Albisteak

Elikadura osasungarria digitalki hedatzea

Elikadura osasungarria digitalki hedatzea

Hamalau ikasle taldek parte hartu dute Gazteak On Elikadura Erronka lehiaketan, eta elikadura iraunkorrari buruzko askotariko bideoak aurkeztu dituzte. Gaur zortzi jakinarazi zuten irabazlea: Irungo Toki Alai institutuko 3. eta 4. mailako ikasleek egindako Ohitura osasuntsuen bila lana. Hain justu, kideek elikadura ohiturak aztertu dituzte ikasturte honetan, 2030erako Agenda egitasmoaren barnean, elikadura osasuntsuaren alde egiteko...

Karibe Zaharra, musikarien agertokia

Karibe Zaharra, musikarien agertokia

Hainbat musikariren topaleku bihurtu da Legazpiko Karibe Zaharra taberna. Zuzeneko kontzertuak eskaini ohi dituzte han bi astetik behin, ostiral gauetan, eta ezagun bilakatu da Euskal Herriko musika eszenan. Kontzertuak emateko leku ofiziala tabernaren barnealdea bada ere, badira lau urte udako emanaldiak kanpoaldean egiten direla. Ekainaren 1ean hasi zuten udako denboraldia, eta egitarau zabala dute uztailaren...

Irribarreak eta negarrak

Irribarreak eta negarrak

Gai harrotasuna ospatu zen ekainaren 9an EAEko zenbait lekutan. Bai, ez naiz erratu, ondo jarri ditut gai hitza eta data. Ez niharduen LGTBIQ+ harrotasunaren egunaz, ez. Gai (ez gay) izatearen momentuaz baizik. Barkatuko didazue txiste txarra, baina hala izan zen pasa den astean, HABEren idatzizko azterketen emaitzak agertu zirelako. Gai/ez gai da inportanteena, homofoboenak ere...

«Denda batek emandako hondakinekin pitxer bat egin dezakegu»

«Denda batek emandako hondakinekin pitxer bat egin dezakegu»

Donostian Organic Studio sortze laborategia sortu zuen iazko uztailean Paula Francok (Donostia, 2000), eta proiektua garatzeko diru laguntza bat jaso berri du. Francok hondakin organikoak berrerabiltzen ditu, eta kontatu du diru laguntzari esker Donostiako establezimenduekin trukea egin nahi duela. Bilboko Basque BioDesign Centerren egin zuen masterra, eta han areagotu zitzaion material organikoekiko zaletasuna. Hala, Organic...

Kimetz Furundarena eta Agurtzane Agirre: «Gizartea oraindik ez dago prestatuta desgaitasunen bat dugunontzako»

Kimetz Furundarena eta Agurtzane Agirre: «Gizartea oraindik ez dago prestatuta desgaitasunen bat dugunontzako»

Jaio eta bi urtera jarri zioten izena Kimetz Furundarenaren gaixotasunari (Arama, 2008): Larsen sindromea. Gaixotasun horrek %90eko desgaitasun fisikoa eragiten dio Furundarenari, baina gaitasun kognitiboetan ez du inolako eraginik. Sindromea gaixotasun arraroen artean dago sailkatuta, eta, oraingoz, Euskal Herrian ezagutzen den kasu bakarra da harena. Ahalik eta bizitza normalena egiten saiatzen da. Duela gutxi futbol egokituan...

Berdintasuna helburu Tximist Cupen

Berdintasuna helburu Tximist Cupen

Aintzane Encinas Realeko jokalari ohiak neska gaztez osatutako areto futboleko txapelketa bat egitea proposatu zion 2015ean Juan Carlos Samaniego Tximist Realeko prestatzaile fisikoa zenari. Tximistek Hondarribiko Udaleko kide baten kontaktua bidali zion Encinasi, txapelketa sortzen lagunduko zion batena. Handik egun batzuetara zendu zen Tximist, 2016ko urtarrilaren 8an. Encinasek ez zuen etsi, eta txapelketaren ideiarekin segitu zuen....

Akerra eta Sagarra, festara

Akerra eta Sagarra, festara

Erraldoiak dauzka Errezilek, eta gaur azalduko dira lehenengo aldiz, San Antonio egunez: festen hasierako suziria botako dute Akerrak eta Sagarrak. San Martin herri eskolako ikaslerik txikienek eskatuta sortu dituzte. Herrian lehen ez zuten erraldoirik, eta nahi zituzten. Hortxe dira, prest. Haur Hezkuntzako irakasle Amaia Aranbarri eta Ainhoa Aranburuk kontatu dute ikasleak erraldoi txikien erreplikak eramaten...

Donostiaren turistifikazioaren aurka mobilizatuko dira bihar

Donostiaren turistifikazioaren aurka mobilizatuko dira bihar

Europa Hegoaldean turistifikazioaren aurka borrokan ari diren hainbat hiritan kalera aterako dira bihar, eta hala egingo dute Donostian ere. Izan ere, Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu! lelopean, desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak manifestaziora deitu du biharko. Turismoaren industria «kontroletik kanpo» dagoela diote, «lurraldeak, bizitzak eta planeta neurririk gabe ustiatzen eta hondatzen» ari direla....

Aitziber Aranberri: «Badakigu gutxienekoa lortzeko borroka egin beharra dagoela»

Aitziber Aranberri: «Badakigu gutxienekoa lortzeko borroka egin beharra dagoela»

ELA sindikatuak sei eguneko greba abiarazi du zahar etxeen eta eguneko zentroen lan hitzarmenak negoziatzeko. Herenegun hasi zen ekaineko hiru eguneko greba, eta uztailaren 9tik 11ra bitarte beste hiru egun egingo dituzte. Aitziber Aranberri (Usurbil, 1979) hemezortzi urtez ari da lanean Donostiako Villa Sacramento eguneko zentroan, eta duela bederatzi urte egin zen ELAko delegatu. Gaur,...