Albisteak

Olinpiar Joko txiki batzuk

Olinpiar Joko txiki batzuk

Europako Itsas Arrauneko I. Txapelketa jokatzen ari dira Donostian atzotik. Guztira, 520 arraunlari ariko dira lehian. Donostiako Ur Kirolak arraun kluba ari da antolatzaile lanetan.

Kontu eta kantu zaharren bilduma

Kontu eta kantu zaharren bilduma

On?ati oinarri duten bertso, hitz, kantu eta testuak hartu, eta abesti bihurtu dituzte Arantzazu eta Mirari Sagarzazu Sacristan On?atiko ahizpek. 11 lan bildu dituzte 'Kantakerixak' diskoan, eta dagoeneko entzungai daude guztiak sareko plataformetan.

Paradisua bera ikasgela bihurtuta

Paradisua bera ikasgela bihurtuta

Paradisu ihes gela pedagogikoa martxan da Orioko Iturriaga jauregian, azaroaren 30era arte. 2023ko urtarrilaren 27tik martxoaren 31ra, berriz, Beasainen izango da aukera. Sorginlore gizarte elkarteak, Ikertze kultur elkarteak eta Experientziak taldeak elkarlanean sortutako proiektua da.

Gabonetako argien argi-ilunak

Gabonetako argien argi-ilunak

Irailaren amaieran, herri galdeketa bat egin zuten Astigarragan, Gabonetako argiak jarri ala ez erabakitzeko. Nahi zituztela esan zuten herritarrek. Egungo egoera energetikoa dela medio, argiekin zer egin aztergai izan dute beste hainbat herritan ere. Murrizketa txiki batzuk iragarri dituzte gehienek.

Diskriminaziotik interpretaziora

Diskriminaziotik interpretaziora

Beste toki askotan bezala, Gipuzkoan ere ugaritzen ari dira helduentzako soilik diren hotel, nekazaritza turismo, pentsio eta jatetxeak. EAEko Turismo Legea oinarritzat hartuta, diskriminazio zantzuak egon daitezke, baina gaiaren inguruko zalantza asko dago aditu batzuen artean. Helduentzako soilik egokituta dauzkate Eibarko Sosola nekazaritza etxea eta Mutrikuko Arbe hotela. Gisasolak, Sosolaren jabeak, hasieratik hartu zuen erabakia; hotela ireki eta bi urtera Iñaki Arinek, Arberen jabeak.