Albisteak

“Oso pozgarria da Ordizia kirol arloan bizitzen ari den momentua”

A. Vierbücher

Gipuzkoan kirol federatu gehien duen herria da Ordizia; mila inguru. Kirol eskaintza bera ere oso handia da, hemezortzi diziplina baitaude aukeran; errugbia, futbola, saskibaloia, eskubaloia, urpeko igeriketa, gimnastika erritmikoa, areto futbola eta boxeoa, besteak beste. Aurreko urteetan bezala, denboraldi honetako lorpenak ere ez dira gutxi izan. Kirolaren, kulturaren eta euskararen sustapena uztartzen ditu Emaneurre taldeak, eta Ordiziak bizi duen kirol momentuaren balorazioa egin du Unai Arana taldeko kideak (Ordizia, 1993).

[Herriz herri] Ordizia. Azoka, herriaren bihotza

[Herriz herri] Ordizia. Azoka, herriaren bihotza

Ariane Vierbücher

Berezko identitatea duen herria da Ordizia, eta, are gehiago, Jose Miguel Santamaria alkatearen hitzetan, ordiziarrek eurek "identitate bereziarekin" bizi duten herria ere bada. Goierrin dago, eta milurtekoaren hiru laurden beteko ditu datorren urtean. Ez da herri gaztea, baina tradizioa eta egunerokotasuna "ondo" uztartzen ikasi du, alkatearen ustez. Azoka da adibiderik esanguratsuena.

Dekalogoa

Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak honako dekalogo hau betetzen ahalegintzeko aholkatzen die gurasoei.

“Gurasoek ikusten duten bezala ikusiko du umeak bere burua”

“Gurasoek ikusten duten bezala ikusiko du umeak bere burua”

E. Goenaga Lizaso

Ume batek gehiegizko pisua badu edo gizena badago, ondorio fisikoak ez ezik, ondorio psikologikoak izan ditzakeela ohartarazi du Susana Gonzalez Gipuzkoako Poliklinikako psikologoak (Donostia, 1978), eta horiek ere oso kontuan hartu beharrekoak direla. Inguruak —lagunak, eskolako kideak...— eragina du umeak bere buruaz izango duen iritzian eta autoestimuan, baina gehien eragiten duen esparrua familia dela dio, eta ohitura aldaketak familia osoak egin behar dituela.

Pisua zama izan ez dadin

Pisua zama izan ez dadin

Eider Goenaga Lizaso
Osasun arlokoak eta medikuak mezu bera ari dira errepikatzen behin eta berriro: umeen obesitatea asko ari da hazten azken urteotan, eta osasun arazo gisa tratatu behar da. Gipuzkoako daturik ez dago, baina Euskal Autonomia Erkidegoko datuak kezka eragiten du medikuen artean.

Elkarlanaren zubi erraldoia

Elkarlanaren zubi erraldoia

Unai Zubeldia

Elkartasuna adierazteaz gain, harremanak sortzea da helburua, elkar ezagutzea eta lekuan lekuko egoeraren berri izatea". Euskara eta hezkuntza oinarri hartuta, zubi erraldoia eraiki dute Errenteriako Orereta ikastolaren eta Baionako Bernat Etxepare lizeoaren artean. "Hausnarketa prozesu bati ekin genion aurreko ikasturtean", hasi du azalpena Ainara Aranburuk, Orereta ikastolako Lehen Hezkuntzako irakasleak (Errenteria, 1986). "Argi daukagu gihar handiko ikastola dela gurea, baina ahuldu egin da ikastolek hasieran izan zuten tentsio edo nerbio hori". 1963an sortutako ikastola da Errenteriakoa, eta 190 langile eta 1.500 ikasle dauzka gaur egun; 900 familia inguru guztira.

Iragana ez daukate ahazteko

Iragana ez daukate ahazteko

Unai Zubeldia

Erortzeko arriskuan dago eraikina; behea jota dago". Eta, horregatik, sinadurak bildu eta neurriak hartzeko eskatuko diete Getariako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari. "Teilatu zatiak erortzen ari dira, eta ingurua babestu behar izan dute jendea ez hurbiltzeko eta istripurik ez gertatzeko". Haritz Alberdi Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideak (Getaria, 1977) salatu egin du Getariako kofradia zaharraren egungo egoera. "Arkitektura aintzat hartuta, oso eraikin berezia da getariarrontzat, baina bihotzari eragiten dioten balioek daukate pisurik handiena. Eraikin horretan dago getariar askoren iragana, eta belaunaldi gehienek martxan ezagutu izan dugu, funtzio batekin edo bestearekin".

Heziketarako, prestakuntza

Heziketarako, prestakuntza

Olatz Mitxelena
Bolo-bolo dabil gaia. Asko hitz egiten da kirol begiraleen prestakuntzaz. Errazegi, ziurrenik. Prestakuntzaren beharra egon badago, zalantzarik ez da; baina azken urteetan urratsak egin dira lurralde osoan. Norabide horretan, Pasaiako Udalak plazaratu berri duen ikastaroa da adibideetako bat.