Albisteak

Ohiko trabak, eta beste batzuk

Ohiko trabak, eta beste batzuk

Ezin da orokortu emakume musulman langileen lan egoera; batzuek Atzerritarren Legea dute traba nagusi, baina badira sortzez gipuzkoarrak direnak ere. Negozio propioa irekitzea hautatzen dute batzuek; ikasi duten horretan ari dira beste batzuk, eta bada sektore jakin batzuetatik atera ezinda dabilenik ere. Beloa da segituan aipatzen dituzten gaietako bat.

Erretiroa hartuz gero, euri ura neurtzen

Erretiroa hartuz gero, euri ura neurtzen

Joxe Urbieta zestoarra, duela lauzpabost urte lantokian erretiroa hartu, eta baratzeko plubiometroarekin egunero zenbat euri egin duen neurtzen hasi zen. Euria denen gustura egitea "zaila" dela esan du, baina bera zain izaten da beti, "ura behar delako".

Itzuleraren hasiera bat

Itzuleraren hasiera bat

Debagoieneko Dantzari Eguna egingo dute bihar, Aretxabaletan. Arrasate, Oñati, Antzuola eta Aretxabaletako dantza taldeak elkartuko dira, eta harrera, kalejira eta emanaldia egingo dituzte.

Zaindu beharreko gorakada

Zaindu beharreko gorakada

LGTBI kolektiboaren aurkako gorroto diskurtsoa goranzko joera izaten ari da hainbat eremutan; baita Gipuzkoan bertan ere. Kolektibo horretako aktibistak eta erakundeetako ordezkariak azken hilabeteetako joera horri aurre egiteko borrokan ari dira.

Berotu dituzte motorrak

Berotu dituzte motorrak

Lehen aldiz, motoziklismoko hard enduro modalitateko lasterketa bat jokatuko dute bihar, 15:00etan, Amezketako Ugarte auzoan, hiru orduz. Euskadiko Txapelketarako lehen proba puntuagarria izango da.