Albisteak

Herrian loratzen jarrai dezan

Herrian loratzen jarrai dezan

Joan den astean bete ziren 40 urte euskararen normalizazioa helburu duen AED Arrasate Euskaldun Dezagun taldea sortu zutela Arrasateko zenbait herritarrek. Euskal Herriko beste hainbat elkarteren eredu izan da urte askoan. Eta horrexegatik, hain justu, asmo bertsuko taldeak sortu zituzten gerora inguruko hainbat herritan. Hala nola Jardun, Bergaran; Laixan, Oñatin; Beinke, Aretxabaletan; Axtroki, Eskoriatzan; Idolaz,...

Durangoko Azoka, Gipuzkoara eta Gipuzkoatik

Durangoko Azoka, Gipuzkoara eta Gipuzkoatik

Durangora (BIzkaia) begira jartzen da euskal kulturaren mundua, urtero, abenduaren lehen astean. Azokara joaten dira, hain zuzen, sortzaile ugari Euskal Herriko hainbat txokotatik, eta milaka pertsonak betetzen dituzte Landako guneko pabiloiak, bost egunez. Baina azoka ez da bukatzen Durangon, haren azkeneko egunean. Hain zuzen, Gipuzkoara ere zabalduko da, Zu Non Han DA! egitasmoaren bidez. Donostiako...

«Kotoiko emakumeek orain arte ez dute izan merezi duten omenaldia»

«Kotoiko emakumeek orain arte ez dute izan merezi duten omenaldia»

Garai batean, kotoi lantegi bat zegoen Andoainen (Gipuzkoa). Han lan egindako emakumeei galdezka hasi zitzaien Fanny Alonso (Andoain, 1969). Andre horien bizipenak «hain harrigarriak» iruditu zitzaizkionez, Kotoiko emakumeak proiektua sortu zuen. Emakume horien bizipenez jositako erakusketak egin dituzte Andoainen eta Bergaran (Gipuzkoa). Villabona-Amasan (Gipuzkoa) daude egun; erakusketa abenduaren 15era arte egongo da ikusgai. Zeintzuk ziren...

Maratoilari onenen sorlekutik lanean

Maratoilari onenen sorlekutik lanean

Kirolaria da txikitatik Iñaki Etxaniz (Urretxu, 1977). Pilotan eta futbolean aritzen zen gaztetan, eta 2005ean, Behobia-Donostia zela-eta, lasterketetan parte hartzeari ekin zion. Bizikletarekin hasi zen gero, eta triatloietan ere lehiatzen da egun. Nolanahi ere, ez dio sekula utzi korrika egiteari; 2009tik, urtero parte hartzen du maratoiren batean. Orain hiru urte, «maratoi korrikalari onenen herrialdean» izan...

Gipuzkoa, urbanoa

Gipuzkoa, urbanoa

Irratitik baino gehiago, TikTok, Youtube zein Instagram eta antzeko sare sozialetatik jariatzen da gaur egun modako musika. Gazteek pantailetan ikusi eta entzuten dituzte Euskal Herriko zein kanpoko taldeen azken kantuak. Bada, ordea, indar handiz sartu den genero bat: musika urbanoak edo kaleko musikak irabazi du lekua azken urteotan, eta nabaria da estilo horren gorakada Gipuzkoan...

«Gure izatearen oinarria izan garen haur horretan dago»

«Gure izatearen oinarria izan garen haur horretan dago»

Haur eta nerabeetan espezializatutako terapeuta emozional sistemikoa da Donna Apellaniz (Donostia, 1990). Haurtzaroan jasotako heziketa emozionalak duen garrantzia nabarmendu, eta horrek helduaroan duen eraginaz aritu zen asteazkenean, Donostiako Okendo kultur etxean eman zuen Haurren emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak hitzaldian. Zer dira emozioak? Emozioak energia dira. Hitzak berak hori esan nahi du: energia eta...

Gipuzkoako Halterofilia Federazioak modalitatea indartzeko plana zehaztu du

Gipuzkoako Halterofilia Federazioak modalitatea indartzeko plana zehaztu du

Gipuzkoako Halterofilia Federazioa sortu zenetik, asko aldatu da kirola lurraldean. Orain 55 urte sortu zen federazioa, Zarautzen, eta, hain justu, oso errotuta dago bertan halterofilia. Gipuzkoan bazkide kopururik handiena duen udalerria da —berrogei kirolari, bost entrenatzaile eta hemezortzi epaile—. Federazioa ez ezik, lehenengo halterofilia kluba ere bertakoa da. 1968n sortu zuten Zarauzko kluba, eta, harrezkeroztik,...

Kolektibo baten narratiba

Kolektibo baten narratiba

Irungo LGBT kolektiboko kideek osatzen dute Lumak Haize taldea. Joan den ekainaren 28an sortu zuten, «harrotasun kritikoa» aldarrikatzeko asmoz. Ez ziren ekainean bakarrik aritu, ordea, eta hamaika dira harrezkeroztik egin dituzten jarduera eta mobilizazioak. Taldeko kide Gorka Iparragirrek nabarmendu du kulturan eragitea zutela helburu hasiera-hasieratik. Izan ere, adierazi du «luzea» dela LGTB kolektiboaren eskubideen borroka,...