Eider Goenaga Lizaso
Konfiantzaren Pedagogia deitzen diote batzuek, Pedagogia Aktiboa ere bai, Azpeitian Kimu izena jarri zioten... Izenak izen, Haur Hezkuntzaren eraldaketa pedagogikoa ari dira egiten 60 ikastolatan (Gipuzkoan 26 dira), eta, horretarako, Haur Hezkuntzarako Ikastolen Elkartearen Proiektua dute ardatz. Proiektuak marko bat zehazten du, eta ikastola bakoitzak, bere behar, kezka eta baliabideen arabera, proiektu propio bat landu behar du, eraldaketa gauzatzeko. "Guk garbi daukagu ikastola bakoitzak bere proiektua egin behar duela; elkarteak marko bat jarri du, eta denok norabide berean joan behar dugu, baina bakoitzak marraztu behar du bere bidea", esan du Beñat Azurmendi Ikastolen Elkarteko Haur Hezkuntzako eta Prestakuntzako arduradunak.