Unai Zubeldia
Itsasoa zakartuta dabil Donostia aldean. Bizpahiru metroko olatuak, ipar haizea... Ez da giro Gipuzkoako hiriburuko kai inguruan. Azken hiru urteotan eginahalak eta bi egin dituzte emakumezkoen proiektu sendo bat sortzeko, baina ziabogan trabatuta jarraitzen dute Donostiako arraun klubek. Elkarrekin ados jarri ezinik, bihartik aurrera hiriburuko bi ontzi izango dira uretan Gipuzkoako Ligan: Donostia Arraun Lagunak, hirugarren urtez jarraian, eta Kaiarriba Donostiarra, lehenengoz.