Albisteak

«Poztekoa da euskara musika urbanora iritsi izana»

Badira urteak musika urbanoak Euskal Herriko kaleak hartu eta eraldatu zituenetik, eta entzuleentzat ahaztezinak diren doinuak sortu ditu. Gaur egun, badira oraindik ere pauso bat haratago joan eta musikarekin esperimentatu nahi duten artistak. Liki Likatsu musika taldeak, hain zuzen ere, minutu gutxian idatzitako bertsoak reggaeton eta cumbia musika estiloekin nahasten ditu. Joseba Tapia eta Chill Mafia erreferentziatzat hartuta, Emaitz...

Barkardadeari aurre egiteko ekintza komunitarioak antolatuko ditu Hondarribiko Udalak

Barkardadeari aurre egiteko ekintza komunitarioak antolatuko ditu Hondarribiko Udalak

Hondarribian, herritarren %26k 60 urtetik gora dituzte. Gipuzkoako beste hainbat herritan baino handiagoa da ehuneko hori, eta, hain justu, horrexek kezkaturik, Hondarribiko Udalak AuzoEKIN egitasmoa aurkeztu zuen otsailean, «helduen ongizatea sustatzea» helburu duen proiektua. Hiru fase ditu ekinbideak, eta, lehenengoa amaituta, beste biei helduko diete orain. «Ekintza komunitarioak» antolatzeari ekingo diete, 60 urtetik gorakoen bakardade...

Arrazakeria kalean eta sarean

Arrazakeria kalean eta sarean

Kalean ez ezik —berriki Hernanin ikusi bezala—, sare sozialetan ere arrazakeria dago, eta, hala, SOS Arrazakeriak eta Donostiako Herritarren Harrera Sareak salaketa jarria dute sareetako mezu horien aurka. Izan ere, Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako abokatuak esan du antzeman dutela gatazka arrazista asko sare sozialetatik abiatzen direla. Garazi Montuschi Harrera Sareko kideak dio orain bi urte...

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Erromeriak, txankletak eta izar uxoak

Sanjoanak pizten direnean Hernanin, Tolosan, Arrasaten, Andoainen, Seguran, Eibarren, Pasai Donibanen, Olaberrin, dena pizten dela ematen du. Txupinazoak egiten du pum zeru zati horietan guztietan, eta lehertzen da uda bat gure begien aurrean. Uda bat: festak, festak eta festak. Hortik aurrera, santuari santua bezala lotzen zaio kafeari pintxoa, arratsalde-pasari egun-pasa, goizeko poteoari arratsaldekoa. Festa txiki...

Ustez ‘Santa Ana’ ontziarena zen gila aurkitu dute Pasaiako bokalean

Ustez ‘Santa Ana’ ontziarena zen gila aurkitu dute Pasaiako bokalean

Orain laurehun urte pasatxo eraikitako Santa Ana itsasontziaren gilaren puska bat aurkitu dutelakoan daude —Pasaian topatu dute—. Felipe II.aren armadak Ingalaterra konkistatu nahi izan zuen ontzi hartan, katolizismoa berrezartzeko. Miguel Okendo itsasgizon donostiarra zen kapitain, eta 30.000 lagun hil ziren orduko gudan. Ezustean lehertu zen ontzia, 1588an, Pasaiako portuko bokalean bolbora deskargatzen ari zirela. Harrezkeroztik, Pasaiako uretan...

Soinu liburutegia osatzen ari dira Alegian

Soinu liburutegia osatzen ari dira Alegian

Alegian ipuinak aditu egin daitezke orain. Izan ere, herri eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera bitarteko 70 ikaslek hainbat ipuini ahotsa jarriz amaitu dute ikasturtea. Udal liburutegiak egin zien proposamena, eta hala sortu dituzte zenbait audioliburu. Alegia.eus webgunean eta Youtube plataforman izango dira entzungai. Liburutegian ipuin bat maileguan hartzen dutenek QR kode bat topatuko dute liburuaren...

«Gure esku dago nola zahartu nahi dugun aukeratzea»

«Gure esku dago nola zahartu nahi dugun aukeratzea»

Agnes Irigoyen (Paris, 1968) podologoa eta posturologoa da, eta duela zazpi hilabetetik ari da nutrizio zelularrean oinarritutako aholkularitza lanetan, bere kasa. Iaz izan zuen nutrizio zelularraren berri, eta osasunean «onura nabarmenak» ekarri zizkiola-eta jarraitu zuen arlo horretan trebatzen. Nutrizio mota horri buruzko solasaldi bat eman zuen lehengo astean, Ordizian, gaiaren gaineko informazioa zabaltzeko asmoz. Cathy...

Orban ilunei ahotsa emateko

Orban ilunei ahotsa emateko

Astigarragako Udala herriaren memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginetan ari da azken urteotan. 36ko gerraren biktimei aitortza egin zieten orain bi urte, Orri zuriak betetzen dokumentalarekin, eta duela gutxi beste ikus-entzunezko bat argitaratu du, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan estatu indarkeriak hil zituen astigartarrei buruzkoa: Orbanen egia. Zehazki, Joseba Barandiaran Urkola, Tomas Alba Irazusta, Bixente Perurena Telletxea eta Agustin...

Altxorrak erakusten, musikaren bidez

Altxorrak erakusten, musikaren bidez

Gipuzkoako kostaldeko mendebaldeko fenomeno geologiko bat da flyscha. Munduaren historia irakurtzeko ezinbesteko altxorra da. Alemanetik dator flysch terminoa, eta dagoeneko ezaguna da zientzialarien esparrutik kanpo ere. Herrialdean Deban, Zumaian, Getarian eta Orion daude flyschak, eta Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia ospatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatuta. Hain zuzen, bihar hasiko da hamargarren aldia, Deban, eta lau...