, besteak ikusteko

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak 11 urte daramatza Bizilagunak programa antolatzen. Haren bidez, etorkinak eta Euskal Herrian jaiotakoak mahai baten bueltan elkartzen dituzte, batak bestea ezagutu eta bakoitzaren kulturako janari tradizionala trukatzeko. Estereotipoei aurre egin nahi diete.